29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MÉLIDA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Maiatzaren 10eko 0167/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 12an), lan eskaintza publikoa onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko administrariaren lanpostu huts bat. Lanpostu hori sartzen da aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Deialdiaren prozesua amaituta, eta bat etorriz kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Katherine Pérez Arellano Melidako Udaleko funtzionario izendatzea, Melidako Udaleko administrariaren lanpostuan aritzeko, plantilla organikoan 10-2 lanposturako onetsitako ordainsariekin.

Bigarrena.–Melidako Udaleko lanpostu huts horretaz jabetzeko eguna 2023ko otsailaren 1a izanen da.

Melidan, 2023ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2301510