18. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2017ko lan egutegia

Berbintzanako Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen 2017ko lan egutegia onestea. Hona hemen haren testu osoa:

Bat eginik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 746/2016 Ebazpenarekin, zeinek Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri baitu, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako beste ebazpen batekin, zeinek Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko tokiko jaiegunak ezarri baititu.

Lehenbizikoa.–2017ko lan egutegia onestea, Berbintzanako Udaleko bulegoetan eta gainerako alorretan aritzen diren langileentzat.

Jendea hartzeko ordutegi orokorra honako hau izanen da: 10:30etik 13:30era arte.

Adierazten da Udaleko bulegoak itxita egonen direla, larunbatetan eta igandeetan ez ezik, egun hauetan:

–Nafarroako Gobernuak ofizialki ezarritako jaiegunetan eta herriko jaiegun ofizialean:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

Martxoaren 1a: Aingeru Guardakoaren eguna.

Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

Apirilaren 14a: Ostiral Santua. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Maiatzaren 15a: San Isidro.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

Urriaren 12a: Espainiaren eguna. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

Azaroaren 1a: Omiasaindu. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

Abenduaren 25a: Eguberri. Estatuko jaiegun “ordezkaezina”.

–Udal bulegoak itxita egonen dira jaiegunak ez diren egun hauetan:

Abuztuaren 16a eta 17a: Berbintzanako herriko bestak.

–Jendea hartzeko lanaldi murriztua duten egunak:

Abuztuaren 14an: bulego orduak 10:30etik 12:00ak arte.

Abuztuaren 18an: bulego orduak 10:30etik 13:30a arte.

Bigarrena.–Berbintzanako Udaleko bulegoetan egiazko 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da orokorrean: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00ak arte.

Ordutegi malgua duten unitate eta alorretan, ordutegiaren zati finkoa 09:00etatik 14:30era arte izanen da; gainerako denbora langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 07:30etik 09:00ak bitarte eta 14:30etik 17:00ak bitarte.

Ordutegi malgua ezarrita ez duten lekuetan, nahitaez aritu beharko da 08:00etatik 15:00ak arte; gainerako 30 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:30etik 08:00ak bitarte eta 15:00etatik 15:30era bitarte.

13 ordu sobratzen dira 2017rako onetsi den lan egutegian, eta horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute ordu horiek noiz hartu.

Hirugarrena.–Goizez lan egiten duten Lantaldeko langileek egiazko 1.592 lanordu egin beharko dituzte urtean, eta lanaldi zatituan, jaiegunetan lan egiteko aukerarekin, aritzen direnek, berriz, 1.569 ordu. Lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da astelehenetik ostiralera, eta 07:30etik 15:00ak arte eginen da orokorrean.

–Urtarriletik apirilera bitarte, biak barne, goizez lehentasunez.

–Maiatzetik irailera bitarte, lanaldi zatitua zerbitzuaren beharren arabera.

–Urritik abendura bitarte, biak barne, goizez lehentasunez.

Laugarrena.–Las Eretas Museoko eta Aztarnategiko langileek, Gidaritza arlokoek, 1.569 ordu egin beharko dituzte urtean (lanaldi zatitua eta igande eta jaiegunetan lan egitea), eta bulegoko lanak egiten direnean, Marketin arloan, 1.592 ordu izanen dituzte urtean.

Lan egutegia berariazkoa da eta hemen agertzen da zehaztuta:

Urte osoan.

–Larunbatetan, goiz eta arratsaldeko ordutegian:

Goizez: 10:00etatik 14:00ak arte.

Arratsaldez:

apirilaren 1etik urriaren 30era: 17:00etatik 19:30a arte.

azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 16:00etatik 18:00ak arte.

–Igandeetan, goizez: 10:00etatik 14:00ak arte.

–Jaiegunetan, goizez: autonomia erkidegoko eta Estatuko jaiegunak (lehenago zehaztuak), salbu eta larunbatetan badira, orduan goizez eta arratsaldez izanen baita.

Aste Santua.

–2017ko apirilaren 13a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 18:30era arte.

–2017ko apirilaren 14a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 18:30era arte.

–2017ko apirilaren 15a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 18:30era arte.

–2017ko apirilaren 16a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etik 18:30era arte.

–2017ko apirilaren 17a: 10:00etatik 14:00ak arte.

Irekitzeko egun bereziak.

–Maiatzaren 18a edo hurrengo asteburua: Museoaren Nazioarteko Eguna.

–Irailaren 27a edo hurrengo asteburua: Turismoaren Nazioarteko Eguna.

–Urriaren 2a edo hurrengo asteburua: Ondarearen Europako Jardunaldiak.

Abenduko zubia.

–2017ko abenduaren 4a. Eskaturik.

–2017ko abenduaren 6a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.

–2017ko abenduaren 7a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.

–2017ko abenduaren 8a: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.

Itxiera datak.

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Abenduaren 24a eta 25a.

–Abenduak 31.

Bosgarrena.–Oporraldiak.

Organo eskudunak arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen ditu: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera emanez gero.

Seigarrena.–Ordutegi bereziak.

Zerbitzuaren beharrek komenigarri egiten badute, alkateak, dagokion alorreko buruak proposaturik, artikulu honetan aipatu ez bezalako lan ordutegia baimentzen ahalko du kasu edo administrazio unitate zehatzetan, betiere lanaldiaren urteko kopurua errespetatuta.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea eta Berbintzanako Udaleko alor guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berbintzanan, 2016ko abenduaren 23an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1614748