2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Udalak, 2016ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. 2016ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 24an. Jendaurreko epea amaiturik, Udalbatzak behin betiko onestea erabaki zuen, gehiengo osoz, 2016ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran. Hona hemen aurrekontuaren egitura laburtua, kapituluen arabera:
DIRU-SARRERAK:
KAP. | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK |
1 | Zuzeneko zergak | 1.293.570,00 |
2 | Zeharkako zergak | 61.500,00 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 426.245,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 734.613,00 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak | 6.715,00 |
7 | Kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak | 134.000,00 |
GUZTIRA | 2.656.643,00 |
GASTUAK:
KAP. | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK |
1 | Langileria gastuak | 525.350,00 |
2 | Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak | 1.167.308,21 |
3 | Finantza-gastuak | 2.275,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 405.909,79 |
6 | Inbertsio errealak | 339.600,00 |
7 | Kapital transferentziak | 10.000,00 |
9 | Finantza-pasiboak | 206.200,00 |
GUZTIRA | 2.656.643,00 |
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta ohartarazi indarra hartuko duela ondorio ekonomikoak izanik 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina.
Aurrekontu orokor bakarraren eta hura betearazteko oinarrien behin betiko onespenaren kontra, hautara para daitezke, kasu bakoitzean aipatzen diren epeetan, argitalpen honen egunetik aitzina: Berraztertzeko errekurtsoa Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendutako errekurtsoa, bi hilabeteko epean.
Gazolatzen, 2016ko abenduaren 28an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1700628