3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Jendaurreko informazioa. A/31/04467 NL/-- espedientea
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Antero Etxandi Juanikotena.
Helbidea: Ordoki kalea 2, 1. ezk., Irurita, 31730 Baztan (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko erreka.
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena: Arriandetako erreka.
Eskatutako emaria: 0,0800 l/s.
Tokia: Aldaburua alderdia, Arraioz.
Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).
Xedea: abeltzaintzarako.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Ura iturburutik hartzeko kutxatila bat erabiliko da; kutxatila horretatik hodi bat abiatuko da erregulazio biltegiraino, eta hortik hodia bordaraino joanen da. Iturburutik 881 metrora dago borda, Aldaburua alderdian, eta bertan dago aska.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko urtarrilaren 12an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E2300624