3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-O-1694
Centro Ibérico de Restauración Fluvial erakundeak ondotik azaltzen diren datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Centro Ibérico de Restauración Fluvial.
Xedea: Molino Nuevo-ko presa eraistea.
Ur-ibilgua: Ega ibaia.
Udalerria: Mendaza (Nafarroa), Gastiain-Lana (Nafarroa).
Eskatutako jarduketa da Lana udalerriko hegoaldean dagoen presa zaharra –Molino Nuevo edo Gastiaingo presa– eraistea, Lana eta Mendaza udalerrien arteko mugan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2023ko urtarrilaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E2300625