1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
554/2016 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa 2015-2016 ikasturtean finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia ebatzi eta diru-laguntzak ordaintzea baimentzen duena. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 318/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu deialdia eta, gehienez ere, 729.624,88 euroko gastua baimendu, baina kopuru hori ez da nahikoa moduluaren %100 ordaintzeko; deialdiak diru-laguntza hainbanatzea ere jasotzen du, laguntzen zenbatekoa aurrekontuan erabilgarri dagoenarekin doitzeko.
Hala ere, deialdi honetan, 274.692,87 euro beharko lirateke deialdiaren hartzaileak diren hamar ikastetxeen entitate titularrei 79/2012 Foru Aginduan ezarritako irizpideak aplikatzetik ateratzen diren kopuruen %100 eman ahal izateko.
Diru kopuru hori ezin da erabat eskuratu Departamentu honekin finantzatzeko hitzarmena duten ikastetxeei emandako zenbatekoak erregularizatu ondoren; aldiz, 257.347,89 euro berreskuratzen ahal dira haur eskolak 2015-2016 ikasturtean finantzatzeko hitzarmenei dagozkien espedienteetatik.
Ikusirik 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko buruaren txostena, aipatu diru-laguntza emateari eta ordaintzeari buruzkoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 21.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 152.136,53 euroko konpromisoa kentzea 40002396 espedientetik, 98.637,57 euro 40002808 espedientetik eta 6.573,79 euro 40003281 espedientetik.
2. Toki entitateentzako diru-laguntzen deialdian baimendutako gastuari 274.692,87 euro gehitzea, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren udal titulartasuneko ikastetxeen 2015-2016 ikasturteko kudeaketa finantzatzeko. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena. (4000 4849 espedientea).
3. Diru-laguntza gisa, 1.004.317,75 euro esleitzea hurrengo toki entitateei eta haien ordainketa onestea, “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko “ izeneko 425002 42120 4609 322100 kontu-sailaren kargura, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa 2015-2016 ikasturtean finantzatzeko. (4000 4849 espedientea).
IFZ | TOKI ENTITATEAK | ORDAINKETA |
P3120100G | Iruña | 960.814,29 |
P3122400I | Sesma | 25.861,47 |
P3125800G | Atarrabia | 17.641,99 |
GUZTIRA | 1.004.317,75 |
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau toki entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
6. Ebazpen administratibo honen aurka toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2016ko abenduaren 19an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
Iragarkiaren kodea: F1614483