145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

23/2023 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, administrari plaza bat aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan.

1335/2025 EBAZPENA, 2025eko ekainaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "PID2023-150104OB-I00".

1361/2025 EBAZPENA, 2025eko uztailaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deia egiten da, honako ikerketa-proiektu hau gara dezaten: "PCI2025-163181".

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

97E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Valtierrako Udal Planeko akats zuzenketa onesten baita. Zuzenketa Valtierrako Udalak sustatu du, eta haren bidez berresten da 9. poligonoko 657. lurzatia ez dagoela A-1 hiri-lurzoruko arearen barnean, baizik eta A-2 hiri-lurzoruko arean.

98E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Cadreitako Udal Plan Orokorra. Sustatzailea Cadreitako Udala da.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1287/2025 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, "Arte Digitala eta Adimen Artifiziala" Sarien III. ediziorako deialdia onesten da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatua.

1288/2025 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, "Mikrokontakizunak eta Adimen Artifiziala" Sarien III. ediziorako deialdia onesten da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatua.

1.7. BESTELAKOAK

372/2025 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E gradu-eskaintzak ematen dituzten ikastetxeen 2025-2026 ikasturterako jarraibideak, oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako zikloei eta espezializazio-ikastaroei dagozkienak, Nafarroako lurralde eremuan.

230E/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpen bat ematen baita, adierazten duena aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela proiektu bat, helburu duena berritzea 1. nabeko bainu-putzuak, elikagaietarako bilgarri artifizialak fabrikatzen dituen instalazio batean, zeinaren titularra baita Viscofan España SLU, Kasedako udal-mugartean. Hori dena, jarraikiz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluari (17/2020 Foru Legeak arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak, eta aipatutako erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

232E/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita eskatutako aldaketa bat, ingurumen-baimen bateratu bateko funtzionamendu-baldintzetan, hondakinak kudeatzeko instalazio bati dagokionez, zeinaren titularra baita Chatarras Las Machorras SL, Lodosako udal-mugartean. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak bete beharko dituzte ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak.

564E/2025 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen inpaktuaren adierazpena ematen baita Ríos Renovables SLUk Pitillas eta Erriberri udal mugarteetan sustatutako «Las Planillas» eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiekturako eta lotutako ebakuazio azpiegiturarako.

160/2025 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Kontsumo Zerbitzuak kudeatzen dituen dokumentu sail batzuen gaineko ebaluazio erabakiak, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatuak ekainaren 2an horretarako bildu ondoren.

Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa. Eraldaketarako nekazaritza-sozietate honen inskripzioa deuseztatzea: San Marcos de Murillo 99 NA.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Nahitaezko fasea, prozedura honetan: Ingurumen-baimen bateratua ematea eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea. Ganados Jiménez Cambra SLk sustatu du.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAITZ

Euskara ezagutza betekizuna izanen duen zerbitzu anitzetako lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

BAZTAN

2025. urterako lan eskaintza publikoa

IGANTZI

Akats zuzenketa, honako honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza huts bat

IRUÑA

Deialdia, ikastetxeetako zerbitzuko buruaren 1 lanpostu lekualdatze-lehiaketa berezi bidez betetzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

ESPRONTZEDA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

GARINOAIN

Aldaketa, 2025eko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian

LARRAGETAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

ERRIBERRI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

IRUÑA

Udaleko Haur Eskolak erakunde autonomoaren egoitza soziala aldatzea

9. araua, haur-eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuarengatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituena, aldatzea. Hasierako onespena

SESMA

Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

TAFALLA

Osoko Bilkuraren eskumenak alkatearen esku uztea, "Eguzki parking fotovoltaikoa paratzea Tafallako Abaco errekako aparkalekuan" deritzon proiektua eta dokumentazio tekniko osagarria onesteko, bai eta dagozkion obrak gauzatzeko kontratuaren lizitazioa eta adjudikazioa aurrera eramateko ere

VILLATUERTA

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

IRURTZUNGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskuordetzea, ausentzia dela eta

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN NAFARROAKO ORDEZKARITZA

Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren iragarkia, zeinaren bidez dei egiten baita okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezkoa bada, behin betikoak formalizatzera, proiektu hau egiteko nahitaezko desjabetze prozeduraren baitan: 107,79 MW-eko potentzia instalatuko "Serna I Solar" instalazio fotovoltaikoa eta haren ebakuazio-azpiegitura, Corellako eta Tuterako udal mugarteetan (Nafarroa)

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

ERRIOXAKO JATORRIZKO DEITURA KALIFIKATUAREN KONTSEILU ARAUEMAILEA

Aldaketa Errioxako Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako ardoetarako etiketetan bete beharreko gutxieneko baldintzetan, baldintzen pleguarekin bat