2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
2022-2023 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa jendaurrean jartzea
Oltza Zendeako Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, Oltza Zendeako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa 2022-2023 aldirako aldatzea onetsi zuen.
Plan estrategikoa osorik dago argitaratuta Gardentasun Atarian, Oltza Zendeako Udalaren egoitza elektronikoaren esteka honetan:
https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/transparency/60381d50-f367-483e-bd13-8f4b7d52f300/
Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.
Oltza Zendean, 2023ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2301340