Iragarkia
145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, ikastetxeetako zerbitzuko buruaren 1 lanpostu lekualdatze-lehiaketa berezi bidez betetzeko
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak deialdia onestea erabaki zuen, 2025eko ekainaren 26an, honako oinarri hauekin bat:
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa berezi bidez ikastetxeetako zerbitzuko buruaren 1 lanpostu betetzea Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko, funtzionarioen araubidekoa eta B mailakoa, Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrari atxikia eta plantilla organikoan 1-220000-1 zenbakiarekin identifikatua.
1.2. Zerbitzuaren beharrak direla-eta, lanpostu honetan guardia lokalizatuak egiten ahalko dira; horren ondorioz dagokion diru-konpentsazioa eskuratuko da.
1.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko, inongo kasutan, parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea.
2.–Aplikatzekoa den araudia.
Lekualdatze-lehiaketa berezi hau honako arau hauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua aplikatzeko aginduak; 7/2025 Foru Legea, 2025eko ekainaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituena; Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Tokiko Gobernu Batzarrak Iruñeko Udaleko lanpostuak betetzeko deialdietan aplikatuko diren merezimenduen baremoak ezartzeko 2005eko azaroaren 22an hartutako erabakia; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.
3.–Lanpostuaren betekizunak eta funtzioak.
3.1. Betekizunak.
Indarrean den araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartzen dutenek betekizun hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetzeko unean:
a) Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finkoak izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.
b) B mailakoa edo taldekoa izatea.
c) Honako titulu hauetako bat edukitzea:
–Aparejadore titulua, Arkitektura Teknikoa, Eraikuntzaren Ingeniaritza, Eraikuntzako Gradua edo Arkitektura Teknikoaren lanbidean jarduteko gaitzen duten beste titulazio batzuk.
–Industria Ingeniaritza Teknikoko titulua edo Industria Ingeniaritzako gradua.
–Elektrizitateko Ingeniaritza Teknikoko titulua edo Gradu-titulua Ingeniaritza Elektrikoan.
d) B motako gidabaimena edukitzea.
3.2. Lanpostuaren funtzioak:
–Mantentze-lan prebentibo eta zuzentzailetik eratorritako ardura:
- Ikastetxeetako instalazioen, ekipoen eta sistemen mantentze-lanak koordinatzea eta gainbegiratzea, baliabide guztiak operatibo eta egoera onean daudela ziurtatzeko.
- Egituren eta instalazioen segurtasuna zaintzea (patioak, kanpoaldeak), azpiegituretan istripuak edo arazoak saihesteko neurriak ezartzeko.
- Mantentze-lanak antolatu eta koordinatzea, ikastetxeko eskola eta jardueren garapen normala oztopa ez dezaten, eta horretarako behar diren txostenak egitea.
- Kontrata enpresaren plataforman abisuak egitea, udal instalazioetako funtzionamenduko langileek egin ezin dituzten lanetarako.
- Udalaren garbiketa enpresa azpikontratatuak kontrolatzea, azpikontratatutako langileek egiten dituzten orduak kontrolatzea eta fakturazioari oniritzia ematea.
- Girotze-instalazioak eta instalazio teknikoak berrikustea, kontrolatzea eta berritzeko proposamenak egitea.
- Ikastetxeetako patioak eta kanpoaldeak berrikusi eta gainbegiratzea, eta hobetzeko proposamenak egitea.
- Ur-kontsumoaren aldizkako kontrola.
–Pertsonen kudeaketa egitetik eratorritako ardurak.
- Bere ardurapeko langileak zuzentzea eta koordinatzea, zereginak esleitu, trebakuntza eman eta esku-hartze guztietan kalitate-estandarrak betetzen direla ziurtatuta.
- Elkargoko zuzendaritzen eta bere ardurapeko langileen arteko bitartekaritza egitea.
- Bere ardurapeko langile guztiei Norbera Babesteko Ekipoak ematea eta kontrolatzea.
- Kontrola, plangintza, birkokapenak, eskaeren eta pertsonen kudeaketatik eratorritako beste izapide batzuek kudeatzea.
–Materiala eta hornikuntza kudeatzetik eratorritako ardura.
- Baliabide materialen erabilera eraginkorra gainbegiratzea, ekipoen eta horniduren inbentarioak kudeatzea, eskaerak egitea eta erabiltzen den horniduraren kontrol guztia egitea (argiak, deskargagailuak, libragailuak, etab.).
–Arauak betetzetik eratorritako ardura.
- Instalazio eta zerbitzu guztiek ebakuazio eta suteen inguruko araudia betetzen dutela ziurtatzea, eraikinari emandako baimenaren arabera.
4.–Eskabideak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak 10 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina da.
4.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraikiz: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamena.
4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabidea modu telematikoan aurkezteko unean, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
–Deialdi honen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztiak egiaztatzeko agiriak.
–Lan-bizitzaren txostena, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak emana, eta emandako zerbitzuen ziurtagiria, lan egin duten administrazio publikoek emana, bete dituzten lanpostuak egiaztatzeko. Horretatik salbu geratuko dira Iruñeko Udalean emandako zerbitzuen inguruko merezimenduak, horiek ofizioz egiaztatuko baitira.
–Desgaitasun bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudunak emana– aurkeztu beharko dute.
4.4. Aski izanen da agirien kopiak aurkeztea; hala ere, emandako datuak edo agiriak okerrak edo faltsuak badira, horrek berekin ekarriko du horrelako kasuetarako ezarritako erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatzea.
Administrazioak edonoiz eskatzen ahalko dizkie izangaiei deialdian parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako agirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
Izangaiek behar bezala ordenaturik aurkeztu eta justifikatu beharko dituzte merezimenduak, I. eranskineko baremoan ageri den puntuazio-eskemari jarraituta.
5.–Izangaien onarpena.
5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.
5.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute bost egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda deialdiaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina zenbatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko. Erreklamazioak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten den bidetik aurkeztuko dira.
5.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
5.4. Baztertutako izangairik ez balego, behin betiko zerrenda onetsiko da zuzenean, eta deialdiaren web-fitxan argitaratuko da.
5.5. Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta haien gainean ebatzi ondoren, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta deialdiaren web-fitxan argitara dadila aginduko.
6.–Kalifikazio-epaimahaiaren osaera, eraketa eta jarduketa.
6.1. Kalifikazio-epaimahaia kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Iñigo Gómez Eguiluz, Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.
Epaimahaiburu ordezkoa: Francisco Iriarte Echenique, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko zuzendaria.
Epaimahaikidea: Víctor Piñero Larrasoaña, Iruñeko Udaleko Kulturako Alorreko idazkari teknikoa.
Epaimahaikide ordezkoa: Nuria Goñi, Iruñeko Udaleko Hezkuntza Alorreko udal-pedagogoa.
Epaimahaikidea: José Angel Gil Inaga, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko ingeniari tekniko industriala.
Epaimahaikide ordezkoa: Angel Imízcoz Villar, Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorreko ingeniari tekniko industriala.
Epaimahaikidea: Mónica Sánchez Ibáñez, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.
Epaimahaikide ordezkoa: Leyre Gamboa Ramos, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, Batzordeak berak izendatua.
Epaimahaikide-idazkaria: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko giza baliabideetako teknikaria.
Idazkari ordezkoa: Beatriz Martínez Buldain, Iruñeko Udaleko giza baliabideetako teknikaria.
6.2. Epaimahaia eratu beharko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean.
6.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengoa bildu gabe.
6.4. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean horretarako ezarriak dauden arrazoiak suertatzen badira. Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.
6.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko du deialdiaren oinarriak aplikatzean sortzen ahal diren arazo guztiei buruz.
6.6. Epaimahaiak aholkulari espezializatuak edukitzen ahalko ditu; aipatu aholkulariak beraien espezialitate teknikoetan soilik ariko dira, eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.7. Lekualdatze lehiaketako prozesuaren probak eta balorazioa.
–Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: gehienez ere 25 puntu.
–Merezimenduen kalifikazioa: 75 puntu bitarte.
–Txosten psikoteknikoa: 15 puntu bitarte.
7. Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: gehienez ere 25 puntu.
a) I. partea: testa.
Deialdi honen II. eranskinean jasotako gai-zerrendako gaiei buruzko gehienez 50 galdera –test erakoak– erantzun beharko dira, idatziz, 60 minutuko tartean, gehienez. Galdera bakoitzak erantzun posible batzuk izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Proba egin aurretik zehaztuko dira proba hori balioesteko irizpideak eta hainbat erantzun-aukera dituzten galderetan nola zigortu akatsak.
Ariketa honetan gehienez ere 15 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 7,5 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.
b) II. proba: kasu praktiko bat ebaztea.
Ariketa praktikoa: idatziz ebatzi beharko dira epaimahaiak deialdi honen II. eranskineko gaitegiari buruz test erako galderen bidez proposatutako kasu bat. Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du izangaiek zenbat denbora izanen duten ariketa egiteko.
Bigarren ariketa honetan gehienez ere 10 puntu eskuratzen ahalko dira. Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 5 puntu erdiesten ez dituzten izangaiak.
7.1. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira proba teoriko-praktikoa egiteko tokia, eguna eta ordua. Proba epaimahaiak zehaztutako egun bakarrean egiten ahalko da.
7.2. Probetarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Baztertuko dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
7.3. Proba deialdiko II. eranskinean zehazten den gaiei buruzkoa izanen da.
Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunean indarrean dagoen araudiaren arabera erantzutea eskatuko da gai guztietan.
7.4. Hautaproba egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko zaizkie, probak egiteko denboraren eta bitartekoen aldetik, desgaitasunen bat aitortua eduki eta eskabidean hala eskatu duten izangaiei.
Proba amaituta, epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), deialdiaren laburpenean, argitaratuko ditu izangaiek erdietsitako puntuazioak, eta baloratutako elementu bakoitzaren behin-behineko emaitzen aurka erreklamazioa paratzen ahalko da, 3 egun balioduneko epean, emaitzak Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.
8.–Merezimenduen kalifikazioa.
8.1. Proba praktikoa gainditu dutenen merezimenduak baino ez dira baloratuko.
8.2. Kalifikazio-epaimahaiak eginen du merezimenduen balorazioa, honako baremo honekin bat:
a) apartatua, administrazio publikoetan emandako zerbitzuak: 35 puntu gehienez ere.
b) apartatua, prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta beste merezimendu batzuk: 25 puntu bitarte.
c) apartatua, puntuazio gehigarria, hizkuntzak ezagutzeagatik: 15 puntu gehienez ere.
8.3. Izangai bakoitzak aurreko bi apartatuetan alegatu eta frogaturiko merezimenduak deialdi honen I. eranskinean jasotako baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu Epaimahaiak.
8.4. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.
8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiaketan parte 8.5 hartzen duten izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduen gainean.
8.6. Merezimenduen balorazioaren aurka erreklamazioa paratzen ahalko da, 5 egun balioduneko epean, emaitzak Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.
8.7. Lehiatzaileek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasun handiena dutenen alde joko da. Berdinketak bere horretan badirau, kalifikazio-epaimahaiak xede horrekin eginen duen zozketa bakarraren bidez ebatziko da.
9.–Txosten psikoteknikoa: 15 puntu bitarte.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak, dagozkion probak egin ondoren, izangai bakoitzaren inguruko txosten psikotekniko bat eginen du, eta bertan izangai bakoitzaren egokitze-maila baloratuko du deialdiak xede duen lanpostuaren izaera eta ezaugarrietarako. Zerbitzu horrek izangai bakoitzari txosten psikoteknikoan ematen dion puntuazioa loteslea izanen da lehiaketaren Kalifikazio-epaimahaiarentzat.
Proba honen emaitzen aurka erreklamazioa paratzen ahalko da, 3 egun balioduneko epean, emaitzak Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Udalaren edozein erregistrotan eskabidea aurkeztuta.
Proba egin aurretik, lanpostuaren gaitasun-profila jakinaraziko zaie parte-hartzaileei, deialdiaren web-fitxan (www.pamplona.es/eu helbidean).
10.–Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren arabera.
10.1. Kalifikazio-epaimahaiak, aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, Udalaren webgunean argitaratuko ditu izangai guztien behin betiko puntuazioak, eta Giza Baliabideetako zuzendariari igorriko dio izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, espediente osoarekin batera.
11.–Lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.
11.1. Giza Baliabideetako zuzendariak plaza esleitu eta dagokion izendapena eginen du, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
11.2. Izangaiak esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, eta deialdia egin duen organoak ebazpenean bertan ezartzen ahalko du lanpostuaz jabetzeko eguna.
12.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta haiek aplikatzeko kalifikazio-epaimahaia sorburu ez duten egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.
Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.
Iruñean, 2025eko ekainaren 26an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
I. ERANSKINA.–BAREMOA
a) apartatua. Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak.
1. Edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, deialdian eskatutako maila/talde eta titulazioko lanpostuetan: 1 puntu, urte bakoitzeko.
2. Edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, aurrekoez besteko lanpostuetan: 0,37 puntu urte bakoitzeko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan emandako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.
2. Lanaldi partzialean emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
3. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak.
4. Funtzionarioek zerbitzu berezien egoeran edo eszedentzia berezian eta unitate organiko baten burutzan emandako aldiak halako egoeretara igaro zirenean zeukaten lanpostuan emandako zerbitzu gisara baloratuko dira. Horren ondorioetarako, ez da aintzat hartuko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntza eta hobekuntzarako jardueretan emandako denbora, apartatu honen 1. puntuan xedatutakoarekin bat baloratuko baita.
5. Honako a) apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 35 puntukoa izanen da.
b) apartatua. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta bestelako merezimenduak.
1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 15 puntu.
Oharrak:
1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzetan, ikastorduen zatikiak hainbanatuko dira.
2. Ikastorduen kopurua ageri ez den ziurtagiriei 1 kredituko balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.
4. Puntuazio berarekin baloratuko da erakunde antolatzailearen baldintza bete ez baina Administrazioak aginduta edo haren oniritziarekin eginak diren prestakuntza-saioetan parte hartu izana, halako prestakuntza-saiotzat joko direlarik espresuki sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatutakoak.
5. Apartatu honetan ez dira baloratuko titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, ez unibertsitatekoak ezta unibertsitatez bestekoak ere.
2. Hitzaldien edo komunikazioen aurkezpena biltzarretan edo jardunaldietan, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo saridunak egin eta lanak aldizkari espezializatuetan argitaratu izana: bi puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoa, kontuan hartuz lana edo jarduera pertsona bakar batek egina den edo taldekoa, eta biltzarra edo argitalpena zer esparrutakoa den (tokikoa, eskualdekoa, naziokoa edo nazioartekoa).
3. Sektore publikoan prestakuntza-saioak antolatu edo/eta halakoetan irakasle jardutea: gehienez ere 2 puntu, epaimahaiak baloratu beharrekoa, haien iraupenaren arabera.
4. Deialdian eskatutako titulazio eta espezialitate akademikoez bestelakoak: gehienez ere 2 puntu.
5. Deialdian eskatutako titulazioaren doktore edo lizentzia gradua: gehienez ere 2 puntu.
6. Beste merezimendu batzuk, Epaimahaiak baloratzekoak: besteak beste, sektore pribatuan egindako lanak, prestakuntza-bekak edo –egonaldiak eta parte hartzea kontsulta–, aholkularitza-, partaidetza- edo ordezkaritza-organoetan: gehienez ere 2 puntu.
Oharrak, b) apartatu osorako:
1. Apartatu honetan, deialdi honen xedea diren lanpostuekin zuzeneko zerikusia duten merezimenduak baloratuko dira, ez besterik.
2. 25 puntukoa izanen da gehienez ere b) apartatu honi dagokion puntuazioa.
c) apartatua. Puntuazio gehigarria, hizkuntzak ezagutzeagatik: 15 puntu gehienez ere.
–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan-hizkuntza baitira, gehienez ere 5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari 5 puntu emanen zaizkio, gehienez ere. Titulu edo ziurtagiri hori eduki ezean, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailen baliokidea den titulua edo ziurtagiria baloratuko da, honela: A1: 1 puntu/A2: 2 puntu/B1: 3 puntu/B2: 4 puntu/C1: 5 puntu.
–Euskara jakiteagatik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko euskara jakitea nahitaezkoa ez denean: 6,9 puntu gehienez.
- Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari 6,9 puntu emanen zaizkio, gehienez ere. Titulu edo ziurtagiri hori eduki ezean, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailen baliokidea den titulua edo ziurtagiria baloratuko da, honela: A1: 1,375 puntu/A2: 2,75 puntu/B1: 4,125 puntu/B2: 2,76 puntu/C1: 6,9 puntu.
II. ERANSKINA.–GAITEGIA
Zati orokorra.
1. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Funtzionario publikoak. III. titulua: Aldi baterako langileak. IV. titulua: Kontratatutako langileak.
2. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna: Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea. VI. titulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
3. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Datuak babesteko printzipioak. III. titulua: Pertsonen eskubideak.
4. gaia.–Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarrirako. Atariko titulua. I. titulua: Berdintasun-printzipioa eta diskriminazioaren kontrako babesa. II. titulua: Berdintasunerako politika publikoak. Printzipio orokorrak. V. titulua: Berdintasun-printzipioa enplegu publikoan (I., II. eta III. kapituluak).
5. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: I. titulua: II. kapitulua 1. sekzioa. Gaitasuna eta kaudimena. III. kapitulua: Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. IV. kapitulua: Kontratu publikoen kontratu-kudeaketaren printzipioak eta arauak. V. kapitulua. 2. atala. Kontratazioaren plegu arautzaileak. 3. sekzioa: Adjudikazio-prozedurak. 5. sekzioa: Lizitazioen publikotasuna. 6. sekzioa: Lizitazio elektronikoa. 7. sekzioa: Esleitzea. VI. kapitulua: Kontratuak gauzatzea. II. titulua: I. kapitulua 2. sekzioa: Kontratazio-mahaia. II. kapitulua: Kontratua prestatzeko administrazio jarduketak. III. kapitulua: Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak. III. titulua: I. kapitulua: obretako kontratuak. IV. Kapitulua: Hornikuntzak kontratatzea V. kapitulua. Zerbitzu kontratuak.
Zati espezifikoa.
–I. blokea.
1. gaia.–132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen dituena.
2. gaia.–Iruñeko Udaleko Hezkuntzako Alorra. Egitura, xedea, jarduketarako oinarrizko printzipioak.
3. gaia.–Udal titulartasuneko ikastetxeak Iruñean. Banaketa geografikoa udalerrian eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
–II. blokea.
4. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: I. zatia.
5. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: SUA oinarrizko dokumentua. Erabileraren segurtasuna eta irisgarritasuna.
- Sarrera.
- SUA 1. sekzioa: Erortzeko arriskutik babesteko segurtasuna.
- SUA 2. sekzioa: Segurtasuna inpaktu- edo harrapatze-arriskuaren aurrean.
- SUA 3. sekzioa: Kateatzeko arriskutik babesteko segurtasuna.
- SUA 4. sekzioa: Argiztapen desegokiak eragindako arriskutik babesteko segurtasuna.
- SUA 8. sekzioa: Tximistek eragindako arriskutik babesteko segurtasuna. ESI-9.
- SUA 9. sekzioa: Irisgarritasuna.
6. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa. HO oinarrizko dokumentua. Osasungarritasuna.
- Sarrera.
- HO-4. sekzioa: Ur-hornidura.
- HO-5. sekzioa: Urak hustea.
7. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa: HE oinarrizko dokumentua. Energia aurreztea.
- Sarrera.
- HE-0 sekzioa: Energia-kontsumoa mugatzea.
- HE-1 sekzioa: Energia-eskaria kontrolatzeko baldintzak.
- HE-3 sekzioa: Argi-instalazioetako baldintzak.
- HE-4 sekzioa: Ur bero sanitarioaren eskariari erantzuteko energia berriztagarriaren gutxieneko ekarpena.
- HE-5 sekzioa: Iturri berriztagarrietatik sortutako energia elektrikoaren gutxieneko sorrera.
8. gaia.–Eraikingintzaren Kode Teknikoa; Oinarrizko agiria (DB) Segurtasuna, suterik egonez gero.
9. gaia.–346/2011 Errege Dekretua, martxoaren 11koa, Eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuak eskuratzeko telekomunikazio-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena: Eraikinen barruan telekomunikazio-zerbitzuak eskuratzeko telekomunikazio-azpiegitura komunak arautzen dituen erregelamendua (1-15 artikuluak). III. Eranskina: Eraikinen gutxieneko zehaztapen teknikoak telekomunikazioen arloan.
10. gaia.–355/2024 Errege Dekretua, apirilaren 2koa, ITC AEM 1 «Igogailuak» Jarraibide Tekniko Osagarria onesten duena. Jarraibide osagarri horrek igogailuak martxan jartzea, aldatzea, mantentzea eta ikuskatzea arautzen du, bai eta gaur egungo igogailu-parkearen segurtasuna handitzea ere.
11. gaia.–513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen kontrako babes-instalazioen Erregelamendua onesten duena.
12. gaia.–919/2006 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Erregai gaseosoak banatzeko eta erabiltzeko Erregelamendua eta horren ICG 01 eta 07 jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena.
13. gaia.–244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena.
14. gaia.–4/2022 Foru Legea, Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzkoa.
15. gaia.–487/2022 Errege Dekretua, ekainaren 21ekoa, legionellosia prebenitu eta kontrolatzeko betebehar sanitarioak ezartzen dituena.
16. gaia.–3/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, ur edangarriaren kalitatearen osasun-irizpideak eta irizpide teknikoak, kontrola eta hornidura ezartzen dituena.
17. gaia.–390/2021 Errege Dekretua, ekainaren 1ekoa, eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtagiria emateko oinarrizko prozedura onesten duena.
18. gaia.–1367/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena, zonakatze akustikoari, kalitate akustikoko helburuei eta zarata-igorpenei buruzkoa.
19. gaia.–Estalkiak iragazgaitz egitea. Eraikingintzaren Kode Teknikoa. HO oinarrizko dokumentua. Osasungarritasuna. (Hezetasunaren kontrako babesa). Hirigintza-arloko udal-ordenantza orokorra.
20. gaia.–244/2019 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituena. Atarikoa. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Sailkapena eta definizioak. III. kapitulua: Autokontsumo modalitateen araubide juridikoa. IV. kapitulua: Energia neurtzeko eta kudeatzeko betekizunak. V. kapitulua: Ekoitzitako eta kontsumitutako energia kudeatzea. VI. kapitulua. Energia garraiatzeko eta banatzeko sareetara sartzeko bidesarien ezarpena eta autokontsumorako modalitateei karguak ezartzea. VII. kapitulua. Erregistroa, ikuskapena eta zehapen-araubidea.
21. gaia.–Argiztapenaren Eraginkortasun Energetikoaren Gida Teknikoa. Ikastetxeak (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak argitaratua).
22. gaia.–Energia-iturri berriztagarriak: Eguzki-energia. Teknologiak eta aplikazioak. Energia geotermikoa. Teknologiak eta aplikazioak. Biomasa, hondakinen eta bioerregaien aprobetxamendu energetikoa. Teknologiak eta aplikazioak.
23. gaia.–Mantentze-lanak eraikinetan: mantentze-lanak egitea (prebentziokoak, aurreikusgarriak eta zuzentzaileak) Mantentze-lanen plana: prestatzea, ezartzea, kudeatzea. Mantentze-lanetako dokumentuak kudeatzea. Ordenagailuz lagundutako mantentze-lanak.
24. gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duena. Atarikoa, Artikuluak, Azken xedapenak, Xedapen iragankorrak, indargabetzaileak eta orokorrak.
25. gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duena. I. zatia. Xedapen orokorrak. II. zatia. IT1.
26. gaia.–1027/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onesten duena. II. zatia. IT2, IT3 eta IT4.
–III. blokea.
27. gaia.–Gatazken konponbidea. Negoziazioa eta bitartekaritza. Hitzarmen eraginkorrak. Elkar ulertzeko giroa sortzea. Estresaren kudeaketa.
28. gaia.–Iruñeko Udalaren laneko jazarpen moralaren (mobbing) eta etsaitasunezko jokabideen aurkako jarduera-protokoloa.
29. gaia.–Iruñeko Udalaren jarduketa-prozedura erasoei aurre egiteko.
30. gaia.–31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Xedea, esparrua eta definizioak. Langileen eta enpresen eskubideak eta betebeharrak. Prebentzio-zerbitzuak. Langileak kontsultatzea eta langileen partaidetza. Erantzukizunak eta zehapenak.
31. gaia.–Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea (NBE). Lanean norbera babesteko ekipamenduaren kontzeptua eta erabiltzeko lehentasuna. NBE motak. NBEak diseinatu eta komertzializatzeko Europako merkatu bakarraren araubidea. 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norberaren babeserako ekipamenduak erabiltzeko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa ezartzea. Babes kolektiboaren kontzeptua eta hautaketa irizpideak.
32. gaia.–Lan-arriskuen prebentzioa nola kudeatu ikastetxeetan. Lan- eta osasun-baldintzak.
Iragarkiaren kodea: L2509351
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
