2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Hirigintza araudia, aurretik argitaratu gabea: behin betiko onestea Zuluetako 3. eremuko UE 3.7.2 unitatearen aldaketa xehatua
2010eko urriaren 29an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Zuluetako 3. eremuko UE 3.7.2 unitatearen aldaketa xehatuaren behin betiko onespena. Sustatzailea Nueva Albañilería SL izan zen.
Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintza araudi hori, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noain Elortzibarren, 2023ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2301599