1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
5E/2023 FORU AGINDUA, urtarrilaren 20koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak eskatuta, Enrique Hugalde Elizalde jauna, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko burua.
Osasuneko kontseilariaren otsailaren 20ko 56E/2020 Foru Aginduaren bidez, Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko buru izendatu zen Enrique Hugalde Elizalde jauna.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuko bigarren paragrafoak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Enrique Hugalde Elizalde jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataleko burua. Kargu-uzteak 2023ko urtarrilaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Enrique Hugalde Elizalde jaunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2023ko urtarrilaren 20an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.
Iragarkiaren kodea: F2301088