29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hirigintza araudia, aurretik argitaratu gabea: behin betiko onestea Zuluetako U.E. 3.7.2 unitatearen aldaketa

2007ko apirilaren 9an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen behin betiko onespena, Noain Elortzibarko Udal Plana Zuluetako U.E. 3.7.2 unitatean aldatzeko espedientearena, Nueva Albañilería SL sozietateak sustatua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren martxoaren 8ko 118/2007 Foru Ebazpenaren bidez.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintza araudi hori, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301600