2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Deialdia, mailaz igotzeko oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostua (C maila), txanda murriztuan, udal langileen artean, Gizarte Zerbitzuen Alorreko lanpostu hutsa erreserbatuz Izendapen proposamena
Deialdi bat egin zen, mailaz igotzeko oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostua (C maila), txanda murriztuan, udal langileen artean, Gizarte Zerbitzuen Alorreko lanpostu hutsa erreserbatuz. Kalifikazio epaimahaiak Rafael Ferri Agorrizen aldeko izendapen proposamena egin du, puntu gehien lortu dituen izangaia baita.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 10. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia argitaratu zen 2022ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 6an.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Zizur Nagusian, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2301639