29. ALDIZKARIA - 2023ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostu bat. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

2023/0037 Ebazpena: Ikusirik Uharteko Udalaren zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak, eta bukatu denez onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea (2022ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa).

EBAZTEN DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Onartuak:

ZURBANO PEÑAS, TXEMARI

Baztertuak: inor ez.

2.–Onartutako izangaiari deia egitea, ager dadin probak egitera otsailaren 22an, goizeko 8:00etan, Uharteko udaletxeko bulegoetan.

Errekurtsoak:

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Uharten, 2023ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2301582