2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aurrekontuko 1/2017 eta 2/2017 aldaketak. Hasierako onespena
Valtierrako Udalak, 2017ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2016tik 2017ra luzatutako aurrekontu orokorrean aldaketak egiten dituzten 1/2017 eta 2/2017 espedienteak, hain zuzen ere kreditu gehikuntzak sortu baitira.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, direlako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.
Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.
Valtierran, 2017ko urtarrilaren 25ean.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.
Iragarkiaren kodea: L1700632