29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

ERABAKIAK, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2023ko urtarrilaren 23ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Lehena.–Arantzako Bake Epaitegia: Isabel Damboriena Damboraiena andrea, bake epaile ordezko.

Bigarrena.–Lekunberriko Bake Epaitegia: María Idoia Olascoaga Echarri andrea, bake epaile titular.

Hirugarrena.–Ezkarozeko Bake Epaitegia: Idoia Hualde Samper andrea eta Nekane Arroyo Echeverría andrea, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Gorzako Bake Epaitegia: Miguel Esquíroz Tainta jauna eta Ismael Esquíroz Tainta jauna, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Untzitiko Bake Epaitegia: María Esther Astráin Elizalde andrea eta Eduardo San Miguel Jiménez jauna, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Seigarrena.–Aberingo Bake Epaitegia: Susana Armañanzas Luquin andrea eta M.ª Luz Echeverría Ollobarren andrea, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Zazpigarrena.–Esprontzedako Bake Epaitegia: Rubén Flamarique Ortigosa jauna eta Álvaro Ortigosa Rodríguez jauna, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Zortzigarrena.–Metautengo Bake Epaitegia: Leire Fernández Ganuza andrea eta Abel Bados Vergara jauna, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Bederatzigarrena.–Piedramillerako Bake Epaitegia: Beatriz Aramendía Acedo andrea eta Jesús Aramendía Lacunza jauna, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Hamargarrena.–Torralba del Ríoko Bake Epaitegia: Milagros Fernández Marín andrea eta Beatriz Ana Calvo López andrea, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Hamaikagarrena.–Milagroko Bake Epaitegia: Antonio Remón Osta jauna eta Pablo Jesús Oños Fernández jauna, bake epaile titular eta bake epaile ordezko, hurrenez hurren.

Hamabigarrena.–Azkoiengo Bake Epaitegia: Sonia Castillo Osés andrea, bake epaile titular.

Bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluarekin eta horrekin bat datozenekin eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluarekin, izendatzeko erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 23an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2301389