29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Unai Garbisu Goñi jauna, Turismo Eraldaketarako eta Behatokiko Ataleko burua. Atal hori Turismo Eraldaketako eta Berrikuntza Zerbitzuari atxikirik dago, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren barruan.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Unai Garbisu Goñi jauna, Turismo Eraldaketako eta Behatokiko Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Atal hori Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzuari atxikirik dago, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritzaren barruan. Kargu-uzteak 2023ko urtarrilaren 24tik izanen ditu ondorioak, eta 2023ko urtarrilaren 23a izanen da azken eguna burutzan aritzeko.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusira eta Turismoaren Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 27an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.

Iragarkiaren kodea: F2301453