29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Unai Garbisu Goñi jauna, Turismo Eraldaketarako eta Behatokiko Ataleko burua. Atal hori Turismo Eraldaketako eta Berrikuntza Zerbitzuari atxikirik dago, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren barruan.

6/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 26koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, María Ujué Díaz Marín andrea Hezkuntza Departamentuko Kualifikazio Sistemaren Kalitate eta Jarraipenerako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

5E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Enrique Hugalde Elizalde jauna, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko burua.

8E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, Biologoen Elkargo Ofizialari lanbide karreraren sistema aplikatzearen gaineko zenbait eginkizun eskuordetzen dizkiona.

9E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 25ekoa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, zeinaren bidez Ainhoa Nieva Zerdoya andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiko Unibertsitateko Ataleko buru.

3/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Francisco Javier Azpiroz Latasa jauna, Sakana-Mendialdea barrutiko koordinatzailea.

4/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 24koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ibai Etxabarri Oroz jauna Sakana-Mendialdeko Koordinazio Unitateko buru izendatzen duena bitarte baterako, Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren barnean.

8/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 31koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez María Sagrario Esnoz Vidaurre andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Argitalpen Bulegoko buru. Bulego hori Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Atalari atxikita dago, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

291/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Paz Ezcurra Barrena andrea, Kultura eta Kirol Departamentuko Argitalpen Bulegoko burua (plantilla organikoan 32490 zenbakia duen lanpostua).

7/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko burua eta batzordekide bat, bai eta horien ordezkoak ere. Batzordekidea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileen artean aukeratuko da.

10E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 11n emandako 7E/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa. Azken ebazpen horren bidez, Susana Sarrías Escors andrea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familiaren Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako.

11E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 11n emandako 8E/2023 Ebazpenean atzemandako akatsa. Azken ebazpen horren bidez xedatu zen kargutik kentzea Susana Sarrías Escors andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Familia Bulegoko burua.

14E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Marta Sanz Muruzabal andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Administrazio Aferetarako Bulegoko burua.

584/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez María Isabel Soberanas Carmona andrea izendatzen baita, bitarte baterako, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Babesgabetasun Egoeren Balorazio Ataleko buru.

84E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, xedatzen duena María Teresa Arizaleta Beloqui andrea, berak hala eskatuta, Erabakitzeko Ahalmenaren eta Laguntzaren Jarraitutasunaren Ataleko burua, kargutik kentzea.

94E/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez izendatzen baita Raúl Soto Arriazu jauna Tuterako Osasun Barrutiko Errehabilitazioko Zainketen Erizaintza Unitateko buru bitarte baterako.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko hogeita hamasei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

13/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, NAEX Talentua beken 2023ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 671825.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Deialdia, berdintasunerako agentearen lanpostua aldi baterako kontratuen bidez betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko. Aldaketa 5.1 oinarrian

GALAR

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

UHARTE

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostu bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

MÉLIDA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

MONTEAGUDO

Deialdia, administrari laguntzaile izateko lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

ERRONKARI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, mailaz igotzeko oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostua (C maila), txanda murriztuan, udal langileen artean, Gizarte Zerbitzuen Alorreko lanpostu hutsa erreserbatuz Izendapen proposamena

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 128., 127., 126., 125., 124., 131., 132., 133., 134., 135. eta 136. lurzatiena. Behin betiko onespena

BURLATA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, podologia zerbitzuetarako prestazio ekonomikoak emateko, norgehiagokako araubidean (2023. urtea). Laburpena

OLTZA ZENDEA

2022-2023 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa jendaurrean jartzea

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Plan Orokorreko U.BEBPB CH2 unitatean eta 3. poligonoko 171. eta 172. lurzatietan. Behin betiko onespena

Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 207. eta 1279. lurzatietan, enpresa parkean. Behin betiko onespena

FUNES

Ordainsarien igoera Funesko Udaleko langileendako

IRURTZUN

Irurtzungo Udal Planeko S1-U3-U4 egikaritze-unitatearen urbanizazio-proiektuaren behin betiko onespena

MILAGRO

Lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorearen plan partziala. Behin betiko onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hirigintza araudia, aurretik argitaratu gabea: behin betiko onestea Zuluetako 3. eremuko UE 3.7.2 unitatearen aldaketa xehatua

Hirigintza araudia, aurretik argitaratu gabea: behin betiko onestea Zuluetako U.E. 3.7.2 unitatearen aldaketa

ORKOIEN

Udal ordenantza, desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak arautzen dituena. Behin betiko onespena

AZKOIEN

2022ko Eguberriko ludotekaren prezio publikoa erregulatzen duen araua. Behin betiko onespena

RIBAFORADA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

UXUE

Planeamenduko Arau Subsidiarioak

ESA

Deialdia, taxi lizentzia bat adjudikatzeko

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 362. lurzatian. Behin betiko onespena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-O-1694

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04467 NL/-- espedientea

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

COMUNIDAD DE REGANTES DE VILLAFRANCA

Junta general extraordinaria

COMUNIDAD DE REGANTES DEL SECTOR II-1

Asamblea general ordinaria

COMUNIDAD DE REGANTES DEL SECTOR I

Asamblea general ordinaria

COMUNIDAD DE REGANTES DE ARGUEDAS

Junta general ordinaria

BELAGUA SERVICIOS FUNERARIOS SOCIEDAD MICROCOOPERATIVA

Transformación en sociedad de responsabilidad limitada