145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

232E/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita eskatutako aldaketa bat, ingurumen-baimen bateratu bateko funtzionamendu-baldintzetan, hondakinak kudeatzeko instalazio bati dagokionez, zeinaren titularra baita Chatarras Las Machorras SL, Lodosako udal-mugartean. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak bete beharko dituzte ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak.

Egun abian den instalazio horrek badu ingurumen-baimen bateratua, eman baitzitzaion aplikatuz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak); izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 5.1 taldean.

2024ko abuztuaren 1ean, titularrak eskatu zuen alda daitezela ingurumen-baimen bateratuan ezarritako baldintzak, zehazki, kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sar daitezela hondakin elektriko-elektronikoen kudeaketa (aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak), sar daitezela EHZ - Ibilg. kodeko kategoria berri batzuk (Europako Hondakinen Zerrendako kodea, ibilgailuak), 160104*10 EHZ kodetik bereiziak, handitu dadila balio-bizitza bukaturik duten ibilgailu deskontaminatuen kudeaketa (160106 EHZ), eta, orobat, handitu dadila balio-bizitza bukaturik duten pneumatikoen kudeaketa (160103 EHZ).

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:

a) Kudeatu beharreko hondakin berriak:

EHZ KODEA
(Europako Hondakinen Zerrenda)

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

16 06 01*

Berunezko bateriak

Onartzen da sartzea kudeatzen diren hondakinen zerrendan

16 06 07*

Haien osaeran litioa edozein formatan daukaten metagailu, pila edo bateriak, hala nola litiozko pilak edo litio-ioizko metagailuak

Onartzen da sartzea kudeatzen diren hondakinen zerrendan

20 01 42*

Haien osaeran litioa edozein formatan daukaten metagailu, pila edo bateriak, hala nola litiozko pilak edo litio-ioizko metagailuak

Ez da onartzen sartzea kudeatzen diren hondakinen zerrendan

16 01 03

Erabileraz kanpoko pneumatikoak

Onartzen da sartzea kudeatzen diren hondakinen zerrendan

16 01 04-20

Balio-bizitza bukaturik duten ibilgailuak. (160104*20)

Onartzen da sartzea kudeatzen diren hondakinen zerrendan

16 01 04-90

Balio-bizitza bukaturik duten ibilgailuak. (160104*90)

Onartzen da sartzea kudeatzen diren hondakinen zerrendan

16 01 06

Balio-bizitza bukaturik duten ibilgailuak, ez dutenak ez likidorik ez bestelako osagai arriskutsurik

Onartzen da sartzea kudeatzen diren hondakinen zerrendan

b) Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinen (AEEH) kudeaketa: Onartzen da hondakin horiek sartzea kudeatzen diren hondakinen zerrendan (ikus eranskina).

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia, ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen-baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenak aplikatzearekin ere.

Aplikatuz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikulua (foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak), bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak (foru dekretu horren bidez ezarri zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Partez onartzea eskatutako aldaketa, ingurumen-baimen bateratu bateko funtzionamendu-baldintzetan, hondakinak kudeatzeko instalazio bati dagokionez, zeinaren titularra baita Chatarras Las Machorras SL, Lodosako udal-mugartean. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak bete beharko dituzte ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Suteen aurkako segurtasuna dela-eta (abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua), instalazioan biltegiratutako hondakin kopuruak ez du berekin ekarri behar handitzea arrisku intrintsekoaren maila, kalkulatu dena ingurumen-baimen bateratua emateko espedientearen dokumentazio teknikoan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren aurka, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea Nafarroako Gobernuari, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa). Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Chatarras Las Machorras SLri, Lodosako Udalari eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 12an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2508559