2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
Aldaketa, 2025eko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian
Garinoaingo Udalak, 2025eko ekainaren 6an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, aldatzeko 2025eko aurrekontua betearazteko 12. oinarria.
Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta 15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.
Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu.
Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan.
Epe hori igarotzen bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoa bilakatuko da 2025eko aurrekontua betearazteko 12. oinarriaren aldaketa. Horri buruzko espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan, azter dezaten.
Garinoainen, 2025eko ekainaren 6an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.
Iragarkiaren kodea: L2508297