1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
291/2023 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita María Paz Ezcurra Barrena andrea, Kultura eta Kirol Departamentuko Argitalpen Bulegoko burua (plantilla organikoan 32490 zenbakia duen lanpostua).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario María Paz Ezcurra Barrena andrea orduko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Argitalpen Bulegoko buru izendatu zuten sei urterako; lanpostu hori 32490 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.
2023ko urtarrilaren 17an aurkeztutako idazki baten bidez, María Paz Ezcurra Barrena andreak burutza horri uko egin zion.
Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola karguari berariaz uko egiten badio, horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea María Paz Ezcurra Barrena andrea, Kultura eta Kirol Departamentuko Argitalpen Bulegoko burua (plantilla organikoan 32490 zenbakia duen lanpostua). Burutzan aritzeko azken eguna 2023ko urtarrilaren 31 izanen da.
2. Adieraztea María Paz Ezcurra Barrena andrea administrari lanpostura itzuli beharko dela 2023ko otsailaren 1ean, hain zuzen, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiari atxikitako 36574 zenbakia duen lanpostura.
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza eta Kultura eta Kirol Departamentuetako Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura; Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura; eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala), eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko urtarrilaren 23an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F2301528