2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Perguita industrialdeko 1.10 eta 1.11 lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Los Arcosko Udaleko alkate udalburuak, 2016ko abenduaren 7an, honako ebazpen hau eman zuen: “Hasiera batean onestea Recubrimientos Plásticos SAk (Replasa) sustatu duen xehetasun azterlana, Estellerriko jarduera ekonomikoko 1.10 eta 1.11 lurzatietakoa (Perguita industrialdea, Los Arcos, Nafarroa).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Los Arcosen, 2016ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.
Iragarkiaren kodea: L1700704