18. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2017ko aurrekontuak. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi da 2017ko udal aurrekontua; izan ere, hura 2016ko azaroaren 25eko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta jendaurreko epean inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen iragarki oholean eta 2016ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 213.500,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 12.000,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 39.310,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 273.100,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 334.170,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 1.000,00 euro.

VII. kapitulua.–Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 80.723,64 euro.

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 953.803,64 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 317.512,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 328.593,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza gastuak: 13.858,22 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 37.650,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 166.181,61 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.

VIII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 90.008,59 euro.

Gastuak, guztira: 953.803,64 euro.

Aurrekontuaren behin betiko onespenaren kontra, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak paratzen ahalko dira, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 204. artikuluan xedatuarekin bat.

Murillo el Fruton, 2017ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1700616