4. PROZEDURA JUDIZIALAK
TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 338/2016 familia-prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
000127/2016 epaia:
–Hura eman duen epaile magistratua: María Pastor Cisneros andrea.
–Tokia: Tafalla.
–Eguna: 2016ko azaroaren 17an.
–Alderdi demandatzailea: Domingo Pardo Elorz.
–Abokatua: Juan Manuel Alonso Yerro.
–Prokuradorea: Alfonso Irujo Amatria.
–Alderdi demandatua: Omaira Valencia Norena.
–Epaitza: baiesten dut adostasun gabeko dibortzioaren demanda, Alfonso Irujo Amatria jaunak aurkeztua, Domingo Fidel Pardo Elorz jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Omaira Valencia Noreña andrearen aurka.
–Beraz: Dibortzioz desegina deklaratzen dut auzilarien ezkontza, deklarazio horri datxezkion legezko ondorioekin.
Ez dut ezer berezirik erabakitzen kostuei buruz.
Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko Erregistro Zibilari, inskripzioa egin dezan.
Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.
Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.
Alderdi demandatua non den jakiterik ez baitago, argitara bitez ediktuak bulego judizial honen iragarki oholean, eta eman bekio ediktua alderdi demandatzaileari, autonomia erkidegoko aldizkari ofizialean argitaratzeko (LPLaren 497.2 artikulua).
–Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azalduko da zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Epaile magistratua.
–Publiko egitea. Epai hori sinatu zuen epaileak berak irakurri eta publiko egin zuen, epaiaren egunean berean egindako jendaurreko entzunaldian, eta horren fede ematen dut Tafallan.
Eta Omaira Valencia Norena andreari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Tafallan, 2016ko azaroaren 17an.–Justizia Administrazioaren letradua, Elena María Daniel del Valle.
Iragarkiaren kodea: J1614578