18. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

161/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, herrietako 2017ko jaiegunak aldatzen dituena.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1425/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2017ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri ziren.

Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren ebazpen horren eranskinean.

2016ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta akatsak atzeman dira zenbait herritako jaieguntzat emandako datan.

Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean baita irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoenez, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.

EBATZI DUT:

1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 1425/2016 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2017ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri zituen. Aldaketa honen ondorioz, eranskinean ondoko herrientzat datozen jaiegunen ordez honako hauek ezartzen dira:

Arguedas

Abenduaren 26a

Kaseda

Maiatzaren 15a

Lekunberri

Ekainaren 26a

Irunberri

Maiatzaren 15a

2. Orobat, zioen azalpenean egindako okerra zuzentzea, honako hau dioen tokian: “Ekainaren 17ko 746/2016 Ebazpenaren bidez, San Frantzisko Xabierkoaren eguna, abenduaren 3a, Nafarroaren Eguna, Foru Komunitate osorako jai bihurtu baitzen, bidezkoa da herri bakoitzari dagokiona ezartzea, ebazpen horren bigarren puntuak adierazten duenaren arabera”, honako hau esan behar du: “Ekainaren 17ko 746/2016 Ebazpenaren bidez, San Frantzisko Xabierkoaren egunaren hurrengo astelehena, abenduaren 4a, Nafarroaren Eguna, Foru Komunitate osorako jai bihurtu baitzen, bidezkoa da herri bakoitzari dagokiona ezartzea, ebazpen horren bigarren puntuak adierazten duenaren arabera”.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 20an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1700878