29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARI

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Erronkariko Udaleko alkateak 8/2023 Ebazpena eman zuen urtarrilaren 27an, eta honako hau erabaki zuen:

Azaroaren 14ko 46/2022 Ebazpenaren bidez (237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 28an), deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko garbitzaileen bi lanpostu huts eta administrari laguntzailearen lanpostu huts bat. Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Prozesua amaitu da, eta kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du. Hortaz, hari jarraikiz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez, erabaki da: María Cristina Mamilo Bona izendatzea lan-kontratudun finko, administrari laguntzailearen lanpostuan jardun dezan Erronkariko Udalean, eta María Teresa Aguerre Ara eta Yolanda Tellitu Alonso izendatzea lan-kontratudun finko, garbitzaileen lanpostuan jardun dezaten Erronkariko Udalean.

Erronkariko Udaleko lanpostu huts horietaz jabetzeko eguna 2023ko otsailaren 3a izanen da.

Erronkarin, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.

Iragarkiaren kodea: L2301524