1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
94/2016 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren eskuordetza erabiliz, nekazaritzako ustiategien titularren edo/eta bazkideen katalogazioa onesten duena, hots, ogibide nagusia nekazaritza dutenak, nekazari profesionalak eta nekazaritzako profesionalak, baita lehentasunezkoak diren nekazaritzako ustiategien katalogazioa ere.
Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuak 4. artikuluan ezartzen du Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa zerbitzu administratibo bat dela, non laguntza publikoen hartzaileak zehazteko erabiltzen den nekazaritzako ustiategien informazioa biltzen baita, eta haren helburua dela nekazaritzako ustiategiak katalogatzea, hau da, zein diren lehentasunezkoak eta zein ez finkatzea.
Ogibide nagusia nekazaritza dutenen definizioa ere uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuan dago jasota. Bestetik, nekazari profesionalaren definizioa Nekazaritzako Ustiategiak Modernizatzeari buruzko uztailaren 4ko 19/1995 Legearen 2. artikuluan zehaztuta dago, eta nekazaritzako profesionalaren definizioa, berriz, Landa-ingurunearen Garapen Jasangarriari buruzko abenduaren 13ko 45/2007 Legearen 16. artikuluan.
Katalogazio horiek beharrezkoak dira Nafarroako Foru Gobernuaren eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren NBEF eta LGENF funtsen bidez finantzatutako laguntza mota batzuk eskuratzeko.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko martxoaren 20ko 111/2015 Foru Aginduaren bidez Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa arautu da eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak ezarri dira. Foru agindu horren 7. artikuluak ezartzen du urtero kalifikatuko direla ustiategien titularrak edo batasunen ustiategietako bazkideak ogibide nagusia nekazaritza duten nekazari gisa, edo nekazari profesional gisa, edo nekazaritzako profesional gisa, eta ustiategiak, aldiz, lehentasunezko gisa, horretarako oinarritzat harturik Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan urriaren 1ean dauden datuak. Urtero, azaroaren 1a baino lehen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebatziko ditu katalogazioak, eta onesten direnetik hurrengo urtekoak onetsi arte izanen dira baliozkoak, betiere ez badira aldatzen onetsitako katalogazioa ekarri zuten baldintzak.
Bidezko da, hortaz, ustiategien titular eta bazkideen kalifikazioa onestea, hots, ogibide nagusia nekazaritza dutenak, nekazari profesionalak edo nekazaritzako profesionalak, eta, orobat, lehentasunezko ustiategiak katalogatzea, eta informazio horren balioa onestea, hori guztia Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan 2016ko urriaren 1ean dauden datuetatik abiatuta, datu horiek lortu eta eguneratu baitira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 111/2014 Foru Aginduaren 1. eta 3. artikuluen arabera. Foru agindu horren bidez Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa arautu da eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak ezarri dira.
Erabilitako datuak hauek izan dira: 2016ko laguntzetarako eskabide bakarreko lurzatien deklarazioa, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatutako urteko aitorpeneko lurzatiak, titularrek eskatuta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako lurzatiak, 2016ko urriaren 4an Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan nekazaritzako jarduera duten ustiategietan inskribatutako abelburuak, 2015eko ekitaldiko PFEZaren aitorpena, 2015 erreferentziako errenta (AAA/2168/2014 Agindua) eta 2016ko hirugarren hiruhilekoari dagokion gizarte segurantzako afiliazioa.
Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 175/2015 Ebazpenaren bidez, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten da araudiak nekazaritza arloan Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari ematen dizkion eskumen administratiboen erabilera.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretuarekin eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Nekazarien katalogazioa onestea, kontuan harturik ogibide nagusia nekazaritza duena, nekazari profesionala edo nekazaritzako profesionala izateko eskatzen dena betetzen duten ala ez, bai eta ustiategien kalifikazioa ere, lehentasunezko izaera duten kontuan harturik, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dauden nekazaritzako ustiategi guztientzat eta haien titular eta bazkide guztientzat, hori guztia ebazpen honen 1. eranskinean ezartzen denaren arabera.
2. Ebazpen hau sinatzen denetik 2017koa onetsi arte izanen dute balioa katalogazio horiek, martxoaren 20ko 111/2015 Foru Aginduarekin bat, betiere, katalogazioa onestea ekarri zuten baldintzak (nekazaritzako diru-sarrerak, marjina garbiak, Gizarte Segurantza, sozietatearen estatutuak) aldatzen ez badira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Interesdunek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren web orriaren bidez kontsultatzen ahalko dute beren katalogazioa, Nekazaritza eta Abeltzaintza arloan, ziurtagiri digitala edo NANa-PINa erabiliz, edo Departamentuaren eskualdeko eta eremuko bulegoetan.
4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2016ko abenduaren 15ean.–Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, Ignacio Guembe Cervera.
Iragarkiaren kodea: F1614270