29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONTEAGUDO

Deialdia, administrari laguntzaile izateko lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Alkatearen ebazpen bidez, Alkatetzaren azaroaren 30eko 130/2022 Dekretuaren bidez onetsitako deialdiaren epaimahaiak eginiko proposamenarekin bat (dekretu hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an),

EBATZI DUT:

Susana Cornago Jarauta andrea izendatzea administrari laguntzaile izateko lanpostua bete dezan, funtzionarioen araubidean, Monteagudoko Udalaren plantilla organikoan jasotakoaren arabera.

Proposatutako izangaiak 10 eguneko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 10.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Monteagudon, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2301645