29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Ordainsarien igoera Funesko Udaleko langileendako

Funesko Udalak, 2022ko abenduaren 13an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenengoa.–Ordainsariak handitzea udal honetako funtzionarioei, administrazio-araubidean kontratatutako langileei eta lan-araubidean kontratatutako langileei, aplikatuz aurrekontu orokorren legeetan eta horretarako emandako arauetan ezarritako igoera. Ondorioz, aipatutako araudiak aurreikusten badu langile publikoen ordainsariak handitzeari lotutako igoera zehatz bat Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean edo horretarako emandako araudian, igoera hori udal honetako langile horiei automatikoki aplikatuko zaie, betiere ateratzen den zenbatekoak ez badu gainditzen Estatuko aurrekontu orokorren legeetan aurreikusitako gehienekoa, horietan ezarritako zenbatekoak gehienekotzat jotzen baitira.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta Udaleko Kontu-hartzailetzari igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta ondorioak izan ditzan.

Funesen, 2022ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2301355