2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GALAR
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Lanaldi partzialeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean. Lanpostu hori sartzen da egonkortze prozesuaren barnean. Bada epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Galarko Udaleko alkateak, 2023ko urtarrilaren 26ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen Francisco José Gorospe Díez izendatzea, puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia izateagatik.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Getze Galarren, 2023ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2301498