18. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 328/2013 prozedura

María Jesús Stampa Castillo andrea, Donostiako Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eskaturik, ofiziozko prozedura dela eta, Iñigo Aramburu Gorosabelen, Ricardo Buendia Guerreroren, José María Campoy Camonen, Mariana Guarrochenaren, Laura Lafuente Lopezen, Palmerak Susu SLren eta Margarita Isabel Rodríguez Pérez-Mossoren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 328/2013 ofiziozko prozeduraren autoetan ebazpen hau eman da:

Antolaketarako eginbidea.

Justizia Administrazioaren letradua: María Jesús Stampa Castillo andrea.

Donostian, 2016ko irailaren 21ean.

Auto hauek 2016ko irailaren 21ean harturik, egin bedi hartu izanaren agiria.

Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salak emandako epaia, epaitegi honek emandako ebazpena errebokatzen duena, irmoa izanik, artxiba bitez jarduketak ebazpen hau irmo bihurtzen denean.

Eginbide honen berri eman zaio epaileari.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Eta Laura Lafuente Lopezi jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Donostian, 2016ko abenduaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, María Jesús Stampa Castillo.

Iragarkiaren kodea: J1614510