18. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 26a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

1/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 17ko 129/2010 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez onetsi zen 170 eredua, kobrantzak kreditu edo zordunketa txartelen bidez kudeatzeko sistemari atxikitako enpresaburu edo profesionalek egindako eragiketen aitorpena aurkeztekoa.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

560/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, María Belén Sola Mateos andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Ebaluazio Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

443/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Beatriz Eguaras Tirapu andrea Kudeaketa Ekonomiko-finantzarioaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

117/2016 FORU DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, “José Lázaro Galdiano” edizio saria RM Verlag argitaletxeari eta Museu d’Art Contemporani de Barcelonari (MACBA) ematen diena, “Miserachs Barcelona” lana argitaratzeagatik.

554/2016 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa 2015-2016 ikasturtean finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia ebatzi eta diru-laguntzak ordaintzea baimentzen duena. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.

944/2016 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, doktoratu aurreko laguntzen 2016 deialdia ebazten duena, Nafarroaren intereseko doktoretza tesia egiteko.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 14an hartua, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Iruñeko Zentro Elkartuaren estatutu berriak onesten dituena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 21ean hartua, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren Tuterako Zentro Elkartuaren estatutu berriak onesten dituena.

1.7. BESTELAKOAK

161/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, herrietako 2017ko jaiegunak aldatzen dituena.

384/2016 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, industria segurtasunaren arloko lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko probak gainditu dituzten pertsonen zerrenda onesten duena (2016ko bigarren deialdia).

1/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Iturmendiko balorazio txostena onesten duena.

561/2016 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxeek egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onesten dituena, 2017-2018 ikasturterako.

900/2016 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urriaren 24ko 750/2016 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Haren bidez, Iruñeko “María Inmaculada” Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuak irekitzeko eta funtzionatzeko duen baimena aldatu zen, ikasketak aldatzeagatik.

914/2016 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Lizarrako “Mater Dei-Puy-Andéraz” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, unitateak handitzeagatik, bai eta “Nuestra Señora del Puy” Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuarena ere, Batxilergoko ikaspostuak murrizteagatik.

952/2016 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Harparen, Baxu Elektrikoaren eta Trikitiaren espezialitateak Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen dituena, Garraldako Udalaren “Orreaga” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketa gisa.

94/2016 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren eskuordetza erabiliz, nekazaritzako ustiategien titularren edo/eta bazkideen katalogazioa onesten duena, hots, ogibide nagusia nekazaritza dutenak, nekazari profesionalak eta nekazaritzako profesionalak, baita lehentasunezkoak diren nekazaritzako ustiategien katalogazioa ere.

25E/2016 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Cintruenigoko udal mugapean lur zirkuitua cross country eta enduro indoor probak egiteko proiekturako. Sustatzailea Club Motor Club Cirbón da.

26E/2016 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona Muruzabalgo udal mugapean “Saratsua Norte” legar hobia lehengoratzeko eta behin betiko uzteko planari. Sustatzailea Construcciones y Excavaciones Erriberri SL da.

27E/2016 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez Ingurumen ukipenetarako baimena ematen zaio proiektu honi: Beteluko ur biltontzira joateko bidea zolatzea, Beteluko udal mugapean. Sustatzailea Beteluko Udala da.

399E/2016 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, altzairu bereziak galdatzeko instalazio baten Ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetarako eskatutako aldaketak onartzen dituena. Jardueraren titularra Magotteaux Navarra SA da.

1412E/2016 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Beraskoaingo bainuetxea antolatzeko plan bereziari buruzko Ingurumen ondorioen adierazpena egiten duena. Sustatzailea Aguabel da.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez eratzeko, ontziak hautatzeko plantako peoi lanetan aldi baterako kontratazioarekin aritzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Behin betiko onespena

AGOITZ

Aldaketa, Datu pertsonalen fitxategietan. Behin betiko onespena

BERBINTZANA

2017ko lan egutegia

ZIZUR

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

LIZARRA

Urbanizazio proiektua eta Hirigintzako Udal Planeko APA 4 (lehen UE 3.1.A) unitateko eraispenen separata. Behin betiko onespena

LOS ARCOS

Perguita industrialdeko 1.10 eta 1.11 lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

MURIETA

Erantzukizuneko aitorpena behar duten hirigintzako jarduketak arautzen dituen udal ordenantza. Behin betiko onespena

MURILLO EL FRUTO

2017ko aurrekontuak. Behin betiko onespena

JAITZ

Udal ordenantza, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

UXUE

Herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

VALTIERRA

Aurrekontuko 1/2017 eta 2/2017 aldaketak. Hasierako onespena

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Laburpena, Mankomunitate honen Batzar Orokorrak 2016ko abenduaren 1eko bilkura berezian hartutako erabakiarena. Horren bidez, larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei diru-laguntza zuzenak banakako ebaluazio araubidean emateko 2017ko oinarriak onetsi ziren

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 581/2016 hitzezko judizioa (PZL 250.2)

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 140/2016 prozedura

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 32/2016 prozedura

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 338/2016 familia-prozedura

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 328/2013 prozedura

GUADALAJARAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 687/2016 prozedura

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 158/2016 prozedura

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ORKOIEN

Notificación de incoación de expediente por solicitud de baja de oficio en el Padrón Municipal de Habitantes

Notificación de incoación de expediente por solicitud de baja de oficio en el Padrón Municipal de Habitantes

Notificación de incoación de expediente por solicitud de baja de oficio en el Padrón Municipal de Habitantes