2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Aldaketa, Datu pertsonalen fitxategietan. Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2016ko maiatzaren 4an egin bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen datu pertsonalen fitxategietan. Hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, eta geroztik hogeita hamar egun iraganik, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, bidezkoa da onetsitako aldaketa behin betikoz onestea eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hori guztia, 15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikuluari eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusten denari jarraikiz.
Agoitzen, 2016ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
ALDAKETA DATU PERTSONALEN FITXATEGIETAN
Fitxategia: Animalia arriskutsuen erregistroa.
a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Animalia arriskutsuen erregistroa.
a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: animalia arriskutsuen kudeaketa. Osasunaren kudeaketa eta kontrola. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa. Bertzelako xedeak.
b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.
b.1) Ukituak: animalia arriskutsuen jabeak.
b.2) Etorkia:
–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).
–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.
c.1) Egitura:
–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa. aurrekari penalen erregistroa, jarrera fisiko eta psikologikoen txostena.
–Bertzelako kategoria pertsonalak:
- datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (Bankuko datuak - nominako datu ekonomikoak).
c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak:
Alor horretan eskumena duen administrazio publikoari, Estatuko segurtasun indar eta kidegoei.
e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:
Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Agoizko Udala, Nafarroa.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:
Karrika Berria 22, 31430 Agoitz (Nafarroa).
h) Segurtasun neurrien maila: erdiko maila.
Fitxategia: Istripu agiriak.
a) Fitxategiaren identifikazioa eta honako hauen zehaztapena: izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak.
a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Istripu agiriak.
a.2) Xede eta erabilera aurreikusiak: istripu agiriak kudeatzea. Giza baliabideak. Laneko arriskuei aurrea hartzea. Bertzelako xedeak.
b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zer jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zer jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.
b.1) Ukituak: enplegatuak.
b.2) Etorkia:
–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda (interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda).
–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.
c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.
c.1) Egitura:
–Babes berezia duten datuak: Osasuna.
–Identifikazio datuak: IFZ/NANa, izen-deiturak, helbidea, Gizarte Segurantzako/Mutualitateko zenbakia.
–Bertzelako kategoria pertsonalak:
c.2) Tratamendu sistema: eskuzko fitxategia.
d) Datuen komunikazio aurreikusiak:
Gizarte Segurantzako erakundeak; aseguru entitateak; osasun entitateak.
e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:
Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.
f) Fitxategiaren ardura duten organoak:
Agoizko Udala, Nafarroa.
g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:
Karrika Berria 22, 31430 Agoitz (Nafarroa).
h) Segurtasun neurrien maila: maila altua.
Iragarkiaren kodea: L1614794