145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

23/2023 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, administrari plaza bat aldi baterako eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortu zuen maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak ezartzen duenez haren 37. artikuluan, Bulego horretako lanpostuak administrazioetako funtzionarioek edo horretarako hautatutako langileek beteko dituzte, lanpostu bakoitzari esleitutako eginkizunen izaeraren arabera.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 31. artikuluak ezartzen duenez, Bulegoko lanpostuak betetzen ahalko dituzte administrazio publikoetako funtzionarioek, bulegoko lanpostuen zerrendan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, eta, era berean, 4. apartatuan ezartzen du ezen, aldi baterako, bulegoak langile funtzionarioak hartzen ahalko dituela, zerbitzu-eginkizunetan.

Hutsik dago administrari plaza bat –hain zuzen ere, 10 zenbakidun plaza–, eta presakoa da berehala betetzea; hortaz, egoki da deialdi publiko bat tramitatzea, plaza zerbitzu-eginkizunetan aldi baterako betetzeko.

Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea deialdia bat, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan administrari plaza bat zerbitzu-eginkizunetan eta aldi baterako betetzeko, baita haren oinarriak ere, zeinak ebazpen honen I. eranskinean jasota baitaude.

2. Ebazpen hau eta eranskinak argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan ere.

3. Adieraztea ezen, deialdi honen, oinarrien eta horiek aplikatzeko Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariaren jarduketen aurka, nahi izanez gero, jartzen ahalko direla: alde batetik, berrezartze errekurtsoa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; eta, beste alde batetik, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpen hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko ekainaren 20an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.

I. ERANSKINA.–DEIALDIA, ADMINISTRARI PLAZA BAT ALDI BATERAKO ETA ZERBITZU EGINKIZUNETAN BETETZEKO, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO JARDUNBIDE EGOKIEN ALDEKO ETA USTELKERIAREN KONTRAKO BULEGOAN

Honako hauek dira deialdiaren:

OINARRIAK

Lehena.–Arau orokorrak.

Deialdi honen xedea da administrari plaza bat –hain zuzen ere, 10 zenbakidun plaza– betetzea zerbitzu-eginkizunetan. Plaza atxikita dago Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko Administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen Atalari. Hauek dira plazaren ezaugarriak:

LANPOSTUA

HIZKUNTZAK JAKITEA

SARBIDEA

MAILA

ARAUB.
JURIDIKOA

KOP.

MAILAKO OSAG.

ESKLUSIBOTASUN OSAG.

BATERAEZINTASUNEKO OSAG.

ZUZENDARITZA LANP. OSAG.

LANPOSTUKO OSAG.

LANALDIAREN
LUZAPENEKO
OSAG.

ARRISKU OSAG.

ADMINISTRAZIOAREN, GIZA BALIABIDEEN, KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ETA IKT-EN ATALA

Administraria

EC1

O/OL

C

F

1

12,00

20,20

Administrazioaren, giza baliabideen, kudeaketa ekonomikoaren eta IKTen Ataleko administrari lanpostuaren eginkizunen esparru materiala jasota dago Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuaren 25. artikuluan.

Bigarrena.–Izangaien betebeharrak.

Deialdian onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Funtzionarioak izatea, eta bi urteko antzinatasuna bederen administrari lanpostuan.

b) Jarduneko zerbitzuan egotea zerbitzu-eginkizunak baimentzeko unean.

c) EGA agiria edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko euskarako C1 mailako titulu ofizial baliokidea izatea, edo, hala badagokio, profil hori duen plaza batean izendatua izan izana.

Hirugarrena.–Eskaerak eta dokumentazioa telematikoki aurkeztea.

3.1. Hautapen-prozesuan izen-ematea telematikoki eginen da, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko egoitza elektronikoaren bidez (www.oana.es).

3.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

–II. eranskinean jasotako ereduaren araberako parte-hartze eskaera.

–Deialdia honen bigarren oinarrian adierazitako betekizunak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Deialdi honen zazpigarren oinarrian adierazitakoen artean alegatzen diren merezimenduak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

Zazpigarren oinarriaren b) apartatuak aipatzen dituen prestakuntzagatiko merezimenduak frogatzeari dagokionez, apartatu horretan adierazitako gaiekin loturaren bat duten eginiko prestakuntza ikastaroen zerrenda bat aurkeztu beharko da; bertan, ikastaro bakoitzaren izenburua eta iraupena adierazi beharko dira, betiere 15 ordukoa edo gehiagokoa izan bada, eta ikastaro guztien egiaztagiriak, zerrendan adierazitako ordenaren arabera, dituen pdf fitxategi bakarra erantsi beharko da.

3.3. Prozesuaren edozein unetan, Bulegoak parte-hartze eskaeran aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizko agiriak edo kopiak eskatzen ahalko ditu.

3.4. Gaztelaniara itzuli behar dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia-erkidego bateko hizkuntza ofizial berekian idatzitakoak. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek, eta dagokion agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena.–Izangaiak onartzea.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaitzean, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan (www.oana.es) argitaratuko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta adieraziko da izangai baztertuak zergatik baztertu diren. Izangai bazterturik ez badago, zuzenean onesten ahalko da behin betiko zerrenda.

5.2. Behin-behineko izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hiru egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, okerrak zuzendu, halakorik egin izanez gero.

5.3. Zuzentzeko epea igaro eta aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, Bulegoaren egoitza elektronikoan (www.oana.es) argitaratuko da onartutako izangaien behin betiko zerrenda, merezimenduen balorazioan lortutako puntuazio-ordenaren araberakoa, bai eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, baztertzearen arrazoiarekin.

5.4. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda horren eta merezimenduen balorazioaren aurka, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez, hiru egun balioduneko epean, zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

5.5. Bulegoak elkarrizketa pertsonal bat egiten ahalko die izangai onartuen behin betiko zerrendan dauden izangaiei, deialdiaren xede den lanpostuan egin beharreko jardueretarako egokiak diren baloratzeko.

5.6. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Seigarrena.–Izendapena, zerbitzu-eginkizunen iraupena eta administrazio-egoera.

Merezimenduen balorazioa, eta, hala badagokio, elkarrizketa pertsonala egin ondoan, zerbitzu-eginkizunetan izendatu baino lehen, horretarako baimena eskatuko dio Bulegoko zuzendariak hautatutako izangaiaren administrazio publikoari. Baimena eman ezean, hurrengo izangaiak proposatuko ditu, puntuazio ordenari jarraikiz.

Zerbitzu-eginkizunak urtebeterako baimenduko dira, eta beste urtebeterako luzatzeko aukera egonen da.

Bi hilabeteko probaldia ezarriko da, nahi izanez gero bi aldeetako edozeinek zerbitzu-eginkizunak eteteko. Halaber, probaldia igaro ondoren, Bulegoko zuzendariak zerbitzu-eginkizunak eteten ahalko ditu, behar bezala arrazoitzen badu eta ohiz kanpoko inguruabarren bat badago. Ondorio horietarako, ohiz kanpoko egoeratzat hartuko dira: lanpostuan aritzeko hautatutako izangaiaren gaitasun falta eta egokitzeko ezintasuna, lanpostuko zereginak zorroztasunez eta eraginkortasunez betetzea eragozten duen errendimendu ezak agerian utzi duena.

Zerbitzu-eginkizunetan izendatutakoa, eginkizunok dirauten denboran, jarduneko zerbitzuko administrazio egoeran egonen da bere lanpostuan.

Zazpigarrena.–Merezimenduak.

7.1. Hautapen-sistema ondoren zerrendatutako merezimenduen balorazio bidezkoa izanen da.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arteko lortutako merezimenduak bakarrik baloratuko dira, baldin eta epe barnean dokumentu bidez justifikatzen badira.

Ez da inolaz ere dokumentu bidez akreditatu ez den merezimendurik segurutzat joko, eta ezin izanen da atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino gehiago eman. Halaber, Bulegoak edozein unetan eskatzen ahalko du izangaiek garaiz eta modu egokian alegatutako eta akreditatutako merezimenduei buruzko argibide edo datu osagarriren bat.

7.2. Merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 10 puntu gehienez.

Deialdia argitaratu arte administrazio publikoetan eginiko zerbitzuak baloratuko dira; administrari lanpostu batean eginiko urte bakoitzeko, puntu bat emanen da. Bi urteko esperientzia betekizuna dela kontuan hartuta, bi urtetik goitiko urteak baizik ez dira baloratuko.

Oharrak:

1. Esperientzia egiaztatzeko, eskaerari erantsiko zaio egindako zerbitzuen ziurtagiria, dagokion administrazio publikoko organo eskudunak emana. Ziurtagiri horretan zehatz-mehatz jasoko dira honako hauek: plantilla organikoaren arabera lanpostuak duen izena; maila, zerbitzuak egin ziren zentro edo unitatea; zerbitzu aldi bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, bai eta egokia den beste edozein datu gehigarri ere.

2. Urteen kopurua osoa ez bada, egindako zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

5. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, emanen da kasu bakoitzean handiena den puntuazioa.

b) Prestakuntza (10 puntu gehienez).

Deialdia argitaratu aurretik gai hauetan hartutako prestakuntza egiaztatua baloratuko da:

a) Kontabilitate publikoa.

b) Aurrekontuen kudeaketa.

c) Aurrekontu likidazioa eta urteko kontuen formulazioa.

d) Testu-tratamendua eta maketazioa.

e) Access.

f) Adobe.

g) Kontratazio publikoa.

h) Dirulaguntzak.

i) Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako borroka.

j) Gardentasuna, informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.

k) Datu pertsonalen babesa.

1 puntu emanen dira, prestakuntzaldiko 15 orduko, aintzat hartuta honako aurreikuspen hauek:

1. Aurreko ataleko gaietako bateko 15 ordutik goitiko prestakuntza baino ez da puntuatuko, gai desberdinen ziurtagirietako orduak batzeko aukerarik gabe.

2. Ez dira orduak hainbanatuko; hortaz, puntuak emanen dira soilik 15 orduko prestakuntza oso bakoitzeko.

3. Ez dira baloratuko iraupena adierazten ez duten prestakuntzako ziurtagiri edo tituluak.

7.3. Berdinketarik egonez gero a) eta b) atalak batzean, honako irizpide hauen arabera hautsiko dira, hurrenez hurren:

–Prestakuntzako atalean puntu gehien lortu dituena.

–Prestakuntza ordu gehien duena, b) ataleko gaietan ezarritako ordenari jarraikiz.

Zortzigarrena.

Eskainitako lanpostua aldi baterako betetzeko hautatzen ez diren pertsonak kontuan hartzen ahalko dira Bulego honetan hutsik gelditzen diren beste plaza batzuk betetzeko, betiere horietan ezarritako betekizunak betetzen badituzte, urtebeteko epean deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bederatzigarrena.–Argitaratzea.

Lanpostuan zerbitzu-eginkizunetan aritzeko izangaiaren hautapena Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

II. ERANSKINA.–PARTE HARTZEKO ESKAERA

Deialdia, administrari plaza bat aldi baterako eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan

Deiturak eta izena: .................................................................................................................................

NANa: .......................................... Telefonoa: .........................................................................................

Jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: .......................................................................................lanpostua aldi baterako eta zerbitzu eginkizunetan aritzeko deialdiari dagokionez, parte hartzeko eskaera hau aurkezten dut, eta honako agiri hauek eransten ditut:

.............................................(e)(a)n, 2025eko .....................................aren ........(e)(a)n.

Iragarkiaren kodea: F2508966