2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Lehendakaritzaren eskuordetzea, ausentzia dela eta
Idazki honen bidez jakinarazten da Aitor Larraza Carrerak, Sakanako Mankomunitateko lehendakariak, 366 zenbakiko Dekretua eman duela 2025/07/11n, eta Mankomunitateko lehendakariorde Oihana Olaberria Jakari eskuordetu dizkiola lehendakaritza-eginkizunak 2025eko uztailaren 21etik 25era.
Hori guztia argitara ematen da, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatutakoa betez, hargatik eragotzi gabe ebazpen horrek ematen den egunetik aurrera izango duen eraginkortasuna.
Lakuntzan, 2025eko uztailaren 11n.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L2509608