29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorearen plan partziala. Behin betiko onespena

Milagroko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Milagroko lurzoru urbanizagarriko SI-1.1A azpisektorearen plan partziala, xede duena SI-1 azpisektorearen antolamendu xehatuko determinazioak garatu eta zehaztea. Ricardo Ros Zuastik aurkeztu du, Gelagri Iberica SL enpresaren ordezkari gisa.

Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Milagron, 2023ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2301303