1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
952/2016 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Harparen, Baxu Elektrikoaren eta Trikitiaren espezialitateak Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen dituena, Garraldako Udalaren “Orreaga” Musika Eskolak eman ditzakeen ikasketa gisa.
Ikusirik Luis Miranda Orella jaunak, Garraldako “Orreaga” Musika Eskolaren Patronatuko buruak, eskolan musika-tresnen espezialitate gehiago irakasteko aurkeztu duen baimen eskaera dela-eta instruitutako espedientea.
Ikusirik, eskatutako espezialitate horiek baimentzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena.
Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Harparen, Baxu Elektrikoaren eta Trikitiaren espezialitateak inskribatzea Garraldako Udalaren “Orreaga” Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31008621) ematen dituen ikasketa gisa. Inskripzioak 2016ko azaroaren 17tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularrak egindako eskaera.
2. Une horretatik aurrera eskola horrek inskribatuak dituen ikasketak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduari jarraikiz, honako hauek alegia:
a) “Oinarrizko eskaintzari” dagozkionak, 9. artikuluko 1. ataleko a), b) eta c) letretan ezarritakoari jarraikiz eta musika-tresnen espezialitate hauetan: Akordeoia, Harpa, Baxu Elektrikoa, Bateria, Bonbardinoa, Kantua, Klarinetea, Zeharkako flauta, Gaita, Gitarra, Gitarra Elektrikoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Trikitia, Tronboia, Tronpeta, Tuba, Txistua eta Biolina.
b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9.2 artikulua): Haurrentzako Musika Hastapenak (8 urte arte).
3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.
4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko da.
5. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, aurretik errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
7. Ebazpen hau “Orreaga” Musika Eskolaren Patronatuko buruari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari igortzea.
Iruñean, 2016ko abenduaren 20an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.
Iragarkiaren kodea: F1614637