4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 581/2016 hitzezko judizioa (PZL 250.2)
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Baiesten dut Angel Sanzol Olleta jaunak Gimnasio Txantrea SLren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den Iván Sánchez Corrales jauna kondenatzen dut 2.000 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua).
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Iván Sánchez Corralesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko abenduaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1614594