Iragarkia
145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
372/2025 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E gradu-eskaintzak ematen dituzten ikastetxeen 2025-2026 ikasturterako jarraibideak, oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako zikloei eta espezializazio-ikastaroei dagozkienak, Nafarroako lurralde eremuan.
Ebazpen honen xedea da jarraibide batzuk onestea, indarreko araudiko zenbait alderdi garatzeko balio dutenak, ikastetxeen funtzionamendu ona lortzeko 2025-2026 ikasturtean.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aurreko puntuan adierazitako jarduketak arautzeko ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,
EBAZTEN DUT:
1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horien arabera funtzionatu beharko dute, 2025-2026 ikasturtean, Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxeek, oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako zikloei eta espezializazio-ikastaroei dagokienez.
2. Ebazpen honetan aipatutako jarraibideak ikastetxe pribatuei eta erakunde eta ikastetxe pribatu itunduei aplikatuko zaizkie, dagozkien afera orotan, ikastetxe horien titularrek dituzten eskumenen kalterik gabe.
3. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik zenbatzen hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskina Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzuari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari, eta hezkuntza erakunde eta ikastetxeei helaraztea, ondore egokiak izan ditzan.
5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko ekainaren 10ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
2025-2026 IKASTURTEAN LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO D ETA E GRADUEN ESKAINTZAK EMATEN DITUZTEN IKASTETXEEN FUNTZIONAMENDUA ARAUTUKO DUTEN JARRAIBIDEAK, OINARRIZKO, ERDI-MAILAKO ETA GOI-MAILAKO ZIKLOEI ETA ESPEZIALIZAZIO-IKASTAROEI DAGOZKIENAK
Jarraibide hauek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arauz ezarri gabeko beste batzuk arautzen, Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.
Jarraibideak lau kapitulutan daude bereizita:
Lehenengo kapituluan, honako hauek jorratzen dira: batetik, ikastetxe bateratuaren plangintza, oharrak eginez, besteak beste, proiektu funtzionalari buruz, urteko jarduketa planari buruz eta urteko jarduketa planaren eranskinari buruz; bestetik, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen urteko programazio orokorra jorratzen da, oharrak eginez ikasketa horiek ematetik sortzen diren berariazkotasunen gainean; jarraitzeko, Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten ikastetxe bateratuek eta BHIek jarduketa plana prestatzean duten parte-hartzea ere lantzen da; eta horiez gain, programazio didaktikoetan kontuan hartu beharreko alderdiak, bereziki martxoaren 5eko 21/2019 Foru Agindua betetzeari buruzkoak (horren bidez arautzen da Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako zikloen ebaluazioa), eta enpresa batean eta antzeko erakunde batean prestakuntza jasotzeko fase berrira egokitzea.
Bigarren kapituluan, 2025-2026 ikasturterako Lanbide Heziketako programa espezifikoen jarraibideak eta ezarpena zehazten dituen ebazpena aipatzen da.
Hirugarrenean, Hezkuntza Departamentuaren beste programa orokor batzuen garapenari eta Hezkuntza Departamentuaren beste irakaskuntza batzuen garapen eta antolaketa alderdi komunei buruzko jarraibideak zehazten dira.
Laugarren kapituluan, erreferentziako dokumentazio estrategikoa eta Lanbide Heziketako sistemaren eskaintzetan gehien erabiltzen den araudia azaltzen dira.
I. KAPITULUA.–IKASTETXE BATERATUAREN PLANGINTZA - LANBIDE HEZIKETA IRAKASTEN DUTEN BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUEN URTEKO PROGRAMAZIO OROKORRA
Lanbide Heziketako irakaskuntzak, zeinak araututa baitaude Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan eta Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan (LOE aurrerantzean), eskaintzen ahal dira martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 78.2 artikuluan aipatzen diren ikastetxe bateratuetan, bai eta LOEn araututako ikastetxeetan ere, haren 39.5 artikuluak ezartzen duen bezala.
Irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen ditu, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz, zeinak Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen oinarrizko beharkizunak arautzen baititu. Aipatu errege dekretuak ezartzen duenez, ikastetxe bateratuek autonomia izanen dute antolaketan, pedagogian eta kudeaketa ekonomikoan eta langileenean, administrazio eskudunak ezartzen duenari jarraituz; bestetik, autonomia erkidegoetako hezkuntza eta lan arloko administrazioek, ordezkaritza handiena duten enpresaburuen erakundeekin eta sindikatuekin lan eginez, plangintza komuneko eredu bat ezarriko dute, urtekoa edo urte anitzekoa, beren lurralde eremuko ikastetxe bateratuen sarerako.
Horretan oinarrituta, Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuek, ikasturte bakoitzean, urteko jarduketa planean zehaztuko dute ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalean definitutakoa.
1. Ikastetxe bateratuak: proiektu funtzionalak Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak definitutako jarduketa planarekin bat egiten duen berraztertzea.
1.1. Proiektu funtzionala eta jarduketa ildoak.
Ikastetxe bateratuei dagokienez, proiektu funtzionala da ikastetxea definitu eta haren antolaketa eta kudeaketa biltzen dituen dokumentua. Proiektu funtzional horrek ikastetxe bateratuetarako jarraibideak kontuan hartu eta garatu behar ditu. Hezkuntza Departamentuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak definitzen dituzte jarraibide horiek, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko gainerako kideekin batera.
Proiektu funtzionala urte anitzekoa da, eta funtsezko tresna da Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen antolaketan eta plangintzan. Zuzendaritza-taldeak prestatuko du, ikastetxearen langile guztien laguntzarekin, eta Gizarte Kontseiluak onetsiko du.
Zuzendaritza taldeak proiektu funtzionala berrikusi beharko du ikasturte bakoitzean, eta bidezkotzat jotzen dituen aldaketak ezarriko ditu. Halaber, proiektuaren kopia bana bidaliko die Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari.
Proiektu funtzionalaren berraztertzea bederatzi jarduketa lerroetako bakoitzerako egin beharko da: "Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa", "Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea", "Lanbide Heziketa Duala garatzea eta finkatzea", "Kanpoko ekintzak sustatzea", "Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea", "Genero ikuspegia sartzea", "Etengabeko lanbide prestakuntza", "Lanbide-gaitasunak egiaztatzea" eta "Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroa".
a) Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa.
"Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa" deritzon jarduketa lerroari dagokionez, beharrezkoa da gainbegiratzea, eta hala badagokio, aldatzea, proiektu funtzionalean Lanbide Heziketan berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa sustatze aldera jasotako neurriak. Horrek bide emanen du baloratzeko emandako erantzuna egokitu den lan merkatutik eta prestakuntzaren antolamendutik egindako eskaeretara.
Batetik, gainbegiratuko dira, bai Hezkuntza Departamentuak joan den ikasturtean proposatutako berrikuntza metodologikoko neurriak, bai ikastetxe bateratuak berak berrikuntzaren arlo honetan zehaztutako neurriak.
Bestetik, gainbegiratuko dira, bai Hezkuntza Departamentuak joan den ikasturtean proposatutako berrikuntza teknologikoko neurriak, bai ikastetxe bateratuak berak berrikuntzaren arlo honetan zehaztutako neurriak. Gainbegiratze hori ikastetxe bateratu guztiek egin beharko dute, bereziki Nafarroako Foru Komunitateko plan estrategikoekin eta garapen planekin lotura estuagoa duen prestakuntza eskaintza dutenek.
b) Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea.
"Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea" deritzon jarduketa lerroari dagokionez, erabakigarria da gainbegiratzea, eta hala badagokio, aldatzea, Lanbide Heziketako sistemaren lanbide orientazioa hobetzeko proiektu funtzionalean jasotako neurriak. Horrek bide emanen du baloratzeko, besteak beste, ea zuzendu den Lanbide Heziketako irakaskuntzak aukeratzen dituzten ikasleen portzentajea eta behar adina eskulan kualifikatu eramaten den produkzio eta zerbitzu sektoreetara.
Gainbegiratuko dira, bai Hezkuntza Departamentuak aurreko ikasturtean Lanbide Heziketako sistemaren lanbide orientazioa hobetzeko proposatutako neurriak, bai ikastetxe bateratuak berak zehaztutako neurriak.
Lanbide Heziketako sistemaren lanbide orientazioa hobetzen laguntzeko ikastetxe bateratuaren zeregin hori irakasle guztien, tutoreen eta Orientazio eta Lanbide Familiaren Departamentuen ardura kolegiatutzat jo behar da.
c) Lanbide Heziketa Duala garatzea eta finkatzea.
"Lanbide Heziketa Dualaren garapena eta finkapena" jarduketa lerroari dagokionez, ez da zalantzan jartzen berraztertu eta, hala badagokio, aldatu behar direla proiektu funtzionalean aurreikusitako neurriak, helburu dutenak Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak Lanbide Heziketari ematen dion izaera duala ezartzea. Horren bidez, ikastetxea Lanbide Heziketaren izaera dualaren ezarpenera eta garapenera egokitzen ari den baloratzen ahalko da. Lanbide Heziketa dualaren ezarpen egutegia 2024-2025 ikasturtean hasi zen, D eta E graduetako lehen ikasturteetan, apirilaren 11ko 278/2023 Errege Dekretuan ezarritako egutegiaren arabera (Errege Dekretu horrek Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak ezarritako Lanbide Heziketako sistema ezartzeko egutegia ezartzen du), eta 2025-2026 ikasturtean aurrera jarraituko du modalitate presentzialeko eta erdipresentzialeko D graduetako bigarren ikasturteekin eta martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikora egokitutako lanbide moduluekin, modalitate birtualeko eskaintzari gehituta.
Gainbegiratuko dira, bai Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketaren izaera duala sustatzeko proposatutako neurriak, bai ikastetxe bateratuak berak zehaztutako neurriak.
d) Kanpoko ekintzak sustatzea.
"Kanpoko ekintzen sustapena" deritzon jarduketa lerroari dagokionez, ikastetxeek gainbegiratuko dituzte, eta hala badagokio, aldatu, bai Hezkuntza Departamentuak aurreko ikasturtean ikastetxearen kanpo proiekzioa sustatzeko proposatutako neurriak, bai ikastetxe bateratuak berak zehaztutako neurriak.
e) Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea.
Gainbegiratu beharko dira, halaber, eta hala badagokio, aldatu, Hezkuntza Departamentuak "Ikastetxearen identitate" bat lortze aldera aurreko ikasturtean proposatutako analisi neurriak, bai eta ikastetxe bateratuak berak lerro honi dagokionez zehaztutako beste analisi neurri batzuk ere.
Nafarroako ikastetxe bateratu bakoitzaren identitate ezaugarriak modu hausnartuan identifikatzea ezinbestekoa da Lanbide Heziketaren presentzia bultzatzen laguntzeko Nafarroako gizartean.
f) Genero ikuspegia txertatzea.
Jarduketa lerro honetan, ikastetxeek jarduketak egin eta egokitu beharko dituzte ikastetxe bateratuaren jarduketa guztietan zeharka aplikatzeko bai emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioa, bai sexu-orientazioagatik, genero-adierazpenagatik eta sexu- edo genero-identitateagatik pertsonak ez diskriminatzeko printzipioa.
Ulertu behar da genero-ikuspegia dela, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 3.f) artikuluak zehaztu bezala, "errealitatearen analisia, kontuan hartzen dituena gizartean emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien rol eta eginkizun desberdinak, horiei ematen zaien balioa eta bien artean dauden erlazioak; emakumeen kontrako diskriminazioa, desparekotasuna eta bazterketa identifikatu, ezbaian jarri eta baloratzea ahalbidetzen du, bai eta genero-faktoreen gainean eragiteko eta genero-ekitatea eraikitzen aurrera egiten lagunduko duten aldaketarako baldintzak sortzeko abiatu behar diren ekintzak ere".
Benetako berdintasun eraginkorra eta sexu-orientazioagatik, genero-adierazpenagatik eta sexu- edo genero-identitateagatik ez diskriminatzea, ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legean ezarritakoa, lanbide-heziketako irakaskuntzen esparruan zehaztu behar da, gutxienez, sexu-orientazioaren, genero-adierazpenaren eta sexu- edo genero-identitatearen dibertsitatea errespetatzea lortzera bideratutako jarduketetan, estereotipoak eta portaera sexistak alde batera uzteko. Zenbait ekintza proposatzen dira, ikastetxeak egin ditzan, modu irekian, aipatutako adierazleei erantzuteko, gutxienez. Ekintza batzuk deskriptiboagoak dira, eta emakumeek eta gizonek ikastetxean duten ordezkaritzaren azterketari eta analisiari egiten diote erreferentzia, bai eta ikastetxean sexu-orientazioaren, genero-adierazpenaren eta sexu- edo genero-identitatearen aniztasunarekiko dagoen errespetu mailari ere. Beste batzuk analitikoagoak eta proaktiboagoak dira, eta, besteak beste, hezkuntza- eta lanbide-eremuan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunei aurre egiteko eta sexu- edo genero-identitatearen adierazpenak onartzearen aldeko ekintza zehatzak dira, hala nola pertsona guztien berdintasunerako prestakuntza proaktiboa bultzatzeko, generoa eta sexu- edo genero-identitatea alde batera utzita.
Genero-ikuspegia eta berdintasun-printzipioa eta sexu-orientazioagatik, genero-adierazpenagatik eta sexu- edo genero-identitateagatik pertsonak ez diskriminatzeko printzipioa txertatuta, erantzuten zaie proposatutako ekintzen bi tipologiei, zeinak beharrezkoak baitira ebazpen honetako adierazleetarako, baita ikastetxe bateratuak zehaztu dituen beste ekintza propioei ere.
g) Etengabeko lanbide prestakuntza.
Nafarroako eskumen esparru berrian, etengabeko lanbide prestakuntzari dagokionez, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu ditu gaitasun estandarren (lehen gaitasun unitateak) erregistroen eskumena eta profesionaltasun ziurtagiriak/ziurtagiri profesionalak ematea, bai eta prestakuntza egiaztagarriaren prestakuntza ekintzak ere: etengabeko lanbide prestakuntza, gaitasun profesionalen estandarrak erreferentziatzat hartzen dituena eta Lanbide Heziketako sistemaren A, B eta C mailen egiaztapen ofiziala eragiten duena.
Esparru horretan oinarritzen da "etengabeko lanbide prestakuntzaren" ildo estrategikoa; hala, ikastetxeek 2025-2026 ikasturterako jarduketak sustatu eta egokitu beharko dituzte etengabeko lanbide prestakuntzaren eskaintza pixkanaka ezar dadin ikastetxeko erreferentziazko lanbide familietan. Ikastetxeak erabakiko du nolakoak diren proposatzen diren ekintza horiek: deskribatzaileak, analitikoak, proaktiboak eta proposatzaileak, edo beste edozein motatakoak. Ebazpen honetan jasotako adierazleei erantzun beharko diete.
h) Lanbide gaitasunak egiaztatzea.
Era berean, aurreko apartatuan aipatutako eskumen esparru berrian, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu ditu gaitasun profesionalak egiaztatzeko prozeduren gaineko eskumenak.
Ildo estrategiko horri dagokionez, 2025-2026 ikasturtean ikastetxeek jarduketa batzuk sartu eta egokitu beharko dituzte ikastetxeko erreferentziako lanbide-arloetan arlo horiekin lotutako lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozedurak modu estentsiboan ezartzea sustatzeko. Ikastetxeak erabakiko du nolakoak diren proposatzen diren ekintza horiek: deskribatzaileak, analitikoak, proaktiboak eta proposatzaileak, edo beste edozein motatakoak. Ebazpen honetan jasotako adierazleei erantzun beharko diete.
i) Lanbide Heziketako bikaintasun zentroa.
"Lanbide Heziketako bikaintasun zentroa" jarduketa lerroa Lanbide Heziketa Modernizatzeko 2020-2023 Planaren ondorioz garatzen da. Finantzaketari dagokionez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 20. osagaiaren esparruan egin da, zehazki 2. inbertsioaren ("Lanbide Heziketaren eraldaketa digitala") laugarren jarduketaren barnean. Jarduketa horretan, Lanbide Heziketako bikaintasun zentroen Estatuko sare bat sortzea aurreikusi da, eta Nafarroako LHko bost ikastetxe izendatu dira: 2022ko deialdian, Nekazaritza eta Basogintzako II, San Juan Donibane II eta Virgen del Camino IIP, eta 2023ko deialdian, Burlada II LH eta Energia Berriztagarrien II - CISER.
2025-2026 ikasturtean, ikastetxeek bikaintasun zentroen sarearekin harremanak mantentzeko eta proiektuetan parte hartzeko jarduketak egin beharko dituzte, bai eta bikaintasun jarduketak ere, besteak beste eraldaketa digital eta metodologikoko prozesua garatzeko eta berrikuntza eta ikerketa aplikatuko proiektuak garatzeko. Ikastetxeak erabakiko du nolakoak diren proposatzen diren ekintza horiek: deskribatzaileak, analitikoak, proaktiboak eta proposatzaileak, edo beste edozein motatakoak. Ebazpen honetan jasotako adierazleei erantzun beharko diete.
Aurreko apartatuetan aipatutako bederatzi jarduketa ildoak berraztertzea; hori, behintzat, egin beharko dute ikastetxe bateratuek proiektu funtzionalen urteroko berrikuspenean. Ikastetxe bateratuek, beren autonomia baliatuz, erabakiko dute zein izanen diren, beren ustez, berraztertu eta garatu beharreko gainerako elementuak.
1.2. Jarduketa ildoak: adierazleak.
Proiektu funtzionala berraztertzeko eta, hala badagokio, aldatzeko azterketan, 2025-2026 ikasturtean Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren 66/2023 Ebazpenean 2023-2024 ikasturterako ezarritako adierazleak aplikatuko dira, ikastetxeak egokitzat jotzen dituen beste adierazle batzuk ezartzeari kalterik egin gabe:
2. Ikastetxe bateratuak: Urteko jarduketa plana (UJP).
2.1. Xedapen orokorrak.
LOEren 125. artikuluan jasotzen den urteko programazio orokorra Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe bateratuetan garatuko da "urteko jarduketa plana" (UJP) izenarekin. Urteko jarduketa plana oinarrizko tresna bat da, ikastetxe bateratuaren plangintza, antolaketa eta funtzionamendua biltzen dituena, eta haren bidez zehazten dira ikasturtean zehar garatuko diren ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionala, antolaketarako eta funtzionamendurako arauak eta kudeaketa proiektua. Dokumentu hori prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan.
UPOa (BHIak) prestatzeko, haren segimendua egiteko eta ebaluatzeko orientazio gida eskola kudeaketako EDUCA sisteman dago eskuragai (adibideak jasotzen ditu). Gida hori, behar diren egokitzapenekin, UJPa (ikastetxe bateratuak) prestatzeko, haren segimendua egiteko eta ebaluatzeko orientazio gida izan daiteke.
Autonomiaren, erantzukizunaren eta efizientziaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza-taldeak bere baliabideak kudeatuko ditu, baita Hezkuntza Departamentuak ezarritako prestakuntza eskaintza ere (antolaketa, ordutegia, koordinaziorako egutegia, etab.), hark ezarritako ordutegi irizpideak betez, ikasleentzako laguntza eta emaitza akademikoak hobetzeko.
Era berean, zuzendaritza-taldeak ikastetxearen antolaketa aztertzeko lanak kudeatuko ditu, helburu harturik hurrengo ikasturtean (2026-2027) goizez eman daitezela oinarrizko eta erdi mailako ziklo guztiak, eta arratsaldeko ordutegian lehentasuna izan dezatela helduentzako eskaintzek, eta, hala badagokio, goi mailako zikloek eta espezializazio ikastaroek.
2.2. Informazioa biltzeko iturriak.
Urteko jarduketa plana prestatzeko, iturri hauek aztertzearen ondoriozko jarduketa ildoak hartuko dira kontuan:
a) Helburuen urteroko zehaztapena; helburuok ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalean (batez ere proiektu funtzionalean zehaztutako adierazleen betetze-mailari dagokionez) eta zuzendaritza proiektuan dute jatorria.
b) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak nabarmendutako alderdi eta gomendioak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) - Next Generation EU delakoarekin loturikoak.
c) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak edo ikastetxe bateratuaren gizarte-kontseiluak nabarmendutako alderdi eta gomendioak, ikastetxearen esparruko eta bere eragin-eremuko ekoizpen eta zerbitzu sektoreari buruz.
d) Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak nabarmendutako alderdi eta gomendioak aurreko ikasturteko urteko jarduketa planaren analisi eta ebaluazioan.
e) Aurreko ikasturteko gainbegiratze prozesuen ondorioz Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak nabarmendutako alderdiak eta gomendioak.
f) Aurreko ikasturte bukaerako memorian proposatutako hobekuntza eremuak.
g) Barneko eta kanpoko proben emaitzen analisia, baita hobetzeko proposamenak ere.
h) 2023-2026 aldirako hobekuntza plana, autoebaluazio prozesutik eratorria.
i) Zuzendaritza proiektua edo plan estrategikoa.
j) Hezkuntza Departamentuak ikasturte hasierarako emandako jarraibideak.
k) Ikastetxeak ezarritako bestelako programak. Bereziki jorratuko dira ikastetxeko berrikuntzako eta eraldatze orokorreko programak.
l) Ikastetxearen kalitatea kudeatzeko sistemaren autodiagnostikoa, halakorik bada.
m) Ikastetxearen plan digitala.
2.3. Egitura eta edukia.
Urteko jarduketa planaren (UJP) egiturak eta edukiak, indarrean dagoen araudia garatuz, honako kapitulu eta alderdi hauek jasoko ditu:
–1. kapitulua. Alderdi orokorrak eta baliabideen kudeaketari buruzko antolaketa-alderdiak.
–2. kapitulua. Antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko alderdiak.
–3. kapitulua. Ikastetxearen urteko plana.
–4. kapitulua. Beste irakaskuntza batzuetarako ere komunak diren planak, proiektuak eta programak.
–5. kapitulua. Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak.
–6. kapitulua. Urteko jarduketa planaren jarraipena eta ebaluazioa.
–Eranskinak.
Kapitulu honetako 3. jarraibidean zehazten dira egitura eta edukia.
2.4. Prestaketa.
Zuzendaritza-taldea arduratuko da urteko jarduketa planaren prestaketa koordinatzeaz, baina lan hori beste pertsona edo batzorde batzuen esku utz dezake.
Zuzendaritza-taldeak agiriaren eskema bat emanen du. Eskema horrek ebazpen honen jarraibideak beteko ditu, parte hartu behar duten taldeak eta pertsonak finkatuko ditu, talde bakoitzaren eginkizunak zehaztuko ditu, tresnak eta baliabideak jarriko ditu eta denborak zehaztuko dira.
Kasuan kasuko ikasturtean dauden beharrak eta aurreikuspenak azterturik, eta kontuan harturik organo bakoitzaren deliberoak eta erabakiak eta egindako oharrak eta ekarpenak, UJParen atalak idatziko dira.
2025-2026 ikasturtean, EDUCA aplikazioaren ezarpena planifikatzeko lanari ekinen zaio, aplikazio horretan UJPa egin ahal izateko. 2025-2026 ikasturtean, EDUCA aplikazioa erabiltzen ahalko da. Aplikazio horrek ikastetxeko plan digitalaren eta hobekuntza planaren txantiloi eta funtzionamendu berberak ditu, eta irakaskuntza akademikoen eskakizunetara egokitua dago. Erabiliz gero eta baliabide telematikoen bidez eginez gero, EDUCAn eskuragarri dagoen txantiloian jasota ez dauden alderdiak osatu beharko dira. Kalitatea kudeatzeko sistema ezartzeko eta mantentzeko programan parte hartzen duten ikastetxeek Kadinet programa erabiltzen ahalko dute UPOa prestatzeko. UJPa onetsi ondoren, ikastetxeko kide guztiek nahitaez bete beharko dute.
2.5. Tramitazioa, jarraipena eta ebaluazioa.
Behin onetsirik, UJPa urriaren 31 baino lehen EDUCA aplikazioan argitaratuko da, horretarako garatuta dagoen neurrian. Era berean, ikastetxean geldituko da ikastetxe bateratuko hezkuntza eta prestakuntza komunitatearen eskura.
Ikastetxe bateratuko zuzendaritza-taldeak eta hark izendatutako arduradunek aldizka eginen dute, EDUCA aplikazioaren bidez (posible den garapen informatikoaren arabera) edo, hala badagokio, Kadinet programaren bidez, UJPa osatzen duten planen, proiektuen eta programen garapen mailaren jarraipena.
Hori baino lehen, bete beharreko prozedura ezarriko da (nola), informazioa biltzeko irizpideak zehaztuko dira (zer), arduradunak izendatuko dira (nork) eta epeak finkatuko dira (noiz).
Aztertu eta baloratuko da zenbateraino garatu diren proposatutako ekintzak, erantzukizunak nola bete diren, denbora-plangintza konplitu den eta proposatutako helburuak lortu diren.
Ikasturtea akitzean, ikastetxeko zuzendaritza taldeak, gizarte-kontseiluak (edo eskuordetzen duen batzordeak), eskola kontseiluak eta irakasleen klaustroak UJParen betetze mailaren azken ebaluazioa eginen dute. Horretarako, arduradun bakoitzak dagokion planaren, proiektuaren edo programaren emaitzak aztertuko ditu. Zuzendaritza taldeari dagokio ebaluazio prozesu hori koordinatzea.
Atal bakoitza aztertzeko eta ebaluatzeko prozesu horretan, datu esanguratsuak jasoko dira bateko eta besteko iturrietatik (datuak, iritziak, ohartarazpenak eta abar), eta gero, datu horiek aztertu eta interpretatuko dira aurreikusitako irizpideei jarraikiz. Akaberako hausnarketa eta balorazioa ez da kuantitatiboa soilik izanen, emaitza horien arrazoiak baloratuko baitira.
Aurrekoan oinarrituta, zuzendaritza taldeak azken memoria eginen du EDUCA aplikazioan, horretarako aukera ematen duen garapen informatikoaren arabera, edo, hala badagokio, Kadinet programaren bidez. Bertan, UJParen jarraipen eta ebaluazio prozesuan lortutako ondorio eta proposamen garrantzitsuenak jasoko dira.
Akaberako memoriak dimentsio bikoitza izanen du. Lehenik, dimentsio ebaluatiboa, ikastetxe bateratuko urteko plangintzaren garapenari buruzko balantzea erakutsiko duena. Honako alderdi hauek nabarmenduko dira: proposatutako ekintzak zenbateraino bete diren, erantzukizunak nola bete diren, denbora-plangintza egokia izan den, aldizkako jarraipena egin den eta helburuak zenbateraino bete diren (adierazleen eta jomugen arabera). Bigarrenik, dimentsio proiektiboa izanen du, etorkizunean esku hartzeko ildoak eskainiko baititu, zentzuzko hobekuntza proposamenak zehaztuta.
Memoriaren eranskin gisa, txosten bat gehituko da, barne ebaluazioetan (emaitza akademikoak) eta kanpo ebaluazioetan (enpresan edo pareko erakundean jasotako prestakuntza) ikasleek lortutako ikaskuntza-emaitzen analisi zehatza biltzen duena, eta, horrekin batera, hausnarketa bat eginen da emaitza horiek eragin dituzten zergatiei buruz eta, hala badagokio, curriculum-elementuen, materialen, antolaketa-elementuen eta baliabide pertsonalen funtzionamenduan atzeman diren gabezia eta disfuntzioei buruz. Halaber, ikastetxeak edo Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen Zuzendaritza Nagusiak zehazten dituen beste ebaluazio batzuen emaitzei buruzko azterketa ere eginen da.
Behin onartuta, azken memoria Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren esku jarriko da, EDUCAren bidez, horretarako aukera ematen duen garapen informatikoaren arabera, uztailaren 10a baino lehen; era berean, egun hori baino lehen, ikastetxe bateratuko erreferentziako ikuskatzailearen esku ere jarriko da.
2.6. Gainbegiratzea.
Ikastetxe bateratuko erreferentziako ikuskatzaileak urteko jarduketa planaren eta ikasturte akaberako memoriaren hezkuntza-elementuak eta -alderdiak gainbegiratuko ditu, egiaztatzeko bat datozela hezkuntza arloko indarreko araudiarekin eta ikastetxearen behar eta emaitzekin, eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egitea eskatuko du.
3. Urteko jarduketa planaren (UJP) egitura eta edukia.
Urteko jarduketa planak kapitulu hauek izanen ditu:
3.1. 1. kapitulua. Alderdi orokorrak eta baliabideen kudeaketari buruzko antolaketa-alderdiak.
a) Ikastetxearen datu orokorrak, identifikazioa eta titulartasuna.
b) Emandako ikasketak.
c) Funtzionamendu plantillaren aurreikuspena.
d) Urteko aurrekontua, kudeaketa-kontua eta urteko memoria ekonomikoa.
e) Ekipamenduaren aurreikuspena.
f) Ikastetxe bateratuaren ingurune sozioekonomikoari eta lan inguruneari buruzko informazioa.
g) Hezkuntza Departamentuak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein gehitu daiteke.
3.2. 2. kapitulua. Antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko alderdiak.
a) Ikastetxe bateratuaren eta haren prestakuntza eskaintzen egutegia. Lanbide gaitasunen egiaztapenerako, etengabeko lanbide prestakuntzarako edo ikastetxe bateratuen beste edozein jarduketarako egutegian libre dauden egunak.
b) Ikastetxe bateratuaren ordutegi orokorra eta jendeari arreta ematekoa.
c) Ikasleak: matrikula eta taldeak, bai hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketakoak, bai etengabeko lanbide prestakuntzarako aurreikusitakoak. Gaitasunak egiaztatzeko prozesuetan eta ikastetxe bateratuen beste edozein jarduketatan arreta jaso duten pertsonak.
d) Ikastetxe bateratuak egiten dituen jarduerak eta ematen dituen zerbitzuak. Deskribatu behar ditu ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzu osagarriak, eta adierazi behar ditu zein diren zerbitzu horietarako aurreikusitako onuradunak, arduradunak eta tenporalizazioa.
e) Ikastetxearen ordutegiak egiteko irizpideak:
–Ikastetxearen ordutegi orokorra egiteko irizpide pedagogikoak edo bestelakoak.
–Ikasleen ordutegia egiteko irizpideak.
–Lanbide moduluak eta ikasmailak banatzeko irizpideak.
–Taldeak eratzeko irizpideak (banaketak...).
–Irizpideak prestakuntza espazioak taldeen artean banatzeko eta espazio horiek zuzeneko irakaskuntzarako ez diren orduetan erabiltzeko.
–Tutoretzak esleitzeko irizpideak.
–Zikloaren koordinazioa esleitzeko irizpideak.
–Ikastetxe bateratuetako ekintza espezifikoetako arduradunak esleitzeko irizpideak (etengabeko lanbide prestakuntza, egiaztapena...).
f) Ordutegia, prestakuntza eskaintza ezberdinetako ikasleena eta lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozesuetan eta ikastetxe bateratuetako beste edozein jarduketatan parte hartzen duten pertsonena.
g) Prestakuntza eskaintzetako irakasleen ordutegia.
h) Gobernu organoak, irakaslana koordinatzeko organoak eta ikastetxe bateratuetako ekintza espezifikoak eta berezkoak egiteko ardura duten beste egitura batzuk; horiek osatzen dituzten pertsonen zerrenda eguneratua izan beharko dute.
–Klaustroa.
–Gizarte-kontseilua, Eskola kontseilua.
–Zuzendaritza taldea.
–Irakasle espezialistak, hala badagokio.
–Etengabeko lanbide prestakuntza ematen duten hezitzaileak.
–Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozesuko aholkulariak eta ebaluatzaileak.
–Irakaslana koordinatzeko organoak: tutoretzen zerrenda, departamentuak, heziketa-zikloen koordinazioak, KPB, ikastetxe bateratuetako programa espezifikoen arduradunak eta erreferentziazko irakasleak (etengabeko lanbide prestakuntza, gaitasunen egiaztapena, Think LH - planak, proiektuak eta programak, lanbide-heziketaren izaera duala...).
i) Ikasleen elkarteak eta guraso elkarteak.
j) Irakasleak ez diren administrazioko eta zerbitzuetako langileak.
k) Administrazio lana antolatzea irakaskuntza eta modalitate desberdinetan onartzeko prozesuetan, prestakuntzetan, gaitasunen egiaztapenean eta bestelako prozesuetan.
l) Testuliburuak eta curriculumeko materialak.
m) Guardiak antolatzea.
n) Irakasleen ibilbideak antolatzea.
o) Ikasleen hezkuntza arreta antolatzea ikasturte akaberara arte (oinarrizko mailako zikloetan).
p) Ebaluazio prozesuko jarduketen egutegia.
q) Familiekin ikasturte hasieran egiten diren taldeko tutoretza bileren egutegia.
r) Irakasleen iraileko eta ekaineko jardueren egutegia, ikasturtea hasi arte eta ikasleek ikasturtea akitu ondoren, hurrenez hurren.
s) Hezkuntza Departamentuak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein gehitu daiteke.
3.3. 3. kapitulua. Ikastetxearen urteko plana.
Ikastetxearen urteko plana da urteko jarduketa planaren elementu garrantzitsuenetako bat; izan ere, hortik abiatuta, organo eta taldeen jarduketa ildo nagusiak ezarri behar dira. 2025-2026 ikasturtean lortu nahi diren urteko helburu nagusiak jaso behar ditu, besteak beste I. kapitulu honetako 2.2 apartatuan adierazitako informazio iturrien ondoriozkoak. Helburu horiek ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalarekin bat etorri beharko dute. Era berean, proposatutako helburuak eta jomugak lortzeko abian jarri behar diren ekintzarik garrantzitsuenak jasoko ditu.
Urteko helburuak nabarmentzeko modukoak izanen dira, eta bat etorriko dira ikastetxe bateratuaren premiekin, zeinak baitatoz hezkuntza eta prestakuntza prozesuetatik eta ikastetxe bateratuak egiten duen beste edozein prozesutik, baita ikastetxearen eraginpeko produkzio eta zerbitzu sektorearen inguruko prozesuetatik ere. Era berean, urteko helburu horiek argiak eta zehatzak izanen dira, beraien lorpen-maila neurtzen ahalko da eta ikasturtean zehar edo epe laburrera lortzen ahalko dira. Bestalde, gauzatu beharreko ekintzek edo zereginek irtenbide teknikoak eta neurri zehatzak emanen dizkiete ikastetxe bateratuko departamentuei eta lantaldeei.
Ikastetxearen urteko planak egitura operatiboa izanen du, plana bera gauzatzea eta haren segimendua egitea erraztuko duena, eta honako hauek zehaztuko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.
3.4. 4. kapitulua. Beste irakaskuntza batzuetarako ere komunak diren planak, proiektuak eta programak.
Ikastetxe bateratuko departamentuek eta gainerako lantaldeek (Orientazio Departamentua, ikastetxeko Bizikidetza Batzordea, eta abar) helburuen eta ekintzen plan propioa izanen dute, eta, horren bidez, ikastetxearen urteko planean zehaztutako lehentasunezko helburuak ez ezik, ikastetxe bateratuko beste plan espezifiko batzuetatik ateratako helburuak ere formalizatuko dituzte.
Era berean, ikasturtean ezarri nahi diren beste ikasketa batzuekin bat datozen beste jarduketa plan espezifiko batzuk jasoko dira, bai eta ezarri behar diren beste proiektu eta plan propio batzuk ere.
Planen egitura operatiboari dagokionez, haien gauzatzea eta segimendua errazteko modukoa izanen da, eta honako hauek zehaztuko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.
–Ikastetxe bateratuko departamentuen urteko planak, heziketa zikloetakoak, Lanbide Heziketako beste programa batzuetakoak eta beste talde batzuetakoak.
–Urteko inklusio plana.
–Orientazio akademikoaren urteko plana / Urteko tutoretza plana.
–Urteko bizikidetza plana.
–Urteko hezkidetza plana.
–Hizkuntza proiektua, ikastetxe bateratuak hura aplikatzea erabaki badu.
–Irakaskuntza-programazioak.
–Ikastetxearen beste plan batzuk.
–Proiektu eta programa instituzionalak.
–Ikastetxearen prestakuntza plana.
–Ikastetxeko Plan Digitala. Kanpoan aurkezteko esportatu behar den dokumentua denez, EDUCAn horretarako prestatu den txantiloian sartu beharko da.
–Jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen programazioak.
–Hezkuntza Departamentuak eta/edo indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein gehitu daiteke.
3.5. 5. kapitulua. Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta programa berariazkoak.
Ikastetxe bateratuko lan eta konpetentzia arloak Lanbide Heziketakoak badira berariaz, urteko plan propio bat edukiko dute. Horren bidez, urteko jarduketa planean definitutako helburu nagusiak lortzen lagunduko dute, norberaren helburuak eta ikastetxe bateratuaren beste plan espezifiko batzuetan ezarritakoak formalizatzeaz gainera.
Jarraian adierazten diren planek, proiektuek eta programek, besteak beste, urteko plan propio bat izanen dute. Plan horrek egitura operatiboa edukiko du, aipatu planen, proiektuen eta programen exekuzioa eta jarraipena erraztuko dituena, eta definituta izanen ditu helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa:
–Etengabeko lanbide prestakuntza.
–Gaitasun profesionalen egiaztapena.
–Lanbide Heziketaren izaera duala.
–Think LH - Planak, proiektuak eta programak.
–Lanbide Heziketaren nazioartekotzea.
–Lanbide Heziketako Sistemaren lanbide orientazioa.
–Kalitate sistema, Lanbide Heziketaren Kalitatea Bermatzeko Europako Esparruaren (EQAVET) arabera.
–Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzeko programak.
2025-2026 ikasturterako lanbide-heziketako programa espezifikoei buruzko jarraibideak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez arautzen dira.
3.6. 6. kapitulua. Urteko jarduketa planaren jarraipena eta ebaluazioa.
Kapitulu honen 2.5 apartatuan zehaztutakoaren arabera eginen da.
3.7. UJParen eranskina.
UJParen eranskin gisa sartuko dira irakaskuntza programazioen adostasun agiriak.
4. UJParen eranskinaren garapena. Irakaskuntza programazioekiko adostasun agiriak.
Urteko jarduketa planekin batera, irakaskuntza-programazioen adostasun agiriak aurkeztuko dira, ziurtatzearren programazioak egoki jaso dituela eskatzen diren alderdi guztiak. Hortaz, programazio horiek gordetzeko ardura ikastetxeei dagokie. Dena dela, beharrezkoa den kasuetan, kasuan kasuko Hezkuntza Departamentuko zerbitzuak programazioa berariaz eskatuko du, irakaskuntza ikuskatzeko prozesuetan sartzeko, kalifikazioen erreklamazio kasuetan, analisi estatistikoak egiteko edo beste arrazoi batzuengatik.
LOMLOE curriculum berria ezartzen den ikasturteetako edo Lanbide Heziketaren izaera dual berria ezartzen den ikasturteetako irakaskuntza programazioekiko adostasun-agiriak 2025eko urriaren 31 baino lehen sartuko dira, eta Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen Zuzendaritza Nagusiak enpresan edo pareko erakundean prestakuntza garatzeko jarraibideei buruz emandako ebazpenean zerrendatutako apartatuak jaso beharko dituzte.
Irakaskuntza programazioen adostasun ereduak eskuragarri egonen dira, erabilgarri dagoen garapen informatikoaren arabera, UJParen eranskin gisa, EDUCAn.
5. Ikastetxe bateratuak: ikastetxe bateratuek jarduketa plana prestatzen parte hartzea.
Garatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoa, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan egiten da jarduketa plana.
Ikastetxeetako gobernu organoek jarduketa plana prestatzen lagun dezaten sustatzeko, ikastetxe bateratuko zuzendariak, ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duen eta ikastetxeak berak erabakitzen duen barne prozesuaren ondoren, txosten bat bidaliko dio, bitarteko telematikoen bidez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari, egokitzat jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan jarduketa plana prestatzeko orduan.
Txosten hori 2025eko azaroaren 28a baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza eta baliabide premiak, etengabeko lanbide prestakuntza, LHren izaera duala ezartzea, lanbide informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta ikastetxe bateratuak nahi duen beste edozein alderdi.
6. Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako Institutuak eta Arte eta Diseinuko goi-mailako eskolak: urteko programazio orokorra.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 350/2025 Ebazpenean adierazitakoaz gain (horren bidez, jarraibideak onetsi ziren antolaketa eta funtzionamendua arautzearren 2025-2026 ikasturtean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan), beste irakaskuntzez gain hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak ere ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek arreta berezia eman beharko diete jarraian adierazten diren alderdiei. Era berean, Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten arte eskolek eta diseinuko goi-mailako eskolek arreta berezia eman beharko diete jarraian adierazten diren alderdiei.
6.1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planarekin lotutako neurrien berrikuspena eta programazioa.
2025-2026 ikasturtean, Bigarren Hezkuntzako institutuek eta arte eskolek gainbegiratu eta, hala badagokio, aldatu beharko dituzte Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planean aipatzen diren jarduketa ildo estrategikoekin lotutako neurriak. Ildo horiek kapitulu honen 1. jarraibidean garatzen dira.
6.2. Lanbide Heziketako programa berariazkoen berrikuspena.
Bigarren hezkuntzako institutuek eta arte eskolek eta diseinuko goi-mailako eskolek ikastetxeetan ezarritako lanbide-heziketako plan espezifikoak berrikusi eta programatuko dituzte, ebazpen honetan eta 2025-2026 ikasturterako lanbide-heziketako programa espezifikoak arautzen dituen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpenean adierazitakoaren arabera.
6.3. LHko ikasketak ematen dituzten BHIen, arte eskolen eta diseinuko goi-mailako eskolen lankidetza jarduketa plana prestatzean.
BHIetako, arte eskoletako eta diseinuko goi-mailako eskoletako gobernu organoek jarduketa plana prestatzen lagun dezaten sustatzeko, BHIko edo arte eskolako zuzendariak, ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duen eta ikastetxeak berak erabakitzen duen barne prozesuaren ondoren, txosten bat bidaliko dio, bitarteko telematikoen bidez, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari, egokitzat jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan jarduketa plana prestatzeko orduan.
Txosten hori 2025eko azaroaren 28a baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza eta baliabide premiak, etengabeko lanbide prestakuntza, LHren izaera duala ezartzea, lanbide informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta ikastetxe bateratuak nahi duen beste edozein alderdi.
7. Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu itunduak: plangintza instituzionaleko dokumentuak.
Ikastetxe bateratu itunduek, ikastetxe horietako zuzendariek dituzten eskumenei kalterik egin gabe eta indarrean dagoen araudiaren arabera, ebazpen honetan ikastetxe bateratu publikoentzat ezarritako plangintza instituzionaleko dokumentuak izan beharko dituzte.
8. Programazio didaktikoak.
2024-2025 ikasturtean, lanbide-heziketako zikloak martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikora eta haren arau-garapenera egokitutako ikasketa plan berriaren arabera eskaintzen hasi dira. 2025-2026 ikasturtean, aipatutako Lege Organikora egokitutako bigarren ikasmailen eskaintzarekin jarraituko da, aurrez aurreko modalitatean. Horregatik, programazioak curriculum eta ikasketa plan berrietara egokitzen jarraitu behar da. Ikasketa plan horretan, lehen eta bigarren ikasmailetako berrikuntza esanguratsu gisa, enpresa edo pareko erakunde batean prestakuntza egitea jasotzen da.
Ikastetxeek lanbide modulu, eta, hala badagokio, arlo guztien programazio didaktikoak prestatu beharko dituzte, eta dagokien plangintza dokumentuan jasoko dira.
Programazio didaktikoetan gauzatzen da nola garatuko den curriculuma ikasgelan. Programazio didaktikoetan alderdi hauei erreparatuko zaie bereziki:
a) Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikora egokitutako curriculum eta ikasketa plan berriak ezartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena.
b) Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikotik eratorritako lanbide-heziketaren izaera dual berria ezartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena, bereziki enpresa edo pareko organismo batean prestakuntza jasotzeko faseari dagokionez. Egokitzapen horiek lanbide-heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak fase horren garapena arautzeko emandako ebazpenean zehazten dira.
c) Egin beharreko egokitzapena martxoaren 5eko 21/2019 Foru Agindua betetzeko (foru agindu horren bidez arautu ziren Nafarroako Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena); beste alderdi batzuen artean, honako hauek hartu beharko dira kontuan:
–Ebaluazio irizpideak zehaztea, adierazita zehatz-mehatz zenbateraino lortu behar diren ikaskuntzaren emaitzak kasuan kasuko lanbide modulua gainditzeko, aipatu foru aginduaren 4.2 artikuluan ezartzen den moduan.
–Ebaluazio jarraituko sisteman erabiltzen diren prozedurak eta tresnak, aipatu foru aginduaren 5.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
–Zehaztea zer hainbanaketa duen, ebaluazio tresna bakoitzarekin lortutako informazioaren arabera, ebaluazio jarraituko jarduera bakoitzak kalifikazio partzialen eta azken kalifikazioei dagokienez ebaluazio jarraituko sisteman, bat etorriz aipatu foru aginduaren 5.2 artikuluan ezarritakoarekin; kontuan hartu behar da ebaluazio jarraituko sisteman, baldin eta programazioan jasotzen bada akaberako ebaluazioko jardueraren bat egitea ebaluazio jarraituko jardueren barruan, akaberako ebaluazioko jarduera horren kalifikazioa ezin dela izan lanbide moduluaren kalifikazioaren %35etik gorakoa dagokion ebaluazioan.
–Akaberako ebaluazioko sisteman erabiltzen diren prozedurak eta tresnak, aipatu foru aginduaren 5.4 artikuluan ezarritakoarekin arabera.
–Zehaztea zein hainbanaketa duen, ebaluazio tresna bakoitzarekin lortutako informazioaren arabera, ebaluazio jarduera bakoitzak kalifikazio partzialen eta azken kalifikazioei dagokienez akaberako ebaluazioko sisteman, bat etorriz aipatu foru aginduaren 5.4 artikuluan ezarritakoarekin; kontuan hartu behar da akaberako ebaluazioko sisteman, akaberako ebaluazioko jarduerez gain, programazioan jarduera osagarriak egitea aurreikusi behar dela, eta akaberako ebaluazioko azken jarduera horien kalifikazioa ezin dela izan lanbide moduluaren kalifikazioaren %80tik gorakoa dagokion ebaluazioan.
–Aipatu foru aginduaren 6. artikuluan ezarritakoa programazioei eta ebaluazioari buruz.
–Ezartzea lorpenaren, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren eta beren irakas-praktikaren adierazleak, aipatu foru legearen 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
–Programazioa egokitzea aipatu foru aginduaren 18. artikuluan adierazitako alderdiei, erreklamazioak ebazteari dagokionez.
–Irizpideak ezartzea lehen ikasmailako lanbide moduluak gainditu ez dituzten, ikastetxean garatutako zatian kalifikazio negatiboa duten lehen ikasmailako lanbide moduluak dituzten eta bigarren ikasmailara igarotzen diren ikasleei arreta emateko, bai eta aurreikusitako jarduerak, orientabideak eta laguntzak ere, aipatu foru aginduaren 20.6 artikuluan ezartzen den moduan.
–Ebaluazioa Lanbide Heziketaren izaera dualera egokitzeko zehazten diren egokitzapenak. Besteak beste, enpresa batean edo pareko erakunde batean prestakuntza jasotzen duten ikasleentzako ikaskuntzen berreskurapena antolatzea, lanbide-moduluei dagokienez eta, hala badagokio, lanbide-arlo ez diren baina prestakuntza enpresan edo pareko erakunde batean egin aurretik ikastetxean garatutako zatian osorik gainditu ez diren arlo ez-profesionalei dagokienez.
d) Goi mailako zikloetako moduluetarako, ECTS kredituen baliokidetasuna zein den jaso behar da programazio didaktikoetan.
Bestalde, ikasleek programazio didaktikoen oinarrizko alderdiei buruzko informazioa jaso beharko dute, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen bidearen bitartez, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri bezala. Foru agindu horren bidez, ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetarako.
Orobat, ikasleek edo gurasoek edo legezko ordezkariek, baldin ikaslea adingabea bada, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozeduraren bidez, erreklamazio sistemaren berri jasoko dute, hain zuzen ere maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan ezarritakoaren berri, honako hauei dagokienez: erreklamazio motak, prozedurak eta erreklamazioak jartzeko epeak.
Programazio didaktikoak prestatzeko, orientatzeko gida bat eta programazio-eredu irekiak izanen dira eskura eskola kudeaketako EDUCA sisteman (Ikastetxea > Dokumentazio instituzionala > Ikuskapen-dokumentuak > Programazioak).
Programazio didaktikoak, ahal dela, EDUCA aplikazioan bertan eginen dira, horretarako prestatutako txantiloiaren laguntzarekin, Lanbide Heziketaren sistemako D eta E graduetako programazioetara egokituta dagoen neurrian.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak lanbide moduluen eta, hala badagokio, arlo ez-profesionalen programazio didaktikoen prestaketa gainbegiratuko du, eta bereziki begiratuko du Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak ezartzen dituen elementu berriak sartzen diren.
II. KAPITULUA.–LANBIDE HEZIKETAKO PROGRAMA BERARIAZKOEN INPLEMENTAZIOA
9. Lanbide Heziketako programa berariazkoen jarraibideak ebaztea.
Lanbide Heziketako ikaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoetan lanbide heziketako berariazko programen antolaketa eta funtzionamendua 2025-2026 ikasturtean Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak horretarako emandako ebazpenaren bidez onesten diren jarraibideen arabera garatuko da.
III. KAPITULUA.–HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN BESTE PROGRAMA OROKOR BATZUEN GARAPENA ETA HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN BESTE IRAKASKUNTZA BATZUEN GARAPEN ETA ANTOLAKETA ALDERDI KOMUNEI BURUZKO JARRAIBIDEAK
10. Autoebaluazioa eta ikastetxearen hobekuntza plana.
2022-2023 ikasturtean zehar, autoebaluazioaren esparruan, ikastetxeetan baterako gogoeta prozesu bat egin zen, eta horren ondorioz, haien jarduna hobetzeko zenbait eremu detektatu ziren. Ondoren, eta hautemandako beharrei erantzunez, hobekuntza planak egin ziren. Plan horiek EDUCA plataforman erregistratu ziren (Ikastetxea > Dokumentazio instituzionala > Hobekuntza plana).
Hobekuntza plan horiek egin ondoren, abian jarriko dira eta jarraipena eta ebaluazioa eginen zaie, 2023-2026 aldian zehar.
Horretarako, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan, ikastetxeak urteko jarduketa planeko (UJP) 4. eta 5. kapituluetako planen bidez ase zituen hobekuntza planetan adierazitako beharrak. Planak abian jartzeko hirugarren ikasturte honetan, ikastetxeko zuzendaritzak, 2025-2026 ikasturteko urteko jarduketa planean (UJP) ikastetxearen urteko planaren urteko helburuak ezartzeko garaian, hobekuntza orokorreko planean ezarritako helburuak hartuko ditu kontuan, besteak beste. Bestalde, UJParen 4. eta 5. kapituluetan jasotako urteko planetan, lantaldeek jaso beharko dituzte, helburuak zehaztean, autoebaluazio-prozesutik eratorritako hobekuntza planen helburuak.
Gaineratu behar da ezen hobekuntza orokorreko planen ebaluazioa eginen dela 2023-2026 aldiko ikasturte bakoitzaren akaberan, 2024., 2025. eta 2026. urteetan. Hau da, baloratu beharko da noraino lortu diren helburuak nahiz noraino gauzatu diren planteatutako ekintzak, eta hobetzeko proposamenak eginen dira. Ebaluazio hori EDUCAn erregistratuko da, horretarako diseinatutako txantiloi digitaleko ataletan (ebaluazioa, balorazioa eta hobekuntzak), lanbide-heziketako irakaskuntzetarako behar diren egokitzapenak eginda.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2025-2026 ikasturtean gainbegiratuko du ikastetxearen urteko planak eta departamentuen planek, hezkuntzako elementuei eta alderdiei dagokienez, jasotzen dituztela hobekuntza planean ikasturterako adostutako helburuak. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak lanbide-heziketako sistemaren beste elementu eta alderdi batzuk aztertuko dituzte, ikastetxearen urteko planak eta gainerako planek ikasturterako hobekuntza planean adostutako helburuak jasotzen dituztela zaintzeko.
Hezkuntza Departamentuak lagunduko du ikastetxeen hobekuntza planaren helburuak garatzen eta lortzen, departamentuko zerbitzuen bidez, orientabideak, proposamenak, jardunbide egokien adibideak eta, hala badagokio, prestakuntza emanez irakasle-taldeari.
Ikastetxearen prestakuntza plana funtsezko elementua da prestakuntza instituzionalerako. Zuzendaritza taldeak ezarriko du haren edukia eta, betiere, hobekuntza planaren ondoriozko premiei erantzun beharko die, besteak beste.
11. Matematika konpetentzia indartzeko plana.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Mailako zikloetako arlo guztietan matematika konpetentzia hobetzearren, Hezkuntza Departamentuak matematika konpetentzia indartzeko plan bat sustatuko du 2025-2026 ikasturtean zehar. Plan horiek Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2024ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez bultzatutako matematika konpetentzia indartzeko lurralde lankidetzako programen testuinguruan kokatzen dira. Ebazpen horren bidez, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2024ko uztailaren 30eko Erabakia argitaratzen da, zeinaren bidez onartzen baitira matematika konpetentzia indartzeko lurralde lankidetzako programa garatzeko autonomia erkidegoek kudeatutako kredituen lurralde banaketaren proposamena eta banaketa irizpideak, 2024ko aurrekontu ekitaldirako.
Hala, 2025-2026 ikasturtean zehar, Bigarren Hezkuntzako 22 ikastetxek eginen dituzte programa horiei lotutako jarduketak; horretarako, eskuragarri izanen dituzte irakasleei laguntzeko hezkuntza baliabideak, matematika eskolak ematen dituzten irakasleei zuzendutako prestakuntza jardueren eskaintza eta irakasgaiko irakasle espezialistek Hezkuntza Departamentuaren eskutik emandako aholku espezifikoak.
2025-2026 ikasturtean zehar, Hezkuntza Departamentuak prestakuntza jarduera espezifikoak eskainiko ditu, matematikako irakasleei zuzendutakoak, matematikaren ikasgelan zuzenean aplikatzen ahal diren irakaskuntza-prozesuak eguneratzeko tresnak emateko.
12. Aniztasunari arreta ematea.
Ikastetxea da, bere osotasunean, bertako ikasle guztien aniztasunari erantzun inklusiboa eta hezkidetzan oinarritua emateko arduraduna, haien presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza bermatuz, eta, horretarako, konpromiso irmoa erakutsi behar du bikaintasunaren, ekitatearen eta genero-berdintasunaren printzipioekin, hezkuntza inklusiboaren oinarri diren aldetik.
Ikasleen aniztasunari ahalik eta egokien erantzuteko, funtsezkoa da irakasle talde osoaren lana, fokua jarriz ikaskuntzan sartzeko oztopoen detekzioan, eta oztopo horiek desagerrarazteko helburu zehatzak adieraziz. Helburu horiek hobekuntza planean jaso beharko dira. Erantzun hori ikasturtea antolatzeko alderdi nagusietako bat izan behar da.
HLBPIen hezkuntza premiaren bat asetzeko ezarriko diren sarbide neurriak eta jarduketak jaso beharko dira, eta familien eskura egon beharko dira.
Inklusio Planaren zehaztapena Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura eta Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura bidaliko da 2025eko urriaren 31 baino lehen.
12.1. Antolaketari dagozkion alderdiak.
Ikastetxeak koordinazio bide eraginkor bat ezarriko du bermatzeko irakasle-talde osoak modu koherentean jokatzen duela ikasleei hezkuntza arreta inklusiboa eta hezkidetzan oinarritutakoa ematean, ibilbide akademiko osoan. Arreta inklusiboa ikastetxeen antolaketa egitura guztietan landu beharko da.
Ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuetako hasierako ebaluazioa baterako berrikuspen tresna da, ikasleendako hezkuntza erantzun inklusiboa eta hezkidetzakoa planifikatzeko eta diseinatzeko. Irakasle-taldeak zehaztuko ditu, tutorea haren buru izanik eta elkarren artean ados jarrita, hezkuntzaren arloko esku-hartzeari erantzuna emanen dioten hezkuntza neurriak, neurri metodologikoak, antolamendukoak edo curriculumekoak.
Koordinazioa jarraitua izanen da, garatutako jarduketen jarraipen xehea, doikuntza eta ebaluazioa egiteko, kontuan hartuz edozein unetan detektatzen ahalko direla ikasle guztien garapena eragozten duten oztopoak.
Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 40.5 artikuluaren arabera, inguruabar pertsonalek hala gomendatzen duten ikasleen kasuan, curriculumaren egokitzapenak eginen dira, malgutze neurrietan eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU) aintzat hartzen duten alternatiba metodologikoetan oinarrituta, irakaskuntzan eta ebaluazioan. Kasu horretan, ebaluazioa egiteko egokitzapena izanen da kontuan; kasu horietan, curriculuma hasieratik irekia eta inklusiboa izatea sustatzen da, ondoren egokitzapen saihestezinak egin behar izatea minimizatzen saiatzeko.
Kasu horietan, irakasleen parte-hartzea irakaskuntza partekatuaren bidez garatzen ahalko da, ikaskuntza emaitza jakin batzuk indartzeaz gain, ikasle guztien parte-hartzea ahalbidetzeko. Horretarako, irakaskuntza partekatua koordinatzeko plan bat ezarriko da, ikaskuntza prozesuan profil bakoitzari esleitutako funtzioak eta zereginak mugatuko dituena, eta Inklusio Planean jasoko da.
Irakasle-taldearen ardura izanen da sarbide, ebaluazio eta egokitzapen neurriak hautatzea eta martxan jartzea.
Hezkuntza orientazioko langileek laguntza eta aholkularitza emanen diete irakasleei programazioak egiteko, malgutze neurrietan eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU) aintzat hartzen duten alternatiba metodologikoetan oinarritutako curriculumaren egokitzapenak egiteko irakaskuntzan eta ebaluazioan, eta sarbide neurriak hartzeko.
Irakasle talde osoari dagokio ikasleen autonomia garatzea. Ingurunean oztopo zehatz batzuk egoteagatik, zenbait ikaslek talde osoaren laguntza behar dute.
Ikastetxeetan ezartzen diren antolaketa, metodologia eta curriculum neurri guztien helburua izan behar da erantzun inklusibo bat ematea, sustatuko duena ikasleak ibilbide akademiko batean mantentzea, zeinak ahalbidetuko baitu zikloa bukatzea, ahal dela horretarako ezarritako epean, eta hori ezinezkoa bada, denbora-tarte luzeagoetan bukatzea.
Ikasleen beharrei aurre egiteko, sareko bilera bat egin behar da osasuneko eta eskubide sozialetako hezkuntza eragileen artean, osasun-diagnostikoa duten kasuak aztertzeko, edo zaintza edo arreta espezifikoak behar dituzten gizarte-kalteberatasunekoak eta/edo ikastetxeetan prestakuntza jarduerak egitekoak, 2025-2026 ikasturtean.
Informazio-trukea eginen da datu pertsonalak babesteko protokoloak kasu hauetarako ezarritakoaren arabera.
12.2. Esku hartzea absentismoaren aurrean.
Absentismoari aurre egin behar zaio lehen zantzuak agertzen direnean, epe laburrean arrakasta izateko bermeren bat izan nahi badugu. Eskolatzea erabatekoa izan dadila lortzeko eta oinarrizko mailetako zikloetan absentismoa murrizteko, batera eta testuinguruari helduta jardun behar dute hezkuntza komunitate osoak, oinarrizko gizarte zerbitzuek, Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalak eta Fiskaltzak.
Arazoa diagnostikatu eta hari aurre egiteko, ikastetxeek absentismoaren protokoloa erabili behar dute. Bertan, esku hartzeko lau maila zehazten dira, absentismoaren larritasunaren edo jarraitutasunaren arabera, baita maila bakoitzean gauzatu beharreko ekintzak ere. Esku hartzeko maila guztietan, ikastetxeak kasuen jarraipena egin beharko du, aldian behin egoeraren berri emanez eta koordinazio bilerak eginez sareko kideekin.
Jarraipen hori eraginkorra izan dadin, oso garrantzitsua da EDUCAn erregistra daitezela, ikasturte osoan, bidezko arrazoirik gabe ikastetxera ez agertzeak. Era berean, protokoloan ezarritako 2. mailara igarotzean, horren berri eman beharko zaio Inklusio Proiektuetarako Bulegoari helbide elektroniko honen bidez: proyectos.de.inclusion@navarra.es.
12.3. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei ematen zaizkien erantzun espezifikoak Lanbide Heziketan.
Lanbide Heziketako irakaskuntzetan, honako berariazko erantzun hauek ematen zaizkie hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei:
a) Hezkuntza Departamentuaren aldetik:
–Onarpena. Lanbide Heziketako irakaskuntzetan onartzeko prozesuan, talde bakoitzeko ikaspostu bat erreserbatuko da hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela egiaztatzen duten ikasleentzat, eta beste bat desgaitasuna egiaztatzen dutenentzat.
–Erdi mailako edo goi mailako zikloetan sartzeko probak. Egokitzapenak eginen dira, Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.
b) Ikastetxeen aldetik:
–Martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 7. artikuluan ezarritako neurriak aniztasunari erantzuteko, bai hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat, bai adimen gaitasun handiko ikasleentzat.
–Egokitutako prestakuntza ibilbide bat sortzea "ebaluazio deialdiari uko egiteko" mekanismoa erabiliz, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduaren 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Prestakuntza ibilbide egokitu bat hainbat egoeratan sor daiteke, besteak beste: hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleentzat, gainditu gabeko lehen mailako moduluak dituzten eta bigarren mailara igarotzen diren ikasleentzat eta behar bezala egiaztatutako osasun arazo larriak dituzten ikasleentzat; azken finean, inguruabar pertsonalak direla-eta ibilbide egokitua egitea gomendagarria den ikasleentzat.
–Deitzen diren proba berariazkoetan, tresnak egokituko dira, baita, behar denean, denborak eta laguntzak ere.
–Gainditu gabeko moduluak dituzten eta mailaz igotzen diren ikasleei arreta emateko, heziketa zikloko irakasle taldeak bigarren mailako modulu jakin batzuen ebaluazio deialdiari uko egiteko eskaerari buruz aholkatzeaz gain, ikaskuntzak berreskuratzeko programa espezifiko bat ezartzea, proposatutako neurrietan parte hartzen duten irakasleen laguntza jasota.
–Ikasleei eta gurasoei edo legezko ordezkariei (adingabeak izanez gero) adieraztea badutela aukera akaberako ebaluazio deialdiari uko egiteko, ikasturteko 4 modulutan.
12.4. Orientazio gida, hezkuntza laguntzako berariazko premiak edo prestakuntzako premiak dituzten ikasleentzat.
Hezkuntza Departamentuak beharrezko jotzen du estrategiak diseinatzea hezkuntza laguntzako berariazko premiak edo prestakuntzako premiak dituzten ikasleek prestakuntza eta lanbide ibilbide arrakastatsua izan dezaten.
Horretarako, Lanbide Heziketako sistema garatzeko printzipioekin bat etorriz ("pertsona ardatz, gaitasunen ahalik eta garapen handiena sustatzeko" eta "ekitatea eta inklusioa", besteak beste), Lanbide Heziketara eta enplegura iristeko orientazio gida bat dago, bai eta informazio eta orientazio ekintza espezifikoak ere hezkuntza laguntzako eta/edo prestakuntzako berariazko premiak dituzten pertsonentzat.
Hezkuntza Departamentuaren LHaren web-orrian daude eskuragai agiri horiek, "Orientazioa" izeneko atalean, helbide honetan:
https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/fp/orientacion-profesional-sistema-fp
12.5. Hasierako ebaluazioa. Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa zikloetan har daitezkeen neurriak.
Hasierako ebaluazio saioan, irakasle taldeak, behar izanez gero, aniztasunari arreta emateko hezkuntza neurriak hartuko ditu adierazitako lanbide-esparru eta -moduluetarako, ikasleak lanbide-esparru bakoitzean eta lanbide-modulu bakoitzean behar bezala aurrera eginen duela ziurtatzeko. Ez badira beharrezkoak, "EB" terminoa (ez ditu behar) jarriko da. Hartutako erabakiak une horretatik aurrera aplikatu beharko dira hiru hilean behingo lehen ebaluazio osoan, eta ikasketa espedientean erregistratuko dira. Tutoreak hezkuntza neurriak aplikatzen zaizkien ikasleen familiei horien berri eman beharko die.
a) Hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE): hainbat arrazoi direla medio, ikasketa prozesuarekin jarraitzeko, edozein arlo ez-profesional edo lanbide modulutako curriculumeko elementu guztietan edo batzuetan ezohiko hezkuntza arreta behar duten ikasleei zuzendutako neurria da hezkuntza laguntza edo errefortzua. Ebaluaziorako erreferenteak ikaslea matrikulatuta dagoen "Komunikazioa eta Gizarte Zientziak" eta "Zientzia Aplikatuak" arloetarako ezarritako gaitasun espezifikoak eta ebaluazio irizpideak izanen dira. Lanbide moduluetan, ikaskuntzaren emaitzak eta ikaslea matrikulatuta dagoen lanbide modulu bakoitzerako ezarritako ebaluazio irizpideak izanen dira ebaluaziorako erreferenteak. "HE" neurria hasierako ebaluazioan jasoko da eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekoetan, baina ez akaberako ebaluazioan, azken horretan kalifikazioa bakarrik jasoko baita.
b) Sartzeko curriculum egokitzapenak barne dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-SCE): ohikoak ez bestelako baliabide materialak eta sarbide baliabideak behar dituzten ikasleei zuzendutako neurria da sartzeko curriculum egokitzapenak barne hartzen dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua. Entzumen, ikusmen edo motrizitate arazo larrien edo bestelako edozein desgaitasunen ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei aplikatu beharko zaie bereziki neurri hori. Ebaluaziorako erreferenteak ikaslea matrikulatuta dagoen "Komunikazioa eta Gizarte Zientziak" eta "Zientzia Aplikatuak" arloetarako ezarritako gaitasun espezifikoak eta ebaluazio irizpideak izanen dira. Lanbide moduluetan, ikaskuntzaren emaitzak eta ikaslea matrikulatuta dagoen lanbide modulu bakoitzerako ezarritako ebaluazio irizpideak izanen dira ebaluaziorako erreferenteak. "HE-SCE" neurria hasierako ebaluazioan jasoko da eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekoetan, baina ez akaberako ebaluazioan, azken horretan kalifikazioa bakarrik jasoko baita.
c) Curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-CA): adimen gaitasun handiko ikasleei beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko zuzendutako neurria da curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua. Horrela, "Komunikazioa eta Gizarte Zientziak" eta "Zientzia Aplikatuak" arloetarako, ikasleari aukera emanen zaio matrikulatuta dagoen ikasmaila baino goragoko ikasmailetako konpetentzia espezifikoak eta ebaluazio irizpideak lantzeko; kalifikazioa jartzeko, baina, ikaslea zer ikasmailatan eta esparrurako matrikulaturik dagoen, hartarako ezarri diren konpetentzia espezifikoei eta ebaluazio irizpideei lotuko zaizkie irakasleak. Eta lanbide moduluetan, ikasleek goragoko ikasmailetako edo antzeko beste lanbide kualifikazio batzuen ikaskuntzaren emaitzak lantzen ahalko dituzte, dagozkien ebaluazio irizpideekin; kalifikazioa jartzeko, baina, ikaslea zer lanbide modulutan eta ikasmailatan matrikulaturik dagoen, hartarako ezarri diren ikaskuntza emaitzei eta ebaluazio irizpideei lotuko zaizkie irakasleak. "HE-CA" neurria hasierako ebaluazioan jasoko da eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekoetan, baina ez akaberako ebaluazioan, azken horretan kalifikazioa bakarrik jasoko baita.
d) Errekuperazio programa (EPR): ikasturtea akitzean aurreko ikasmailako arlo ez-profesionalen eta/edo lanbide moduluren bat gainditu ez duten ikasleei zuzendutako neurria da errekuperazio programa –bai maila igoeren kasuan, bai maila berean beste urte bat jarraitzearen kasuan–, eta ikasleei arlo ez-profesional eta/edo lanbide modulu horretan bereganatu ez dituzten ikaskuntzak bereganatzea ahalbidetzeko xedea du. Hasierako ebaluazioan, "EP" neurria ezarri dela adieraziko da, eta gainditu gabe dagoen arlo ez-profesional eta/edo lanbide modulua zer ikasmailari dagokion jarriko. Ikasmaila berean jarraituz gero, arlo ez-profesional eta/edo lanbide modulu bateko errekuperazio programa gainditu gabeko arlo ez-profesional eta/edo lanbide moduluei aplikatuko zaie.
e) Curriculuma eguneratzeko plana (CEP): gure hezkuntza sisteman berandu sartu eta curriculumean atzeratuta dauden ikasleei zuzendutako neurri bat da curriculuma eguneratzeko plana, eta matrikulatuta dauden ikasmailako curriculumerako sarbidea errazteko curriculum maila nahikoa lortzea du xede. Era berean, neurri hori Lanbide Heziketako oinarrizko zikloko 1. mailako ikasleei aplikatuko zaie, baldin eta Lanbide Heziketako oinarrizko zikloko 1. mailako curriculumetik urrun dagoen curriculum-maila badute. Neurri hori oinarrizko zikloko eskolatzearen lehenengo ikasturtean eta "Komunikazioa eta Gizarte Zientziak" eta "Zientzia Aplikatuak" arlo ez-profesionaletan soilik aplikatzen ahalko da. Neurria aplikatzen den hiru hilean behingo ebaluazioetako ebaluazio erreferentziak honako hauek izanen dira: beren curriculum mailari dagozkion ikasgai edo arloaren eta ikasmailaren gaitasun espezifikoak eta ebaluazio irizpideak, akaberako ebaluazioaren kasuan izan ezik; azken horretan, ikasleak matrikulatuta dauden ikasmailakoak izanen dira ebaluazio erreferentziak. "CEP" neurria, bere curriculum mailari dagokion ikasmaila zenbakiarekin batera, hasierako ebaluazioan jasoko da eta, dagokion kalifikazioarekin batera, aplikatu den hiruhilekokoetan, baina ez akaberako ebaluazioan; azken horretan, ikaslea matrikulatuta dagoen ikasmailako kalifikazioa bakarrik jasoko da. Salbuespen gisa, hizkuntza dela-eta maila detektatzerik ez badago, zehaztu gabe uzten ahalko da detektagarria izan arte.
f) Curriculum egokitzapen esanguratsua (CEE): hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutako neurria da curriculum egokitzapen esanguratsua, eta ikaslea matrikulaturik dagoen curriculumean desoreka nabarmena badago aplikatzen da. Neurri hori "Komunikazioa eta Gizarte Zientziak" eta "Zientzia Aplikatuak" arlo ez-profesionaletan soilik aplikatzen ahalko da. Helburua ikasle horiei curriculumerako sarbidea erraztea da, funtsezko gaitasunak, lanbide gaitasunak eta zikloko enplegagarritasuna ahalik eta gehien garatzeko. Ikasle horien etengabeko ebaluazioa egiteko, egokitzapen horren oinarri izanen diren ikasgai edo arloko eta ikasmailako ebaluazio irizpideak hartuko dira erreferentziatzat. "CEE" neurria hasierako ebaluazioan jasoko da, eta, dagokion kalifikazioarekin batera, hiru hilean behingoetan eta akaberako ebaluazioan. Gainera, curriculum mailari dagokion ikasmaila zenbakia erantsiko zaio.
Aintzat hartu beharreko gogoetak:
–Arlo ez-profesional eta lanbide modulu bakoitzerako, neurririk behar ez bada, "EB" (ez ditu behar) idatziko da.
–Hasierako ebaluazioa ikastetxera ikasturteko lehen hilabetearen ondoren sartzen diren ikasleei ere egin beharko zaie. Horien kasuan, ikaslea ikastetxera sartzen denetik gehienez hamabost egun balioduneko epean eginen da hasierako ebaluazioa.
12.6. Hasierako ebaluazioa. Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa zikloetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetan har daitezkeen neurriak.
Hasierako ebaluazio saioan, irakasle taldeak, behar izanez gero, jarraian aipatutako errefortzuko hezkuntza neurriak hartuko ditu (HE, HE-SCE, HE-CA), ikasleak irakasgai bakoitzean behar bezala aurrera egitea ziurtatzeko. Ez badira beharrezkoak, "EB" terminoa (ez ditu behar) jarriko da. Hartutako erabakiak une horretatik aurrera aplikatu beharko dira hiru hilean behingo lehen ebaluazio osoan, eta ikasketa espedientean erregistratuko dira. Tutoreak hezkuntza neurriak aplikatzen zaizkien ikasleen familiei horien berri eman beharko die.
a) Hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE): hainbat arrazoi direla medio, ikasketa prozesuarekin jarraitzeko, edozein lanbide modulu edo prestakuntza modulutako curriculumeko elementu guztietan edo batzuetan ezohiko hezkuntza arreta behar duten ikasleei zuzendutako neurria da hezkuntza laguntza edo errefortzua.
b) Sartzeko curriculum egokitzapenak barne dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-SCE): ohikoak ez bestelako baliabide materialak eta sarbide baliabideak behar dituzten ikasleei zuzendutako neurria da sartzeko curriculum egokitzapenak barne hartzen dituen hezkuntza laguntza edo errefortzua. Entzumen, ikusmen edo motrizitate arazo larrien edo bestelako edozein desgaitasunen ondorioz hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei aplikatu beharko zaie bereziki neurri hori.
c) Curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua (HE-CA): adimen gaitasun handiko ikasleei beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko zuzendutako neurria da curriculuma aberasteko hezkuntza laguntza edo errefortzua.
d) Prestakuntza ibilbidea ikasle bakoitzaren beharretara egokitzea (PIE): prestakuntza ibilbidea egokituko da baldin eta uste bada zikloa bi ikasmailatan baino gehiagotan antolatzea dela ikasleak heziketa zikloa akitzen duela ziurtatzeko neurritik egokiena. Moduluetako "ebaluazio-deialdiari uko egitea" mekanismoaren bidez eginen da. Moduluak Lanbide Heziketako zikloak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntza profesionalak ebaluatzeko foru aginduetan daude ezarriak.
Aintzat hartu beharreko gogoetak:
–Irakasgai bakoitzerako, neurririk behar ez bada, "EB" idatziko da (ez ditu behar).
–Hasierako ebaluazioa ikastetxera ikasturteko lehen hilabetearen ondoren sartzen diren ikasleei ere egin beharko zaie. Horien kasuan, ikaslea ikastetxera sartzen denetik gehienez hamabost egun balioduneko epean eginen da hasierako ebaluazioa.
12.7. Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroa (NHEBZ).
Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroa (NHEBZ) hezkuntza inklusioaren arloko erreferentziazko zentroa izanen da.
Arlo eta programetan egituratuta egoteak lagundu eta sustatuko ditu ikasle guztiek ikastetxeetan duten presentzia, parte-hartzea eta ikaskuntza.
Hezkuntza orientazioko langileen bitartez eskatuko da aholkularitza, eskaera hezkuntza komunitateetako zeinek egiten duen kontuan izan gabe.
Baliabide zentroa osatzen duten programek erantzun desberdinak emanen dizkiete ikastetxeen eskaerei, eta lagun eginen diete haien eraldaketan, aldaketa metodologikoetan, Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsaleko (IDU) tresnen aurrerapenean eta beharrezkoa den banakako arreta espezializatuan.
13. Inklusio, berdintasun eta bizikidetza programak.
13.1. Inklusioa: PROA+ programa.
PROA+ programaren helburu nagusia da hezkuntza konplexutasun handieneko ikastetxeei laguntza instituzionala ematea, eta ikastetxe hauek dira programaren hartzaileak: funts publikoekin mantentzen diren eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Oinarrizko Hezkuntza (Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta oinarrizko mailako heziketa zikloak) eta Batxilergoa ematen dutenak.
Horretarako, berrogeita hamalau ikastetxe hautatu dira, publikoak zein itunduak, deialdi bidez. Ikastetxe horiek aparteko zuzkidura jasotzen dute, sareetan biltzen dira eta aholkularitza eta prestakuntza jasotzen dute Hobekuntza Plan Estrategiko bat eta zenbait jarduera garatzeko eta ezartzeko. Jarduera horiei palanka-jarduerak deritze, eta helburu dute antolakuntza-kulturan beharrezkoak diren aldaketak bultzatzea, bermatu ahal izateko ikasle guztiek eskola arrakasta izanen dutela, arreta jarrita, bereziki, ikasle guztien artetik egoera ahulenean dauden horietan.
13.2. Berdintasuna eta hezkidetza: Hezkidetza Plana eta SKOLAE Programa.
SKOLAE programaren helburua da hezkidetza eraldatzea ikastetxeetan. Hezkuntza Departamentuak prestakuntza, baliabideak eta laguntza ematen ditu prozesu hori errazteko, eta, horrela, bermatzen du, hezkuntza etapa guztietan, irakasleek eskuratzen dutela hezkidetzarako konpetentzia profesionala, eta ikasleek, berdintasunez bizitzeko konpetentzia.
2025-2026 ikasturtean, programa orokortzen jarraituko da, ikastetxe berriak sartuko baitira. Ikastetxeen egoera honako hau izanen da, zer fasetan dauden:
a) Programaren nahitaezko etapetan dauden ikastetxeak (1., 2., 3. eta 4. faseak).
SKOLAE Programa ikastetxe batean ezartzeko, antolaketa-egitura bat sortu behar da ikastetxe barnean, eta, horretarako, nahitaezko prestakuntza egin beharra dago, lau ikasturtez, gutxienez ere, eta bete beharko dira araudian ezarritako lau faseak.
Ikastetxe bakoitzean hezkidetza bultzatzeko talde bat sortuko da; 3 eta 8 kide artean izanen ditu, ikastetxearen ezaugarrien arabera, eta kide horien artean egonen dira zuzendaritza-taldeko pertsona bat eta hainbat ziklo eta arloetako irakasleak. Pertsona horietako bat koordinatzailea izanen da, eta sarean eginen diren bost saiotara bertaratu beharko du; hain zuzen, astearteetan, 12:00etatik 14:00etara, izanen dira, Hezkuntza Departamentuko SKOLAE taldeak adierazitakoaren arabera.
Bertaratu izanaren egiaztagiria jasotzeko, beharrezkoa izanen da sarean deitutako saioen %85era aurkeztu izana. Koordinatzailea ezin bada bertaratu, hezkidetza sustatzeko taldeko beste kide bat joaten ahalko da, ahal dela, zuzendaritza-taldekoa. Orobat, zuzendaritza-taldeak erraztasunak emanen dizkio koordinatzaileari ikastetxeko sarearen bileretara joateko. Horrenbestez, bilera horiek aintzat hartu behar dira ikastetxeko ordutegiak prestatzeko, ikastetxe publiko zein itunpekoetan.
Bestalde, ikastetxeko zuzendariak ordutegi bat ezarriko du, astean behin bil daitezen talde bultzatzaileko irakasle guztiak.
Klaustroa osatzen duten irakasle guztiek, ikastetxea 1., 2., 3. eta 4. faseetan badago, prestakuntza instituzionaleko 12 ordu gorde beharko dituzte hezkidetzari buruzko prestakuntza jasotzeko. Ikastetxea programa ezartzeko zer fasetan dagoen, prestakuntza hori banakakoa edo taldekoa izan daiteke, eta tutoretza online edo ikastetxean bertan egiten ahalko da. Edonola ere, dagokion informazioa bidaliko die Baterako Hezkuntzaren Bulegoak ikastetxe bakoitzari.
Hezkidetza bultzatzeko taldeko irakasleek, lehenengo urtean zehar, prestakuntza edo aholkularitza espezifikoa jasoko dute, ikastetxearen diagnostikoa eta hezkidetza identitatearen plan bat diseinatu eta garatzeko.
b) Ebaluazio fasea.
Lau faseak akitutakoan, ikastetxea ebaluazio fasera igaroko da. Bertan, horretarako emaniko tresnaren bidez, ikastetxearen hezkidetza identitatearen plana ebaluatuko da, eta ebaluazio horretan oinarrituta ondoko lau ikasturteetako plana diseinatuko da. Bi ekintza horiek ikasturte berean zehar eginen dira.
Hartara, koordinatzaileak eskola-ordu bat izanen du liberatuta; izan ere, ikasturtean zehar Baterako Hezkuntzaren Bulegoak deitutako sareko bileretara bertaratu beharko da.
Ikastetxe bakoitzeko hezkidetza bultzatzeko taldearen ardura izanen da ekintza horiek guztiak gauzatzea, eta, horrenbestez, ikastetxeko zuzendariak astean behin bilera bateratu bat egiteko ordua ezarriko du hezkidetza bultzatzeko taldea osatzen duten irakasle guztiendako.
c) Programaren nahitaezko etapak akitu dituzten ikastetxeak.
Ebaluazio fasea akitu eta hezkidetza identitatearen plan berria prestatu duten ikastetxeek, 72/2021 Foru Dekretuan jasotakoari jarraikiz, hezkidetza bultzatzeko taldearen egitura eta funtzioak mantenduko dituzte, plana modu autonomoan garatzeko. Koordinatzaileak ez du ordurik izanen. Ikastetxe hauetan, SKOLAE I edo SKOLAE II banakako prestakuntza egin ez duten irakasleek horiek egiteko beharrezkoak diren 12 ordu gorde beharko dituzte. Nahiz eta ez den ikastetxeko irakasle guztiendako nahitaezko prestakuntza, nahitaezkoa izanen da hori jaso ez dutenendako. Ordea, bakoitzari dagozkion prestakuntza ikastaroetarako izen-ematea ikastetxeak berak kudeatu beharko du (zuzendaria, prestakuntzako arduraduna, ikasketaburua).
13.3. Bizikidetza: Laguntza programa.
Hezkuntza Departamentuak, Laguntza programaren eta ikastetxeen eskura jartzen diren beste baliabide batzuen bidez, bizikidetza planak egiteko orientazioa, prestakuntza eta aholkularitza emanen du.
Laguntza programak pixkanaka trebatuko ditu irakasleak honako gai hauetan: hezkuntza emozionala, gatazken konponketa eta eskolako bitartekotza, praktika errestauratiboak, disrupzioa ulertzea eta esku hartzea eta bestelako edukiak. Hala, kalitate oneko prebentziozko esku-hartzea sustatuko da tratu ona falta eta ongieza aurrez aurre ditugunean.
Trebakuntza bi modutara egiten ahalko da: Alde batetik, Laguntza programara batzen diren ikastetxeek prestakuntza jasotzen ahalko dute; lehenik, prestakuntza orokorra jasotzen ahalko dute bi urtez, eta, bigarrenik, hirugarren urte batez prestakuntza espezifikoagoa jasotzen ahalko dute.
Bestetik, Red Laguntza Sareak ikasturte bakoitzean emanen dituen saioetan zehaztuko den prestakuntzaren bidez. Red Laguntza Sarea programako prestakuntza akitu duten ikastetxeek osatzen dute.
Ikastetxe bakoitzaren Bizikidetza Planean curriculum eta antolaketa neurriak jasoko dira bizikidetza, tratu ona eta eskola giroa hobetzeko. Nabarmenduko da zein garrantzitsua den hezkuntza komunitate osoa inplikatzea arlo horretan prebentzio lana egin eta tratu onak eta hezkuntza emozionala ikasteko, gatazkak konpontzeko, emozioen aldetik seguruak eta osasungarriak diren inguruneak sortzeko eta eskola jazarpena eta indarkeria modu guztiak desagerrarazteko konpromisoaren ikuspegitik.
Abenduaren 16ko 204/2010 Foru Aginduarekin bat, ikastetxe guztietan egon beharko da bizikidetzako arduradun bat, aipatu foru aginduan adierazitako funtzioak izanen dituena.
Arduradunak, ikastetxeko zuzendaritza-taldeak erabakitakoari jarraikiz, eta, hala badagokio, hark ikuskatuta, ongizatearen eta ikasleak babestearen koordinatzaile funtzioak bereganatzen ahalko ditu, funtzio horiek arautzen dituzten estatuko eta autonomia erkidegoko araudiekin bat.
Ongizaterako eta babeserako koordinatzaileak, jardutean, bete eginen du datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoa.
Bizikidetzaren arloko aholkularitza bulegoaren webguneak zenbait baliabide, eredu, protokolo eta aholku jartzen ditu ikastetxeen eskura nork bere jarduketa plana errazago gauzatzeko eta, orobat, suizidio kasuetan, doluan eta antzeko egoeren ondoriozko beharretan orientabideak eta erantzun espezifikoa eman ahal izateko. Ikastetxe bakoitzean, bizikidetza plana eta haren urteko zehaztapena eguneratuko dira, eta bizikidetzari eta indarkeriaren prebentzioari buruzko indarreko araudira egokituko dira.
Era berean, 2024-2025 ikasturtean programa ezartzen hasi ziren ikastetxeek 2025-2026 ikasturtean zehar jarraituko dute prestakuntza egiten.
2025-2026 ikasturtean Laguntza programako prestakuntza egiten jarraitzen duten zein horretara batzen diren ikastetxeek eskura izanen dute Bizikidetzarako Aholkularitzaren laguntza, baita programan aurretiaz prestakuntza eta esperientzia duten tutoreen laguntza ere.
Laguntza programako prestakuntza eskaintzeaz gain, Hezkuntza Departamentuak ikastetxeetako langileei prestakuntza espezifikoa eskaintzen die, ideiagintza autolitikoak dituzten ikasleei laguntzeko, ikastetxeetako krisialdiak landu eta kokatzeko, bai eta ikasle transexualei laguntzeko ere.
Prestakuntza espezifikoa ikastetxeen prestakuntza instituzionaleko planen baitan egin daiteke, edo ikasturtean zehar aurreikusi gabeko behar gisa antolatu daiteke.
14. Eskolako liburutegia, Abies+ plataforma.
Abies+ plataformaren bidez kudeatuko dira eskolako liburutegiak; AbiesWeb plataforma zahar eta euskarririk gabekoa ordezten du. Abies+ erabiltzeko oinarrizko ikastaro bat programatuko da, ikastetxe bakoitzak eskolako liburutegia kudeatzeko arduradun izendatutakoei zuzendutakoa. Ikastetxe batzuek ez dituzte datuak AbiesWebetik migratu, eta, beraz, datuak modu seguruan migratzeko laguntza jasotzeaz gain, Abies+ plataformaren funtzio berrienak erabiltzeko ikastaro aurreratu bat eskainiko zaie.
Era berean, informazio saioak antolatuko dira "Odisea" plataformaren erabilerari eta aukera pedagogikoei buruz (eskolako liburutegi digitala).
Eskolako liburutegiaren kudeaketaren arduradunei ordu osagarri gisa kontatuko zaizkien ordu batzuk esleitzen ahalko zaizkie eskola liburutegiarekin loturiko kudeaketa informatikoa eta dinamizatze proiektuak egiteko, betiere, ikastetxeko ordutegia kontuan hartuta.
Eskolako liburutegiko arduradunen eginkizuna izanen da honako zeregin hauek egitea:
–Funts bibliografikoak eta bestelako materialak automatizatzea eta antolatzea.
–Mailegu sistema antolatzea.
–Irakurketaren sustapenari eta irakurzaletasuna bultzatzeko ikastetxearen planari lotutako ekintzen sustapena.
–Liburutegiaren aldetik laguntza ematea ikastetxean antolatzen diren programak eta proiektuak egiteko orduan.
–Liburutegiko ordutegia antolatzea bai eskola-orduetan bai eskolaz kanpokoetan.
–Ikasleen eta irakasleen artean sustatzea formatu digitaleko irakurketa eta irakurriaren ulermenaren hobekuntza "Odisea" eskolako liburutegi digitalaren bidez.
–Dagokion sektore profesionalarekin lotutako argitalpen zientifiko-teknikoak irakur daitezen bultzatzeko ekintzak sustatzea.
15. Ikastetxeko hizkuntza proiektua.
Otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduak Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua arautzen du, eta lau urteko epea ezarri zuen proiektua prestatzeko. Epe hori akitzean, ikastetxearen hizkuntza proiektua etengabe berrikusi eta eguneratu beharreko dokumentua izanen da; horretarako, ikastetxeek Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren laguntza izanen dute. Era berean, honako esteka honetan orientazio gida bat izanen dute eskura:
https://sites.google.com/educacion.navarra.es/plcnavarra/plcihp
Curriculum hizkuntzei dagokienez, ikastetxeek EDUCA kudeaketa sisteman honako hauek zehaztu beharko dituzte:
–Maila bakoitzean irakasgai bakoitza zein hizkuntzatan ematen den (Ikastetxea menua > Ikasketa plana > Irakasgaiaren hizkuntza).
–Ikastetxeko hizkuntza proiektua nork koordinatzen duen (Langileak menua > Irakasleak > Datu profesionalak).
–Atzerriko hizkuntzak ikasteko programa nork koordinatzen duen: Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programa (Langileak menua > Irakasleak > Lanpostu osagarria).
16. Kalitatea kudeatzeko sistema.
Kalitatea kudeatzeko sistemak (KKS) ezarri eta mantentzeko programa, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak gidatzen duena, Nafarroako unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoei dago zuzendua.
Programaren jarduketetan parte hartzea sustatzearren, kalitate arduradunak, ikastetxearen aukerak aintzat hartuta, astearte goizetako eskola-ordutegia erabiltzen ahalko du jarduketa horietarako.
a) Ikastetxeen konpromisoak eta erantzukizunak:
–Programan parte hartzen duten ikastetxeek klaustroko kide bat izendatuko dute kalitate arloko arduradun. Kalitate arduraduna EDUCAn erregistratuko da.
–Programan kalitate sareko mintegiaren bidez parte hartzen duten ikastetxeen kasuan, zuzendariak eta kalitatearen arduradunak gutxienez 6 prestakuntza-saio laburretara eta koordinazio presentzialerako 2 bileretara joan beharko dute.
–Programan modu autonomoan parte hartzen duten ikastetxeen kasuan, zuzendariak eta kalitatearen arduradunak gutxienez 5 prestakuntza-saio laburretara joan beharko dute.
–Zuzendaritza-taldean kide berriak badaude edo kalitate arduradun berri bat badago, pertsona horiek prestakuntza egin beharko dute ikastetxeko autodiagnostikoari, prozesuei/sistemei eta dokumentuen kudeaketari buruz, ikasturteko lehen hiruhilekoan.
b) Aholkularitza eta baliabideak:
–Programaren informazio eta baliabide eguneratuak Kadineten web-orrian argitaratuko dira.
–IKKS-2020 Arauaren atal bakoitzari lotutako dokumentuak, tresnak eta bideotutorialak "Baliabideak" site-an argitaratuko dira.
–Baliabide horiek eskura izanen dituzte programan parte hartzen duten ikastetxeetako langileek.
c) Eskabideak:
Ikastetxeek, Programan sartu, geratu edo hori utzi nahi badute, eta, hala badagokio, KKSaren kanpo ebaluazioa jaso nahi badute, 71/2020 Foru Aginduan onetsitako dagozkion eranskinak erabili beharko dituzte.
Eskaerak Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari bidaliko zaizkio, sofceduca@navarra.es helbide elektronikora, 2026ko martxoaren 31 baino lehen.
d) EQAVET esparruarekin lotutako kalitate sistema bat ezartzeko programa, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak gidatua, Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei zuzenduta dago. Ezarpen horren hasierako fasea Lanbide Heziketako programa espezifikoen funtzionamendu jarraibideak arautzen dituen Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpenean garatzen da.
17. Eskolak sarean.
Hezkuntza Departamentuak lankidetza hitzarmenak ditu Nafarroako Gobernuko hainbat departamenturekin. Hitzarmen horietan ezarritako gomendioei jarraikiz, honako sare hauek sortu dira:
–Osasuna Sustatzen duten Eskolen Sarea.
–Eskola Jasangarrien Sarea.
–Eskola Solidarioen Sarea.
–Eskolak eta Memoria, Bakearen eta Bizikidetzaren Aldeko Sarea.
Ikastetxe guztiek jasangarritasun koordinatzaile bat izan beharko dute, zeina ikastetxeko irakasle-taldeko kideetako bat izanen baita. Zuzendariak edo ikastetxeko titularrak ikuskatuko du koordinatzailearen lana.
18. Hezkuntza digitalizatzea.
Hezkuntza Departamentuak irakasle sartu berrien eskura jarriko du 15 orduko prestakuntza, zeinetan irakaskuntzan aritzeko oinarrizko tresna digitalak landuko baitira. Zuzendaritza-taldeak prestakuntza instituzional gisa ezartzen ahalko du hori irakasle sartu berriendako.
18.1. Konpetentzia digitala eta hezkuntza teknologia.
Ikasturte honetan jarraipena emanen zaio Hezkuntza Eraldaketa Digitalerako estrategiari (ikasNOVA), 1:1 ereduan (ikasle bat, gailu bat).
Ikastetxearen plan digitala UJPan eta BHIetako eta Arte Eskoletako eta Diseinuko Goi Mailako Eskoletako UPOan dauden planetako bat da, eta zuzendaritza taldeak hautatutako arduradun batek egin beharko du haren jarraipena. Arduradun hori ikastetxearen plan digitalaren arduradun gisa identifikatuta egonen da EDUCAn.
Ikastetxe guztiek SELFIE galdetegia bete beharko dute ikastetxearen plan digitalean jasotako ekintzak ebaluatzeko.
Ikastetxe publiko bakoitzak hezkuntza teknologiaren koordinatzaile bat izanen du, baita ikasNOVAko arduradun bat ere, eta pertsona horiek hala identifikatuta egonen dira EDUCAn. Komeni da hezkuntza teknologiaren koordinatzaile postuan aritzen denak irakaskuntzako konpetentzia digitalean (IKD) B2 maila izatea gutxienez, eta ikasNOVAko arduradun postuan aritzen denak B1 maila izatea gutxienez.
Bi figura horien egitekoa da hezkuntzako teknologiak txertatzea ikastetxeko eta ikasgelako prozesuetan, helburu nagusi izanik, betiere, tresna horiek ikaskuntzaren zerbitzura jartzea.
Hauek dira hezkuntza teknologiaren koordinatzaileak izanen dituen funtzio nagusiak:
–Beste irakasle batzuei laguntzea aplikazioak, ekipoak, wifia, kontuak, etab. kudeatzen, eta ikastetxean IKTen erabilera sustatzea.
–Kontrolatzea ekipo guztiak behar bezala etiketatuta eta inbentariatuta daudela GLPIan.
–Ikastetxearen zerbitzu-eskariak iragazi eta egitea.
–"Ikastetxearen panela" izeneko tresna erabiltzea.
–Chromebooken matxurak eta hausturak kudeatzea, betiere ikastetxe txikietan (< 200 chromebook).
–Ikastetxeko tutoreekin chromebooken banaketa eta bilketa antolatzea (udako berrikuspena, 1:1 eredua, berritu beharrekoak, etab.).
–Zuzendaritza-taldeari aholku ematea IKTekin lotutako gaietan.
–Ikastetxeak edo Hezkuntza Departamentuak erositako ordenagailu berriak instalatzea.
–Hezkuntza Departamentuak bidalitako kanpoko enpresekin lan egitea IKTekin lotutako egitekoetan.
–Kontsumigarriak ordeztea (tonerra, fusorea, tinta-kartutxoak eta proiektagailuen lanparak aldatzea).
–Zuzendaritza-taldearekin batera adostutako gainerako funtzioak.
Ikastetxeei gomendatzen zaie asteazkenak 9:00etatik 10:30era erreserbatzeko, arduraduna eskuragarri egon dadin, beharrezkoa denean, aurrez aurre zein telematika bidez eta ordutegi orokorraren barruan, parte hartzeko prestakuntza jardueretan, esperientzia trukaketetan eta prozesu komunen jarraipenean eta ebaluazioan. Edonola ere, prestakuntza guztiak grabatuko dira, edozein momentutan ikusi ahal izateko.
IkasNOVAko arduradunak ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuak landuko ditu eta honako arlo hauetan teknologiaren integrazio pedagogikoa gauzatuko du:
a) Konpetentzia digitala:
–Gailu eta tresna digitalen erabilera pedagogikoari buruz aholku ematea.
–Ikasleak dituzten chromebooken erabilera sustatzea, gaitasun digitalaren garapenaren oinarri gisa.
–Ikastetxearen plan digitala prestatzeko zuzendaritza-taldearekin lanean aritzea, plana ikastetxeko hezkuntza beharretara egokitu dadin, betiere Hezkuntza Departamentuko jarraibideak eta hezkuntza teknologian egun dauden joerak barne hartuta.
–Plan digitalaren ezarpenari etengabeko jarraipena egitea, eta irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuan duen inpaktua ebaluatzea. Baliteke horren ondorioz ikasleen eta irakasleen feedbacka jaso behar izatea, baita hezkuntza datuak aztertu behar izatea ere.
–Irakasleak laguntzea eta aholku ematea konpetentzia digitaleko maila bakoitzean ematen dituzten aurrerapausoetan.
–Ikasleek konpetentzia digitalean egiten dituzten aurrerapenak eta hobekuntzak koordinatu eta ikuskatzea.
b) STREAM-AI pentsamendu konputazionalaren sarea:
–Pentsamendu konputazionala garatzea, robotika, errealitate zabalduak, adimen artifiziala eta STEAM arloak sustatzera bideratutako ekintzak lideratzea.
–Ikastetxea STREAM-AI sarean badago, lantaldeari jakitera ematea sarearen prestakuntzan landutako edukiak.
–Irakasleei aholku ematea eta lagun egitea, beharrezkoa izanez gero, ikasleekin martxan jartzen pentsamendu konputazionala ardatz duten proposamenak.
–STEAM-AI proiektuak bultzatzea eta dinamizatzea; horretarako, ikastetxeari esleitutako irakasle aholkulari-teknikariaren aholkuak eta orientazioa izanen ditu.
–STREAM-AI sarean egonez gero, sareko beste ikastetxe batzuetako arduradunekin koordinatzea eta elkarlanean aritzea.
–Curriculum-proiekturako materialaren erosketak kudeatzea, ikastetxeko idazkariarekin batera.
–ikasNOVAk eskainitako baliabide teknologikoen mailegu-zerbitzua kudeatzea.
c) Ikasnova ikasgelak.
–Konpetentzia digitala barne hartzen duten metodologia aktiboak garatzea sustatzera bideratutako ekintzak lideratzea.
–IkasNOVA ikasgelen jarraipena eta kudeaketa koordinatzea.
d) Eduki digitalak.
–Hezkuntzako eduki digitalen sorrera eta erabilera koordinatzea.
–Tresna eta eduki digitalen gidaritza koordinatzea.
–Ikastetxeak egiten dituen tresna digitalen eskaerak tramitatzea, horiek probatzeko.
–Klaustroko kideei eskuragarri dauden tresna digitalei buruzko informazioa eta aholku ematea.
–Irakasleak laguntzea eta aholku ematea konpetentzia digitaleko maila bakoitzean ematen dituzten aurrerapausoetan.
–Ikasleek konpetentzia digitalean egiten dituzten aurrerapenak eta hobekuntzak koordinatu eta ikuskatzea.
IkasNOVA ikasgela bat duten ikastetxeek, haren arduradun bat hautatu beharko dute EDUCAn. ikasNOVA ikasgelaren arduradun gisa izendatuko da postua. ikasNOVA ikasgelaren arduraduna ikasNOVAko arduraduna izaten ahalko da.
IkasNOVAko arduradunari dagokionez, ikastetxeek, ordu horiek esleitzean, proposatutako ordutegia errespetatu beharko dute (ostegun goizetan 09:00etatik 10:30era), bermatu beharra baitago, beharrezkoa denean, hizpide dugun arduradun horrek parte har dezan, aurrez aurre edo telematika bidez, bai prestakuntza jardueretan, bai esperientzia trukeetan bai eta prozesu komunen jarraipena eta ebaluazioa egiteko jardueretan ere.
IkasNOVAko arduraduna ordu batzuez izanen duten ikastetxeek justifikatu beharko dute zer arlo landuko den. IkasNOVAko irakaskuntza arloko aholkulari teknikoak harremanetan jarriko dira ikastetxearekin ikasturte hasieran informazio hori jasotzeko. Ikasturtea akitzean, ikastetxeek eginiko ekintzen justifikazio memoria bat aurkeztu beharko dute.
Hezkuntza teknologiaren koordinatzaileak eta ikasNOVAko arduradunak izanen dituzten funtzio zehatzak argitaratuko dira ikasNOVAren webgunean (https://ikasNova.digital).
Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) edo antzeko beste programa batzuen funtsekin finantzatutako ekipamendu digitala jasotzen duten ikastetxeetako irakasleek konpromisoa hartuko dute ekipamendu hori erabiltzeko gaitzen duen prestakuntza egiteko.
Ikastetxearen plan digitalaren barnean eta bizikidetza planarekin bat, ikastetxeek zerrenda bat eginen dute ikasleei erabiltzen utziko dieten gailu digital pertsonalekin (telefono adimendunak, tabletak, erloju adimendunak, entzungailuak, etab.). Nolanahi ere, horiek erabiltzea posible izanen da soilik ikastetxeak baimendutako eta programatutako jardueretan.
18.2. IKT zerbitzuen katalogoa.
Hezkuntza teknologiako koordinatzaileak edo zuzendaritza-taldeak ikastetxeko langile guztiei –irakasleei eta AZLei– ezagutaraziko diete IKT zerbitzuen katalogoa. IKT zerbitzuen katalogora sartzeko, zuzeneko sarbide bat izanen da ordenagailu guztien mahaigainean. Eskola kudeaketako EDUCA sistemaren "Aplikazioak" izeneko menutik ere sartzeko modua izanen da.
18.3. Erabiltzailearen Laguntza Zentroa (CAU).
Erabiltzailearen Laguntza Zentroak (CAU) erantzunen die ekipamendu informatikoen, sarearen eta konektagarritasunaren gorabeherei, bai eta IKT zerbitzuen katalogoan adierazitako zerbitzu-eskaerei ere.
IKT zerbitzuen katalogoko "Hardwarearekin, softwarearekin edo sarearekin loturiko gorabeherak" izeneko atalean azalduta dago CAUren funtzionamendua eta haiei nola jakinarazi arazoak. Halaber, "Zerbitzuaren eskaerak CAUri" atalean jakinarazpenak egiteko inprimakiak daude.
18.4. IKT ekipamenduaren inbentarioa.
Ikastetxeetako ekipo informatiko guztiek etiketa izanen dute eta inbentariatuta egonen dira dagokien etiketa edo identifikazio serigrafiarekin.
Eranskailu horiek desagertzen badira, ikastetxeak zenbaki berdineko beste batzuk jarri beharko ditu, edo errotuladore ezabaezin batekin idatzi beharko du ekipamendu zenbakia (zenbaki hori inbentarioaren online aplikazioan bila daiteke).
Inbentarioko online aplikazioan (GLPI), edo horretarako gaitzen den aplikazio baliokidean, ikastetxe bakoitzak bere ekipamendu informatikoen inbentarioa ikusten ahalko du, baita horien gorabeherak ere, berriak zein akitutakoak, eta egokitzat jotzen duen informazioa gehitu edo jarraipena egiten ahalko du.
IKT zerbitzuen katalogoko "Inbentarioa" atalean dago aplikaziorako sarbidea eta hori erabiltzeko eskuliburu laburra. Halaber, EDUCAn (Ikastetxea > Ekipamendua > Ikastetxearen inbentarioa), EDUCAko kudeatzaileek, hezkuntza teknologiako koordinatzaileak eta ikasNOVAko arduradunek sarbidea dute GLPIan dauden ekipoen zerrendara, eta ikasleen ekipamendu-esleipena ikusten ahal dute.
Ikastetxeko hezkuntza teknologiako koordinatzaileak aldizka berrikusi beharko du online aplikazioaren inbentarioa, eta bermatuko du ez dela falta ekipamendu bat ere eta ez dela ageri aurretiaz kendutako ekipamendurik.
18.5. IKT ekipamenduko matxurak konpontzeko kontratua.
Kontratu bat dago ikastetxeetako IKT ekipamenduko matxurak konpontzeko, eta haren bidez egunean bertan edo hurrengo egunean konpontzen dira gorabeherak, edo ordezko ekipamendu bat uzten da ikastetxean, inolako kosturik gabe.
IKT zerbitzuen katalogoko "Hardwarearekin, softwarearekin edo sarearekin loturiko gorabeherak" atalean daude jasota konpondutako arazoak eta oraindik konpondu gabe daudenak. Gainera, kontratuaren laburpen bat ere badago, ikastetxeak hori ezagutu behar baitu kontratua bete dezan exijitu ahal izateko zerbitzua eskaintzen duen enpresari.
18.6. Ekipamendua erostea. IKT zerbitzuen kontratuak, lizentzia digitalenak eta bestelako IKT hornidurenak.
Ekipamendu informatikoa eta softwarea erosteko, aintzat hartu behar da Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendari Nagusiaren urtarrilaren 28ko 8/2025 Ebazpena.
Ebazpen horretan ezarritako erosketa-prozedura azalduta dago; izan ere, IKT zerbitzuen katalogoko "Ikastetxeak ekipo informatikoak eta softwarea erostea" apartatuan.
Ikastetxeak ez du onartzen ahalko dohaintzan emandako bigarren eskuko ekipamendurik, arazoak sortzen baitituzte mantentze-lanetan eta segurtasunean, Hezkuntzako Sistemen, Sareen eta Euskarrien Atalak baimendutako salbuespenak izan ezik.
18.7. Softwarea.
Gogorarazten da ezen ikastetxeek obligazioa dutela ekipamenduetan erabiltzen duten eta haietan instalatuta dagoen softwarea legezkoa dela ziurtatzeko.
Ikastetxe batek software jabeduna erabiltzen badu ekipamenduren batean, dagokion lizentzia eta hori egiaztatzen duten agiriak izan beharko ditu.
Hezkuntza Departamentuak prestatutako Windowsak instalatutako aplikazio asko ditu. Ikastetxeak ekiporen batean beste aplikazioren bat instalatzea behar badu, eskaera bat egin beharko du IKT zerbitzuen katalogoaren bidez, edo hezkuntza teknologien koordinatzaileak instala dezake, ordenagailu guztien mahaigainean dagoen "Ikastetxearen panela" izeneko aplikazioaren bidez.
18.8. Chromebookak.
Baldin ikastetxeak 1:1 ereduaren alde egin badu, zeinetan ikasleek chromebooka etxera eramaten duten, talde bakoitzeko tutoreak arduratuko dira gailuak eta horien kargagailuak emateaz, baita ikasturte bukaeran horiek jasotzeaz ere.
Hezkuntza teknologiaren koordinatzailea ez da arduratuko ikastetxearen gailuak gordetzeaz eta kargatzeaz. Eskoletan chromebookak edo beste gailu batzuk erabiltzen dituen irakaslea arduratuko da horiek biltzeaz eta kargatzeaz, beharrezkoa bada.
Ikasleen chromebookak noizean behin berrikusi beharko dira (lehentasunez, tutoretza-saioetan), hautemaniko akatsak konpontzeko, ikasturtea akitu arte zain egon gabe.
Ikasleen chromebookekin lotutako trataera orokorrari buruzko jarraibideak eskuragarri daude ikasNOVAren webgunean (https://ikasNova.digital) zein IKT zerbitzuen katalogoko "chromebookak" atalean.
18.9. Hezkuntza teknologien koordinatzaileen prestakuntza.
Ikasturte hasieran, lehenengo aldiz hezkuntza teknologien koordinatzaile lanpostuan arituko diren irakasleek, prestakuntza egin beharko dute, berdin aurrez aurre edo telematika bidez izan. Prestakuntza saio horietan azalduko zaie, beste eduki batzuen artean, zein den haien egitekoa, zer tresna dauden, nola jokatu beharra dagoen eta Hezkuntza Departamentuko zer baliabide jarri diren ikastetxeen eskura.
Era berean, prestakuntza saio horietara joan daitezke, hala nahi izanez gero, lanpostu horretan ari diren pertsonetatik aurreko ikasturteetan eginkizun hori bete izan dutenak.
Prestakuntza horretarako deia eginen da Irakasleentzako Laguntza Zentroetako hezkuntza teknologiaren arloko aholkularitzen bitartez.
18.10. Ikastetxearen prozesuetan datu pertsonalak babestea eta praktika onak gauzatzea.
Hezkuntza teknologietako koordinatzaileak DBEDBLO (3/2018 Lege Organikoa) bete dadin ere sustatuko du, ikastetxeko prozesuetan datu pertsonalak babesteari dagokionez.
Hezkuntza Departamentuan web-orri bat dago datu pertsonalak babesteari buruzko informazio espezifikoarekin, eta informazio hori zuzendaritza-taldeek jakin behar dute, ikastetxeetako prozeduretan datu pertsonalak tratatzeko arduradunak baitira, eta, horrez gain, datu pertsonalak kudeatu behar dituzten ikastetxeko langileen artean ere hedatu behar da:
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/informacion-sobre-proteccion-de-datos
Orrialde horretan honako atal hauek daude:
a) Datu pertsonalak babesteari buruzko informazioa: atal honetan Hezkuntza Departamentuak tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzko araudiak eskatzen duen informazio guztia dago jasota.
b) Tratamendu jardueren erregistroa: atal honetan tratamenduko jardueren erregistro bat zer den azaltzen da eta Hezkuntza Departamentuak sortu eta argitaratutakoarekin lotzen da.
c) Ohiko galderak. Ohiko galderak: atal honetan azaltzen dira ikastetxeetan datu pertsonalak jasotzeari eta tratatzeari buruz egin ohi diren galderak.
d) Intereseko agiriak: atal horretan datuen babesarekin lotutako ereduak eta intereseko agiriak deskargatzen ahal dira, bereziki hezkuntzaren alorrekoak.
Horrez gain, irakasleak prestatzeko planaren baitan, online ikastaro bat eskainiko da, "Nafarroako Administrazio Publikoetarako datuak babesteari buruzko oinarrizko ikastaroa" izenekoa, zeinetan irakasle guztiek parte hartzen ahalko duten. Prestakuntza hori sartuko da, era berean, zuzendaritza-taldeen akreditaziorako ikastaroan.
Ikasturtean zehar, ikastetxeek segurtasun politika aktiboak ezarri beharko dituzte; horien artean, autentifikatzeko bigarren faktore bat (2FA) ezartzea zenbait funtzio eta postutarako. Nahi izanez gero, noski, edozein erabiltzailek ezartzen ahalko du autentifikatzeko bigarren faktore hori EDUCAko egiaztagiriekin. Horrez gain, ekipoetan egiten diren lan guztiak (Windows ekipoak barne) autentifikatuta egin beharko dira. Izan ere, hala inguru segurua bermatuko da eguneroko datuak eta funtzionamendua kudeatzeko.
18.11. Ikastetxeen webguneak.
Kode irekiko edukien kudeatzaile bat jarri da ikastetxe guztien eskura, webgunean argitaratzeko. Webgune berri bat sortzea eskatzen ahal da formulario honen bitartez:
https://ikasNova.digital/group/guest/solicitud-sitio-web-de-centro-con-liferay
Webgune berriak sortzeko, txantiloi korporatibo bat erabiliko da, eta ikastetxe bakoitzak nahi bezala pertsonalizatzen ahalko du.
Hezkuntza komunitatea EDUCAko kredentzialak erabilita sartzen ahalko da ikastetxeen webgunera.
Bada tresna bat, zeinak errazten baitu webguneetako edukietako batzuk, lehendik daudenak, plataforma berri honetara ekartzea.
Plataformari eta txantiloiari buruzko informazio gehiago lor daiteke artikulu honetan:
https://ikasnova.digital/w/nueva-plataforma-para-los-sitios-web-de-centro
Ikastetxe batek departamentuak haren eskura jartzen dituen plataformez bestelakoetan daukanean bere webgunea, laguntza emanen zaio aurrerantzean ere, webgunearen segurtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko. Kasu horretan, mantentze-lan zuzentzailea eginen da, baina ez da eginen mantentze-lan ebolutiborik, eta ez da emanen arreta pertsonalizaturik.
19. EDUCA eskola informazioaren kudeaketa. ECOEDUCA kontabilitate sistema.
19.1. Eskola informazioaren kudeaketa: EDUCA.
Ikastetxeetan, eskola informazioa EDUCA aplikazioaren bidez kudeatuko da.
Hezkuntza Departamentuaren webgunean, EDUCAri eta posta elektronikoari buruzko atalaren barnean, bai eta IKT zerbitzuen katalogoan ere, hainbat jarraibide eta bideotutorial argitaratzen dira, aplikazioaren moduluetara ohitzen laguntzen dutenak. Halaber, EDUCA taldearekin harremanetan jartzeko prozedura azaltzen da, funtzionalitate berriak eskatu, gorabeherak jakinarazi edo laguntza eskatzeari begira. EDUCA aplikaziotik bertatik egin daitezke eskaerak, goiburuko gorabeheren (@) ikonoan klik eginez. Atari horretatik bilaketak egiten ahalko dira ohiko prozedurei, zalantzei eta tutorialei dagokienez.
Hezkuntza Departamentuak prestakuntza eta informazio saioak antolatuko ditu koordinatzaileei, zuzendaritza-taldeei eta administrazioko langileei EDUCA plataformaren berri emateko.
Zuzendaritza-taldeak edo hark eskuordetutako pertsonak aholkuak emanen dizkie ikastetxeko erabiltzaileei EDUCA kudeaketa sistemari buruz. Horrez gain, sistema horren aldaketen eta funtzionalitate berrien informazioa jasoko du, eta haiek ikastetxean erabil daitezen sustatu eta koordinatuko du.
Zuzendaritza-taldeak bermatu beharko du, horretarako bideak jarriz, ikasturtea hasi ondoren ikastetxean kudeaketa eta irakaskuntza lanetan hasten diren pertsonek EDUCA ezagutzen dutela eta badakitela hura erabiltzen.
Ikastetxeetan EDUCAren koordinatzaile lanetan ariko direnen erregistro bat izateko, zuzendariak EDUCAren ikastetxeko koordinatzailea izendatuko du, eta, aplikazioan, "EDUCA koordinatzailea" lanpostu osagarria esleituko dio.
Zuzendariak berrikusiko ditu EDUCAtik ikastetxeen direktorioan (Ikastetxearen menua > Ikastetxearen datuak > Ikastetxearen informazioa) argitaratzen diren datuak (hala nola helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta webgunea), eta aurkitzen dituen akatsen berri emanen dio EDUCAren laguntza zerbitzuari. Gogorarazi nahi da beste datu interesgarri batzuk gehi ditzakeela, adibidez, ikastetxearen helburuak, balioak, sariak eta abar.
Ikastetxeen ardura da eguneratuta edukitzea ikastetxeko langileen –irakaskuntza nahiz kudeaketa lanetan aritzen direnen–, ikasleen eta familien datu pertsonalak. Aplikazioak Cl@ve sistemaren bidez sartzeko aukera ematen badu ere (ziurtagiri elektronikoa, NAN elektronikoa, Cl@ve Iraunkorra), gogoan izan oso garrantzitsua dela, EDUCA egiaztagiria lortzeko, helbide elektroniko pertsonal bat erregistratzea fitxan.
Era berean, ikastetxe bakoitzaren ardura izanen da bere informazio akademikoa eskuratzeko asmoz programara jotzen dutenen sarbidea kudeatzea. Horrela, bada, ikasleek eta haien familiakoek informazio hori eskuratzeko dituzten arazoei ikastetxeak erantzunen die lehenbizi; eta arazo horiek ezin baditu modu autonomoan konpondu, EDUCA euskarriarekin harremanetan jarriko da.
Komeni da ikastetxeetako langileek jakin dezaten nola erabili EDUCAk gaiturik dituen funtzio guztiak; horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: ikasgelako koadernoa, ikasleen jarraipena, ebaluazio saioaren kudeaketa (informazio fluxua, akta), emaitzak (Kudeaketa akademikoa > Kalifikazioak > Ebaluazio txosten berriak), zaintzen kudeaketa, informazio garrantzitsua, ikasturte bukaerako txostenak, elkarrizketak, bizikidetzaren kudeaketa eta abar.
EDUCA aplikazioaren barruan, mezularitza sistema bat dago hezkuntza komunitateko kideen artean informazioa trukatzeko. Dena dela, posta elektronikoko kontuak erabili beharra dagoenean, oroitarazten da sare publikoko irakasleek eta ikasleek @educacion.navarra.es kontuak erabili behar dituztela jarduera akademikoan, tutoretza lanetan eta harreman profesionaletan.
Ikastetxe publikoek funtzio espezifikoetarako dituzten posta elektronikoko kontuak EDUCAren bitartez kudeatzen dira (Ikastetxea > ikasNOVA posta eta zerbitzuak > Kontuen kudeaketa). Kontu korporatibo horiek karguei lotutako zereginetarako dira, eta ez dira eskoletan baliatuko ikasleekin. Kontu gehiago sortu behar badira, komeni da unitate partekatuak eta Googleko taldeak erabiltzea.
EDUCA Ataria aplikazio bat da, zeina prestatu baita herritarrek beren datu akademikoak eskuratu eta kudeaketa telematikoak egin ditzaten: behin-behineko izen-ematea, esaterako, ikasleak onartzeko prozesuan. Komeni da ikastetxeek susta dezatela familiek eta ikasle adinez nagusiek aplikazioa erabiltzea; horretarako, ikastetxeak beren datu akademikoetarako sarbidea emanen die ikasturtean zehar (Ikastetxea > Sarbidea > Erabiltzaileen kudeaketa).
19.2. Kontabilitate sistema: ECOEDUCA.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ikastetxe publiko guztiek, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan jasotako irakaskuntzak ematen dituztenek, ECOEDUCA kontabilitate aplikazioa erabiliko dute aurrekontua egiteko, onesteko, aldatzeko eta betearazteko. Aurrekontuan jasoko dira ikastetxearen ohiko funtzionamendua, mantentzea eta kontserbazioa bermatzeko diru-sarrerak eta gastuak.
Ikastetxearen kudeaketa ekonomikoari eragiten dioten kontabilitate-eragiketa guztiak irailaren 6ko 153/2023 Foru Dekretuaren arabera eginen dira (foru dekretu horrek arautzen du Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen kudeaketa ekonomikoa).
20. Zerbitzu osagarriak.
Garraioko eta jantokiko zerbitzu osagarriak dituzten ikastetxeek zerbitzu horiei buruzko informazioa etengabe eguneratuko dute EDUCA aplikazioaren bidez eta horretarako gaitutako sistema informatikoen bidez.
–Eskualdeko eskola jantokia: EDUCAren bidez konfiguratuko da jantokiaren modulua eta jantokira doazen ikasleen datuak etengabe eguneratuko dira, ikasleek dirulaguntza jasotzen duten zein ez.
–Eskola jantoki arrunta: EDUCAren bidez konfiguratuko da jantokiaren modulua eta jantokira doazen eta dirulaguntza jasotzen duten ikasleen datuak etengabe eguneratuko dira.
–Eskola garraioa: EDUCAren bidez konfiguratuko da eskola garraioa erabiltzen duten edo/eta garraiorako banako laguntzak jasotzen dituzten ikasleen garraioaren modulua.
21. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle laguntzaileak.
Irakasle laguntzaileak dira Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekiko lankidetza programa Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ematen dutenak.
Irakasle laguntzaileek eginkizun eta betebehar hauek izanen dituzte:
–Programan matrikulatutako ikasleak prestatzea kasuan kasuko hizkuntza irakaskuntzen ziurtagiria lortzeko.
–Koordinazio jardueretan parte hartzea eta programatutako estandarizazio lanak egitea.
–Ikasleen ebaluazioan parte hartzea, bai proba orientagarrietan (idatzizkoak eta ahozkoak), bai ziurtagiria lortzeko probetan (zaintza, idatzizko proben zuzenketa eta ahozko probetarako epaimahaiak).
–Ikasleei matrikulazio eta ebaluazio prozesuetan informazioa emateko lanean laguntzea.
Programa honetan lankidetzan aritzeak konpentsazio hauek ekarriko ditu, taula honekin bat:
MAILA BAKOITZEKO | |
10 ikasletik 25 ikaslera bitarte | ordu bat |
26 ikasletik 50 ikaslera bitarte | + ordu bat |
51 ikasletik 75 ikaslera bitarte | + ordu bat |
76 ikasletik 100 ikaslera bitarte | + ordu bat |
Horrela, hurrenez hurren, 25 ikasletik behin | + ordu bat |
Arestian adierazitakoa gorabehera, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin lankidetzan aritzen diren eta 10 ikaslera iristen ez diren hizkuntza departamentuetan, gutxienez eskola-ordu bat emanen da hizkuntza bakoitzeko.
Azkenik, hizkuntza batean bi hizkuntza maila baino gehiago ematen badira, ez ditu bi eskola-ordu baino gutxiago izaten ahalko.
Sare publikoko ikastetxeetako irakasle laguntzaile guztiek, gutxienez ere, 5 lanordu eman beharko dituzte urtean HEOren ziurtagiria lortzeko probetan (zainketa lana ziurtapen azterketetan, idatzizko ziurtapen azterketen zuzenketa eta ahozko ziurtapen proben epaimahaiko lana) bakoitzak konpentsatua duen asteko eskola-ordu bakoitzeko.
Nafarroako Gobernuaren epaimahaiei buruzko araudian ezarritakoaren arabera konpentsatuko dira ekonomikoki gutxieneko kopuru hori gainditzen duten orduak.
NUHEOren departamentu bakoitzeko buruak bere irizpidearen arabera esleituko ditu goian aipatutako zereginak.
22. Irakasle ibiltarien joan-etorrien gastuak.
Oinarrizko ikastetxeetako zuzendaritzek Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari jakinaraziko diote, epe barruan jakinarazi ere, zer joan-etorri egiten dituzten beren irakasle ibiltariek (irakasleek, orientatzaileek eta logopedek) ikastetxekoaz bestelako herrietara, funtzionamenduaren txantiloian jasotako plangintzari jarraikiz.
Egoera orria edo fitxa urriaren 31 baino lehen igorriko da, oinarrizko ikastetxeko zuzendariak eta irakasle ibiltariak beteta.
Gainerako joan-etorriak bilerak deitzen dituen zerbitzuaren bidez kudeatuko dira, orientazioa koordinatzeko bilerak barne.
Irakasleen ibiltaritzak jakinarazteko dokumentazioa, jarraibideak eta hileko joan-etorrien fitxa eta formularioa eskuragarri egonen dira eskola kudeaketako EDUCA sisteman (Ikastetxea > Dokumentazio instituzionala > Ikuskapen-dokumentuak > Ibiltaritzak).
23. Unibertsitateko ikasleen praktikak ikastetxeetan.
Hezkuntza Departamentuak zenbait hitzarmen sinatu ditu hainbat unibertsitaterekin curriculumeko unibertsitateko praktikak egin ahal izateko Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetan.
Unibertsitateko ikasle batek curriculumeko praktikak egin ahal izateko, indarrean egon behar da Hezkuntza Departamentuaren eta dagokion unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena.
Ikasturte bakoitzean ikasle horien tutoretza lana egiten duten irakasleek aintzatespen bikoitza izanen dute Hezkuntza Departamentuaren aldetik:
–Tutoretza: ikasturteko tutoretza lana ziurtagiri bidez jasoko da. Lekualdaketa lehiaketetan merezimendutzat joko da.
–Prestakuntza: praktiken tutoretza lana norberaren prestakuntza ordu gisa kontabilizatuko da. Orduak kalkulatzeko, tutoretzapeko praktiken ikasketa planean aipatzen diren ECTS kredituen kopurua hartuko da aintzat.
Praktiken tutoretzagatiko eta prestakuntzagatiko ziurtagiriak lortu ahal izateko, beharrezkoa da prestakuntza zentro gisa aitortutako ikastetxeko zuzendariak tutore lanetan aritu diren irakasleen datuak jakinaraztea Hezkuntza Departamentuari, Hezkuntzaren atarian dagoen inprimakia betez https://www.educacion.navarra.es/web/dpto/estudios-universitarios ekainaren 1a baino lehen.
Adingabea Babesteko Legearen arabera, curriculumeko praktikak egiten dituzten ikasleek sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa izan beharko dute. Baldintza hori betetzea Hezkuntza Departamentuak unibertsitate bakoitzarekin sinatzen duen hitzarmenean jasota dago, eta ikastetxeak agiri hori eskatzen ahalko dio ikasleari praktikak hasi baino lehen.
24. Laneko arriskuen prebentzioa.
Arriskuen ebaluazioren bat egin bada, ikasturte bukaerako memorian azaldu beharko dira Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalak proposaturik hartu diren prebentzio neurriak, eta, horrekin batera, bete ez diren eta aurreikusitako gauzatze-epea iraungita duten neurriak arrazoituko dira.
Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako protokoloa jakinarazi eta ofizioz aktibatuko dute, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako irakaskuntzako eta irakaskuntzaz kanpoko langileetako bati erasotzen zaionean.
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/riesgos-laborales/protocolos-de-actuacion
Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokoloa dagoela jakinarazi beharko dute klaustroetan. Halaber, horren berri emanen zaie irakaskuntzaz kanpoko langileei ikasturte hasierako berariazko bilera batean.
Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien webguneetan kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo hori bistaratuko da erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean. Era berean, ikastetxeen barne-agirietan agertuko da: Internet, Drive eta abar.
Hezkuntza Departamentuko prebentzioko ordezkarien eginkizunei eta harremanetarako datuei buruzko informazioa Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztien webguneetan argitaratuko da, erraz ikusteko modukoa den lehentasunezko toki batean.
Ikastetxeetako zuzendaritzek kanpoko erasoen aurkako jarduketa protokolo horren berri eman beharko dute familiekin egindako bileretan.
25. Irakasle erretiratuak borondatez aritzea unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan.
Ikastetxeen autonomia baliatuta, irakasle erretiratuak borondatez aritzen ahalko dira bertan, bat eginez Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 12ko 113/2024 Foru Aginduan ezarritako erabilera-arauekin (113/2024 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko irakasle erretiratuen borondatezko lankidetza arautzen duena unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen jardueretan eta Esperientziaren Sarean).
26. Nahitaezko prestakuntza.
Etengabeko prestakuntza irakasleen eskubide eta betebehar bat da, baita Hezkuntza Departamentuaren eta ikastetxeen ardura bat ere; izan ere, azken helburua da Nafarroako hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea irakasleen lanbidea garatuz.
Hala, ikastetxeko prestakuntza instituzionaleko plan bat prestatuko du zuzendaritza taldeak ikastetxeetarako. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak berak proposatutako proiektu estrategiko, plan eta ildoen ondorioz sortutako prestakuntzarako beharrak aintzat hartuko ditu –Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak zehaztuak–, baita ikastetxeko klaustroetan eta irakasle taldeetan eginiko lanaren ondorioz sortutako prestakuntzarako beharrak eta Irakasleentzako Laguntza Zentroek eginiko hautemate prozesuetan jasotako prestakuntzarako beharrak ere.
Prestakuntza ekintzak klaustro osoari edo irakasle talde jakin bati zuzentzen ahalko zaizkio. Hezkuntza Departamentuaren edo ikastetxeen proiektu estrategikoak, planak eta lehentasunezko ildoak gauzatzeko prestakuntza ekintzen proposamenak lehentasunezkoak izanen dira eta irakasleek nahitaez egin beharko dituzte.
Nahitaezko prestakuntza instituzionala ikasturte bakoitzean 25 ordukoa izanen da, baina ordu gehiagokoa izaten ahalko da ikastetxeak edo Hezkuntza Departamentuak ezarritako beharrak asetzeko beharrezkoa bada. Kasu horretan, nahitaezko prestakuntza instituzional horretako 25 orduez gaindiko ekintzak borondatezkoak izanen dira.
Ikastetxe bakoitzak Irakasleentzako Laguntza Zentro (ILZ) bat du esleituta eta erreferentziazko aholkulari bat du, ikastetxeko prestakuntza instituzionaleko plana egiten laguntzeko. Ikastetxeek prestakuntzako arduradun bat izendatuko dute, lotura lanak eginen dituena ikastetxearen eta ILZko aholkulariaren artean eta ikastetxearen eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren artean. Ez bada inor izendatzen, ikasketaburuak bere gain hartuko du zeregin hori.
Ikasturte beraren barnean, ikastetxez aldatzen diren irakasleek ikastetxe berriko zuzendariari aurkeztu beharko diote eginiko prestakuntza instituzionalari dagokion ziurtagiria. Prestakuntza instituzionaleko ekintzaren bat hasi eta bukatu gabe izanez gero, ez da dagokion ziurtagiria jasoko. Hala, irakasleak, egin dituen prestakuntza orduen kopurua egiaztatu ondoren (jatorrizko ikastetxeko zuzendariak emandako ziurtagiri baten bidez), prestakuntza orduak osatzen ahalko ditu jatorrizko ikastetxean hasitako prestakuntzarekin jarraituz edo, bestela, destinoko ikastetxeko prestakuntza ekintzak eginez.
Kontratu partziala duten irakasleek egin beharreko nahitaezko prestakuntza instituzionaleko orduak ezartzeko, nahitaezko prestakuntza instituzionaleko 25 orduei kontratuaren ehunekoa aplikatuko zaie.
Ez dute nahitaezko prestakuntza egin beharko lanaldiaren hereneko edo gutxiagoko kontratua duten irakasleek. Halere, prestakuntza hori borondatez egiteko aukera izanen dute. Interesdunak ez badu prestakuntza egiten, indarrean dagoen araudian jasotako zereginak egiteko erabiliko ditu bere kontratuari dagozkion ordu osagarriak.
Nahitaezko prestakuntza instituzionaleko orduen zenbaketa malgutzeko, ikasturte bakoitzean gutxienez 20 ordu egin beharko dira, eta, beraz, elkarren segidako bi ikasturteko aldian egiten ahalko dira gainerako orduak. Edonola ere, bi urte horietan nahitaezko prestakuntza instituzionalari dagozkion 50 orduak bete beharko dira. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuaren edo ikastetxeen proiektu estrategikoei, planei eta lehentasunezko ildoei eta lanbide-heziketako programa espezifikoei buruzko prestakuntza bete beharko da.
Derrigorrezko prestakuntzarako 10 orduko murriztapena ikasturtean zehar dituen beharrizan profesionalen arabera erabiliko du irakasle bakoitzak.
Irakasleek ikastetxeko zuzendaritzaren aurrean akreditatu beharko dituzte eginiko prestakuntza ekintzak, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratu beharko ditu.
25 orduko prestakuntza instituzionalaz gain, irakasleek prestakuntzarako eskubideaz baliatzen segitzen ahalko dute, nahi izanez gero.
27. Matrikulen bateragarritasuna.
Gerta daiteke DBHko graduatu titulua ez duten eta erdi mailako heziketa ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek aldi berean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak egin nahi izatea. Hori egitea posible izanen dute baldin eta, sartzeko baldintza guztiak betetzeaz gain, "Félix Urabayen" Nafarroako Helduendako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira, urrutiko araubidean.
Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa ziklo bat egiten ari diren ikasleek, baldin eta 2025-2026 ikasturtea hastean ez badute Batxilergoko titulua nahiz eta ikasketa horiek eginak izan, Batxilergoa egiten ahalko dute helduendako irakaskuntza eskaintzen duten zentroetan, betiere adinari dagozkion baldintzak betetzen badituzte.
Arteen modalitateko ikasleek 24. puntuan aipatzen diren proba libreen bidez akitzen ahalko du: "Araubide arrunteko egonaldia agortu duten ikasleek edo adin nagusiko ikasleek Batxilergoko titulua lortzea", Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 350/2025 Ebazpenean jasotakoa. Ebazpen horren bidez, jarraibideak onetsi ziren 2025-2026 ikasturtean arautzearren Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Hezkuntza Berezia ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua.
Hezkuntza Departamentuak aukera ezarri du Batxilergoko titulua lortzeko asmoz Lanbide Heziketako teknikari titulua edo goi mailako teknikari titulua lortzeko diren ikasketak egiten ari diren ikasleek Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailetako irakasgai amankomunak egin ditzaten helduentzako ikasketak ematen dituzten ikastetxeetan, baldin eta adinaren baldintza betetzen badute.
2025-2026 ikasturtean erdi-mailako edo goi-mailako ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek, gainditzeko duten modulu bakarra Lantokiko Prestakuntza, eta, hala badagokio, proiektua baldin bada, zilegi izanen dute irakaskuntza horiek helduendako Batxilergoko irakaskuntzekin bateratzea, baldin baldintza akademikoak eta Batxilergoan sartzekoak betetzen badituzte. Halaber, bateratzen ahalko dituzte espezializazio ikastaro bati dagokion Lanbide Heziketako Sistemako E mailako irakaskuntzekin eta Lanbide Heziketako modulu eskaintzen irakaskuntzekin.
2025-2026 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta/edo goi mailako irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleek aldi berean egiten ahalko dituzte araubide bereziko kirol irakaskuntzak, onarpen prozesua bukatzen denean esleitu gabeko ikasposturik bada, itxaron zerrendan inor ez badago eta ordu-bateragarritasuna %90ekoa bada gutxienez.
28. Teknikari titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua lortzea.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (LOE) 37. artikuluan ezarritakoa garatzeko, apirilaren 5eko 243/2022 Errege Dekretuak, Batxilergoko gutxieneko ikasketak eta antolamendua ezartzen dituenak, honako hau ezartzen du 23. artikuluan:
a) Lanbide Heziketako teknikari titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua eskuratzen ahalko dute modalitate Orokorrean, ikasgai komunak gaindituta.
b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulua duten ikasleek Batxilergoko titulua lortzen ahalko dute Arteen modalitatean, ikasgai komunak gaindituta.
c) Ikasle horien Batxilergoko tituluan ageri den nota haztapen hau eginez aterako da:
–Batxilergoko irakasgai komunetan lortutako kalifikazioen batez bestekoaren %60.
–Titulua lortzeko erabiltzen diren ikasketetan lortutako batez besteko notaren %40, irakaskuntza horiek antolatzeko errege dekretuetan ezarritakoaren arabera kalkulatuta.
29. Goi mailako teknikari titulua duten ikasleak unibertsitatean sartzea. USEa prestatzea.
Goi-mailako teknikari titulua duten ikasleak helduentzako ikastetxeetan helburu horretarako ematen den ikastaroan matrikulatzen ahal dira, unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba (USE) prestatzeko.
Ikastaro horretan matrikulatzen diren ikasleek eskubidea izanen dute ikaskuntzaren bilakaera egiaztatzeko ebaluazio prozesuan parte hartzeko. Edonola ere, ebaluazio prozesu horretan lortutako kalifikazioek ez dute eskubidea emanen dagokion titulua lortzeko eginiko ikasketen espedientea aldatzeko.
Hezkuntza Departamentuak egutegi bat ezartzen du urtero, Batxilergoko irakaskuntzen ordutegi orokorra eta eskola-egutegia prestatzeko ematen duen ebazpenean. Egutegi horri segitu beharko diote hizpide ditugun irakaskuntzek.
Lanbide Heziketako goi-mailako teknikari titulua duten ikasleek aukera izanen dute USEa egiteko, aplikatu beharreko oinarrizko araudian ezarritako baldintzetan.
30. Lanaldia.
30.1. Ohar orokorrak.
Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldi bera izanen dute, beren eginkizunetara egokitua; hala, urteko 1.592 ordukoa izanen da.
Bestalde, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 2. artikuluak ezartzen du ezen irakasleek astean hogeita hamar ordu emanen dituztela ikastetxeko jardueretan, eta urteko lanaldia osatu arteko gainerako orduak beren ordutegiko irakaskuntza jardueretarako eta irakasleen hobekuntza profesionalerako erabiliko direla, galarazi gabe irakasleek duten obligazioa batzorde eta hautapen epaimahaietan edo antzeko jardueretan parte hartzeko, horretarako izendatzen dituztenean.
Ekaineko eta iraileko eskola gabeko lan egunetan, egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi jarraitua egin beharko dute irakasleek.
30.2. Eskola-orduak.
18 eskola-orduetan sartzen dira ikasleei zuzeneko eskola edo irakaskuntza ematea, bai eta gainerako jarduerak eta zereginak egiteko eskola-orduak ere, bai uztailaren 6ko 225/22 Foru Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, bai Nafarroako irakaskuntza publikoa hobetzeko itunak aplikatzetik sortzen diren erabakien arabera.
Zuzeneko irakaskuntza-orduak dira ikasleei eskola edo irakaskuntza ematekoak, izan talde/klase arruntarekin emandako orduak edo banaketa orduak.
30.3. Zuzeneko irakaskuntza-orduak murriztea, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez. Ekitatean eta hezkuntza kalitatean aurrera egiteko ituna.
Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko itunaren ondorioz, zeina argitaratu baitzen irailaren 14ko 86/2018 Foru Aginduaren bidez, zuzeneko irakaskuntza-orduak murriztu dira, eta murriztutako ordu horiek honela erabiliko dira: ordu bat ikastetxeko koordinazio lanetarako eta plangintza instituzionaleko agiriak prestatzeko, eta beste ordua ikastetxeak parte hartzen duen proiektuak, programak eta planak egiteko, bai eta aipatu foru aginduan adierazten diren zereginetarako ere. Ibiltaritzak ere atal horretan jasotzen dira.
Aurrekoa ekitatean eta hezkuntza kalitatean aurrera egiteko itunean garatzen da. Bertan jasotzen da Bigarren Hezkuntzako irakasleek, araubide bereziko irakaskuntzetakoek eta Lanbide Heziketakoek, lanaldi osoan arituz gero, astean 18 orduko eskola-ordutegia izanen dutela. Asteko zenbaketako ordu osagarrien barnean, ordu bat ikastetxea koordinatu eta plangintza instituzionaleko dokumentuak eratzeko bilduko da; eta beste ordu bat, berriz, irakasle taldeek edo departamentu didaktikoek proposatutako ataza, plan eta proiektuetarako, baldin eta astean denbora gehiago sartzea ez badakar horrek berekin.
Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen eta Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen testuinguruan, irakasle taldeek edo departamentu didaktikoek proposatzen dituzten lanak, planak eta proiektuak, lehentasunez, ebazpen honetan proposatutako jarduketa ildoetatik eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpenean garatutako Lanbide Heziketako plan, proiektu eta programa espezifikoetatik eratorritakoak izanen dira. Halaber, ikastetxearen koordinazioaren lanen artean sartuko dira, lehentasunez, Lanbide Heziketako plan, proiektu eta programa espezifikoen koordinazio lanei dagozkienak.
Ikastetxeko zuzendaritza taldearen ardura izanen da aipatutako orduen lan-plana betetzen dela zaintzea.
30.4. Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.
Astean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriak erabiliko dira jarduerak eta zereginak egiteko, ondorioztatzen direnak uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 24. artikuluan (zaintza orduak, departamentuaren bilerak, tutoretza lanak eta koordinazio bilerak, besteak beste), "Hezkuntza kalitatea hobetzeko itunetan" eta jarraibide hauetan ondorio horietarako ezarritakoa aplikatzetik.
Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen kasuan eta Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuen kasuan, jarraibide hauek hartu beharko dira kontuan astean zenbatu beharreko ordu osagarri horietan egin beharreko jarduerei dagokienez.
–Guardiak egiteko, eranskin honetako jarraibidean (Guardiak Lanbide Heziketan) ezarritakoari jarraituko zaio.
–Koordinazioari eskaintzen zaizkion orduak (departamentuko bilerak, irakasle taldeenak, koordinaziokoak...) ikasleen ordutegiarekin bat ez datorren ordutegian egiten ahalko dira. Ikastetxeko zuzendaritzari dagokio hori zehaztea.
–Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzea eta berrikustea (proiektu funtzionalak eta urteko jarduketa planak jarraituko diete ikastetxeak aipatu agirietan zehaztutako plan eta programei).
30.5. Hilabetean zenbatu beharreko ordu osagarriak.
Hilabetean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriak erabiliko dira jarduerak eta zereginak egiteko, ondorioztatzen direnak uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 26. artikuluan (klaustroa, ebaluazio saioak eta irakasle taldea, familiei arreta ematea, beste jarduera osagarri eta eskolaz kanpoko batzuk, plangintza instituzionaleko tresnak, prestakuntzarako 25 orduak), "Hezkuntza kalitatea hobetzeko itunetan" eta jarraibide hauetan ondorio horietarako ezarritakoa aplikatzetik.
30.6. Irakasleen lanaldiaren laburpena.
Laburpen gisa, Lanbide Heziketako irakaskuntzetako lanaldi osoko irakasleen lanaldia honako hau izanen da:
IRAKASLEEN LANALDIAREN LABURPEN TAULA (lanaldi osoa) | ||||
Urteko lanaldia (225/1998 FDaren 1. artikulua) 1.592 ordu | Astean 30 ordu ikastetxeko jardueretarako (225/1998 FDaren 2. artikulua) | Astean 25 ordu (astean zenbatu beharreko eskola-orduen eta ordu osagarrien batura) (225/1998 FDaren 21-24. artikuluak) | 18 ordu | Zuzeneko irakaskuntza-orduak (ikus 30.2) |
Eskola-ordutzat zenbatzen diren orduak (ikus 30.2) | ||||
2 ordu | Eskola-ordutzat zenbatzen diren orduak (Ordutegia berreskuratzea. 2018ko ituna) (ikus 30.3) | |||
Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak, astean 5 ordu (ikus 30.4) | ||||
Hilean zenbatu beharreko ordu osagarriak, astean 5 ordu (ikus 30.5) | ||||
Gainerako orduak urteko lanaldia osatu arte (ikus 30.1) Eskola-orduei, eskola-ordu gisa kontatzen diren jarduerei eta irakaskuntzako beste jarduera batzuei dagozkienak | ||||
30.7. Informazioa ikastetxe bateratuen jarduera berariazkoei buruz eta Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak lanbide heziketaren arloan eta ikastetxeek berek sustatutako programa eta proiektuei buruz.
Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten Bigarren Hezkuntzako institutuek eta ikastetxe bateratuek Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariari bidali beharko diote, 2025eko azaroaren 1a baino lehen, laburpen taula bat, ikastetxean zereginak nola banatuko diren azaltzen duena astean zenbatu beharreko 5 ordu osagarriei dagokienez eta eskola-orduak 20tik 18ra murriztearen ondorioz ateratzen diren 2 orduei dagokienez; han jasoko da, halaber, zein izanen den irakasleen parte-hartzea (ordutan) zazpi ordu horietan egin beharreko jardueretan. Dokumentu hori, zeina informatiboa izanen baita Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuarentzat, oinarri izanen da analisia egiteko, 2025-2026 ikasturtean zehar, ikastetxe bateratuetan eta Lanbide Heziketako ikasketak ematen dituzten BHIetan garatzen diren zereginei buruz.
31. Irakasleen ordutegia prestatzea eta onartzea.
Uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuak, zeina aldatu baitzuen uztailaren 16ko 60/2014 Foru Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriak, ezartzen du ezen irakasleen ordutegiak ikasketaburuak prestatu behar dituela, ikastetxeko zuzendariak onetsi behar dituela eta EDUCA kudeaketa programaren bitartez jakinarazi behar direla urriaren 31rako. Horren gaineko erreklamazio guztiak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ebatziko ditu, eta, horretarako, hamabost eguneko epea izanen du.
Ordutegiak prestatzeko, eskola kudeaketako EDUCA sisteman eskuragarri daude laguntza dokumentuak, kontratuen ordutegi-taula eta irakasleen ordutegiaren kontzeptuak (Ikastetxea > Dokumentazio instituzionala > Ikuskapen-dokumentuak > Irakasleen ordutegia).
Halaber, eskola kudeaketako EDUCA sisteman zehaztuko da egoitzaren ordutegia, zenbaketa moten erlaitzean "denbora erreala" hautatuta (Ikasturtea > Ordutegia > Egoitza zehaztea > Ordutegiak kudeatzea > Zenbaketa mota > Denbora erreala).
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak aholkularitza emanen diete ikastetxeei, Lanbide Heziketako proiektu eta programa espezifikoen orduak behar bezala kontsignatu daitezen, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren dagokion ebazpenean ezarritakoaren arabera. Ebazpen horren bidez, Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publikoetako antolaketa eta funtzionamendua arautuko duten jarraibideak onesten dira, Lanbide Heziketako berariazko programei dagokienez, 2025-2026 ikasturtean.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak irakasleen asteko ordutegiaren banaketa zuzena den ikuskatuko du (zuzeneko irakaskuntzan emandako orduak, eskola jarduerak eta jarduera osagarriak).
32. Zuzendaritza-taldeen koordinazioa.
Ikastetxe bateratuen arteko koordinazioa hobetzeko eta programetan parte-hartzea areagotzeko, zuzendariak ez du eskola-ordurik izanen astearte eta ostegun goizetan, ikastetxearen aukeren arabera. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak edo haren zerbitzuek egiten dituzten bileretarako deiek lehentasuna izanen dute Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuek egindako gainerako parte-hartze deien aurretik.
33. Departamentuko burutza.
Departamentu bakoitzeko buruak 25/1997 Foru Dekretuan eta 258/1998 Foru Aginduan aipatzen diren eginkizunak bere gain hartuko ditu, eta departamentuko urteko lan plana gidatu eta garatzeaz arduratuko da; plan horretan zuzeneko eta zeharkako eragina duten hobekuntza arloen gaineko jarduketak sartuko dira. Gainera, hala dagokionean, profesional espezialistak kontratatzeko probak antolatu beharko ditu, eta irakasle espezialisten zerrendak sortzea proposatzeko baremazio-baldintzak eta -irizpideak prestatu beharko ditu. Halaber, irakasle espezialistei esleitutako moduluetan egin beharreko ebaluazioko proben arduraduna izanen da, baldin eta kasuan kasuko irakasle espezialistaren izendapen edo kontratu alditik kanpo egiten badira.
34. Irakasleak eta ikastetxeko langileak lanera ez agertzea.
Aldi baterako ezintasun batengatik inor lanera agertzen ez denean ikastetxeko zuzendaritzak egin behar duen kontrolak Hezkuntza Departamentuko web-orrian ezarritakoari jarraituko dio:
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/incapacidad-temporal
Ikastetxeko zuzendaritzak, halaber, aldi baterako ezintasunagatiko irakasle espezialisten absentziak kontrolatu beharko ditu, Hezkuntza Departamentuak aipatu web-orrian ezarritakoaren arabera.
Aldi baterako ezintasun egoeran dauden MUFACEko langileek bajaren frogagiria aurkeztu behar dute gehienez ere 3 eguneko epean, lanera huts egindako lehen egunetik zenbatzen hasita. Hurrengo berrespen agiriak hamabostean behin edo hilean behin aurkeztuko dira, medikuak zer erabakitzen duen. Alta-agirien kasuan, agiria egin eta gehienez 24 orduko epean jakinaraziko da.
MUFACEko langileen jatorrizko parteak Hezkuntza Departamentura helarazteko, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez bidal daitezke, aurrez aurre aurkeztu Nafarroako Gobernuaren Erregistro Ofizialeko edozein bulegotan, edo posta arruntaren bidez bidali.
Era berean, nahitaezkoa da ikastetxeko zuzendaritza-taldeari kopia bat bidaltzea edo aurkeztea ahalik eta lasterren, ikastetxeak jakin dezan zehatz-mehatz bajak zenbat iraunen duen, bajaren bilakaera edo bukaeraren berri izan dezan eta, orobat, ordezkapen bat eskatu ahal izan dezan.
Alta agiriari dagokionez, horren berri emateko epea betetzen ez bada irakaslea ikastetxera itzultzen den egunetik hasita 2 egun naturaleko epean, zuzendaritzak horren berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, indarreko araudian ezarri bezala jokatzeko. Ukitutako irakasleari ere jakinaraziko zaio idatziz.
Ordezkapenetarako, kotizazioetarako eta nominan eragina duten bestelako elementuetarako dauden epeak ongi betetzearren, proposatzen da komunikazioak Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez egitea.
Parteak bidaltzean izandako edozein gorabeheraren berri emateko, helbide elektroniko hau erabil daiteke modu osagarrian: planificacionrheducacion@navarra.es.
Gaixotasuna edo istripua dela-eta aldi baterako ezintasuna duten Gizarte Segurantzako langileek ikastetxeko zuzendaritza-taldeari jakinarazi behar diote zer iraupen duen baja-agiriak lanera joaten ez diren lehen egunetik. Baja berresteko parteak medikuak erabaki bezain maiz jakinarazi beharko dira. Halaber, baja akitutzat emateko eta langilea bere lanpostura itzultzeko, ezinbestekoa da alta medikoaren partea jakinaraztea lantokiari egun berean. Hala, zuzendaritza-taldeak zehatz-mehatz jakinen du noiz egon den langilea kanpoan, bajaren eboluzio eta/edo akabera, eta beharraren ordezkapena kudeatzen ahalko du.
Ikastetxeetan ezarriko da zer bidetatik eginen dituzten jakinarazpenak MUFACEko nahiz Gizarte Segurantzako langileek, zuzendaritza-talde bakoitzak zehazten duen funtzionamenduaren arabera.
Garrantzitsua da adieraztea ezen, gaixotasun bajengatiko egoerak jakinarazteaz gainera, erditzeagatiko lizentzia edo ama ez den gurasoarendako lizentzia tramitatzeko komunikazioa bost eguneko epean egin behar dela gehienez, ezarritako prozedurari jarraikiz.
Ordezkapen egoeretan, ordezkoa ez bada egokitu zaion lanpostuan hasten, eta Kontrataziorako Atalari ez badio erregistro orokorraren bidez jakinarazi lanpostuari uko egin diola, ikastetxeko zuzendaritzak hutsegitearen txosten bat bidaliko du contratoseducacion@navarra.es helbidera, lanpostua berriz eskain dadin. Ordezkapen kontratuaren Gizarte Segurantzako afiliazioaren alta tramitatu bada, Gizarte Aseguruen Atalak eskatuta, zuzendaritza-taldeak hutsegiteari buruzko txosten bat egin beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian alta baliogabetzeko. Ondoren, seccion.seguros.sociales@navarra.es helbide elektronikora bidali beharko du.
Ikastetxeetan EDUCA aplikazioko kudeaketa sisteman erregistratu beharko dira ikastetxeak berak emandako baimenak. Norberaren aferetarako baimen bat emateko, EDUCA kudeaketa sisteman ikus daitezke irakasle bakoitzak hartutako orduak (Langileak menua > Irakasleak > Berria / Hutsegiteak ikusi). Irakasle ibiltariei eta ikasturte bakoitzean ikastetxe batean baino gehiagotan kontratua duten irakasleei dagokienez, pantaila horretan ikusiko dira ikastetxe bakoitzean eta kontratu bakoitzeko hartutako orduak.
35. Guardiak Lanbide Heziketan.
Ikastetxeetan ematen diren Lanbide Heziketako ikasketak honako hezkuntza etapa hauei dagozkie:
–Lanbide Heziketa Bereziko zikloak.
–Oinarrizko hezkuntza: oinarrizko mailako heziketa zikloak.
–Derrigorrezkoaren ondoko hezkuntza: erdi-mailako heziketa zikloak eta erdi-mailako espezializazio ikastaroak.
–Goi-mailako hezkuntza: goi-mailako heziketa zikloak eta goi-mailako espezializazio ikastaroak.
Irakasleak huts eginez gero, guardiak antolatzeko sistema bat ezarri beharko du ikastetxeak, bermatu dadin norbait izanen dela arreta emateko oinarrizko zikloetako, Lanbide Heziketa Bereziko zikloetako eta erdi-mailako heziketa zikloetako ikasleei. Goi mailako zikloetan irakasleak huts eginez gero, ikastetxeko zuzendaritzak aukeran izanen du guardia jartzea ala ez.
Zaintzako irakaslearen eginkizun nagusiak hauek dira:
a) Arreta ematea irakasleak huts egiteagatik edo beste edozein arrazoirengatik libre gelditzen diren ikasleei.
Irakaslea lanera ez agertzea aurreikusita badago, irakasleak ikasketaburuarekin koordinatuko ditu egin beharreko jarduerak.
b) Korridoreetan ordena zaintzea, eta, oro har, ikasleek gelaz kanpo duten portaera. Horrek ez du esan nahi beste irakasleek eginkizun hori bete behar ez dutenik.
c) Beren guardia-orduetan sortzen diren gorabehera guztiak konpontzea, bai eta ikastetxe bateratuko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako jarduketak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.
d) Beren zaintza orduetan, irakasleak eskoletara, zaintza txandetara, liburutegira edo bestelako jardueretara berandu joan izanaren edo joan ez izanaren berri ematea ikasketaburuari, idatziz.
e) Zuzendariak bere eskumeneko esparruan agintzen dion beste edozein eginkizun.
Zuzendaritzak baimena eman dezake irakasleren baten zaintza orduak berariazko beste jarduera batzuekin trukatzeko, baldin eta zaintza ordu guztiak beteta badaude.
EDUCA aplikazioak modulu bat du irakasleen zaintza-orduak kudeatzeko, eta hura erabiltzea gomendatzen dugu. Ikasgelako koadernoaren agendarekin lotuta dago, egin beharreko jarduerak jakinaraztea errazten du, zaintzako irakasleak izendatzeko aukera ematen dio zuzendaritza taldeari eta prozesuaren estatistika bat eskaintzen du.
Ikastetxeak ezarritako guardiako irakasleek ezin badute guardiaren bat estali, ikasketaburuak irakasle bat izenda dezake guardia hori egiteko.
36. Banaketa orduak Lanbide Heziketan.
2025-2026 ikasturtean heziketa zikloetako taldeei esleitutako banaketa orduak baliabide bat dira, ematen dena aurreikusita 20 ikasletik gorako matrikula izanen dela, oro har.
Hezkuntza Departamentuak ikastetxeei proposatzen die "banaketa" kontzeptua erabiltzea (irakasle bat taldearen erdiarekin aritzen da) edo "irakaskuntza partekatua" kontzeptua erabiltzea (bi irakasle aritzen dira talde osoarekin).
Banaketa esleiturik duen lanbide moduluaren programazio didaktikoan islatu beharko da banaketa ordu horiek zertara bideratzen diren (ACBP, berrikuntza, hobekuntza...).
Ikasturtean zehar banaketak esleitzea eragin duen ratioa aldi baterako edo modu iraunkorrean desagertzen bada, ikastetxeko zuzendaritzak zehaztu beharko ditu egoera horren eraginpeko irakasleek bete beharreko zereginak eta eginkizunak.
37. Irakasle ez diren langileei oporrak ordaintzea.
Irakasle ez diren langileek sortutako oporrak gozatzeko eskubidea dute, baita urtean zehar edo kontratu-aldian zehar eskatzeko betebeharra ere. Halaber, ikastetxeak oporrak gozatzea ahalbidetu behar die, ikastetxeak ixten duen aldietan edo eskolaldian, bost egun gehienez. Hori guztia, bat eginez otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 6. artikuluarekin (11/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duena).
Hartu gabeko oporrak ordainduko dira soilik, baldin eta kontratatutako irakasle ez den langileak ez badu egunen bat hartu ahal izan kontratua akitzean, eta horretarako justifikatutako arrazoiren bat egon bada. Ordainketa bideratzeko, ikastetxeko zuzendariak Nominen Atalera mezu bat bidali beharko du, nominaseducacion@navarra.es helbidera, hain zuzen ere. Bertan, txosten bat erantsi beharko du, non adieraziko baitu langileak dagokion epean hartutako opor egunak, eta ikastetxeak zergatik ez dion ahalbidetu sortutako gainerako egunak hartzen.
38. Irakasle ez diren langileen gaueko osagarria.
Irakasle ez diren langileek, gaueko osagarria badute ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitarte bakarrik jasoko dute; ondorioz, lanaldi orokorraren barnean antolatu beharko dute udako hilabeteetan lanaldia.
IV. KAPITULUA.–ERREFERENTZIAZKO AGIRI ESTRATEGIKOAK ETA ARAUDIA
39. Erreferentziazko agiri estrategikoak.
–Lanbide Heziketa Modernizatzeko Plana. Hazkunde ekonomiko eta sozialerako eta enplegagarritasunerako Lanbide Heziketako Plana.
40. Araudia. Lanbide Heziketako ikasketak.
–3/2022 Lege Organikoa, martxoaren 31koa, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzkoa.
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2022-5139
–2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2006-7899
40.1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.
–247/2000 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatua (Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren sorrera).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=28168
–112/2017 Foru Agindua, abenduaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolaketari eta funtzionamenduaren araubideari buruzko Erregelamendua.
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=39906
–11684/1997 Errege Dekretua, azaroaren 7koa, Lanbide Heziketako Kontseilu Nagusiaren Funtzionamendu Erregelamendua onartzen duena.
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1997-24617&p=20230722&tn=1
40.2. Ikastetxe bateratuak.
–63/2006 Foru Dekretua, irailaren 4koa (ikastetxe bateratuen erregulazioa). Abenduaren 13ko 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatua.
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=5222
–198/2010 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa (ikastetxe bateratu publikoen izendapena eta ikastetxe bateratuetako sare publikoaren sorrera).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=9557
–42/2017 Foru Agindua, martxoaren 29koa (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen librearen bidez hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzea).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=38633
–1558/2005 Errege Dekretua, abenduaren 23koa, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituena.
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2005-21534
40.3. Lanbide Heziketako Sistema ezarri, antolatu eta garatzeko egutegia.
–278/2023 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak ezarritako Lanbide Heziketaren sistema ezartzeko egutegia arautzen duena.
https://www.boe.es/diario–boe/txt.php?id=BOE-A-2023-9045
–659/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena.
https://boe.es/diario–boe/txt.php?id=BOE-A-2023-16889
–127/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa (Oinarrizko Lanbide Heziketaren berariazko alderdien erregulazioa). INDARGABETU DA, adierazitako salbuespenarekin, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren bidez.
https://boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2014-2360&p=20230722&tn=1
–497/2024 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Lanbide Heziketaren eremuan erdi-mailako eta goi-mailako espezializazio-ikastaroak ezartzen dituzten eta haien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten hainbat errege dekretu aldatzen dituena.
https://boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2024-10682
–498/2024 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Oinarrizko Lanbide Heziketako tituluak ezarri eta haien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten hainbat errege dekretu aldatzen dituena.
https://boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2024-10683
–499/2024 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Erdi-mailako Lanbide Heziketako tituluak ezarri eta haien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten hainbat errege dekretu aldatzen dituena.
https://boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2024-10684
–500/2024 Errege Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Goi-mailako Lanbide Heziketako tituluak ezarri eta haien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten hainbat errege dekretu aldatzen dituena.
https://boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2024-10685
–217/2022 Errege Dekretua, martxoaren 29koa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gutxieneko ikasketak eta antolamendua ezartzen dituena (V. eranskina. Gaitasun espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta edukiak, oinarrizko jakintza gisa adierazita, "Komunikazioa eta Gizarte Zientziak" eta "Zientzia Aplikatuak" eremuetan).
https://boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2022-4975&p=20220330&tn=1#av
–69/2025 Errege Dekretua, otsailaren 4koa, Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala osatzen duten elementuak eta kudeaketa tresnak garatzen dituena eta Kualifikazioen Institutu Nazionala sortzen duen martxoaren 5eko 375/1999 Errege Dekretua aldatzen duena.
https://www.boe.es/eli/es/rd/2025/02/04/69
–86/2025 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, lan esperientziaren bidez, prestakuntza-bide ez-formalen bidez eta ikaskuntza informalen bidez eskuratutako oinarrizko gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzekoa.
https://www.boe.es/eli/es/rd/2025/02/11/86
–272/2022 Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Etengabeko Ikaskuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparrua ezartzen duena.
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2022-7490
–207/2025 Errege Dekretua, martxoaren 18koa, Lanbide Heziketako A, B eta C mailen alderdi espezifikoak arautzen dituena Administrazioa eta Kudeaketa, Nekazaritza, Informatika eta Komunikazioak eta Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa lanbide arloetarako.
https://www.boe.es/diario–boe/txt.php?id=BOE-A-2025-6797
–208/2025 Errege Dekretua, martxoaren 18koa, Lanbide Heziketako A, B eta C mailen alderdi espezifikoak arautzen dituena Arte Grafikoak, Fabrikazio Mekanikoa, Gizarte- eta kultura-zerbitzuak eta Beira eta Zeramika lanbide arloetarako.
https://www.boe.es/diario–boe/txt.php?id=BOE-A-2025-7040
–209/2025 Errege Dekretua, martxoaren 18koa, Lanbide Heziketako A, B eta C mailen alderdi espezifikoak arautzen dituena Irudi Pertsonala, Irudia eta Soinua, Instalazioa eta Mantentzea eta Kimika lanbide arloetarako.
https://www.boe.es/eli/es/rd/2025/03/18/209
–210/2025 Errege Dekretua, martxoaren 18koa, Lanbide Heziketako A, B eta C mailen alderdi espezifikoak arautzen dituena Eraikuntza eta Obra Zibila, Elektrizitatea eta Elektronika, Energia eta Ura eta Erauzketa Industriak lanbide arloetarako.
https://www.boe.es/eli/es/rd/2025/03/18/210
–211/2025 Errege Dekretua, martxoaren 18koa, Lanbide Heziketako A, B eta C mailen alderdi espezifikoak arautzen dituena Elikagaien Industria, Segurtasuna eta Ingurumena, Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza eta Garraioa eta Ibilgailuen Mantentzea lanbide arloetarako.
https://www.boe.es/diario–boe/txt.php?id=BOE-A-2025-7096
–212/2025 Errege Dekretua, martxoaren 18koa, Lanbide Heziketako A, B eta C mailen alderdi espezifikoak arautzen dituena Jarduera Fisikoak eta Kirolak, Merkataritza eta Marketina eta Itsasoa eta Arrantza lanbide arloetarako.
https://www.boe.es/eli/es/rd/2025/03/18/212
–213/2025 Errege Dekretua, martxoaren 18koa, Lanbide Heziketako A, B eta C mailen alderdi espezifikoak arautzen dituena Ostalaritza eta Turismoa lanbide arlorako.
https://www.boe.es/eli/es/rd/2025/03/18/213
–54/2008 Foru Dekretua, maiatzaren 26koa (Hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena Nafarroan).
http://www.leunavarra.navarra.es/detalle.asp?r=29651
–52/2015 Foru Agindua, maiatzaren 22koa (Lanbide Heziketa Bereziko zikloen erregulazioa).
http://www.leunavarra.navarra.es/detalle.asp?r=36017
–71/2022 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena (IV. eranskina. Gaitasun espezifikoak, ebaluazio irizpideak eta edukiak, oinarrizko jakintza gisa adieraziak, "Komunikazioa eta Gizarte Zientziak" eta "Zientzia Aplikatuak" eremuetan).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=54997#Ar.21
40.4. Onarpena. Zikloetan sartzeko probak. Zikloetan sartzeko ikastaroak.
–40/2024 Foru Agindua, apirilaren 11koa (Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemaren eskaintzetan eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi- eta goi-mailako zikloetan onartzeko prozedura arautzea).
https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=56879
–490/2024 Ebazpena, azaroaren 8koa (heziketa zikloetan sartzeko 2025ean egin behar diren probetarako deialdia).
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2024/252/28
–87/2021 Ebazpena, abuztuaren 11koa (Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroaren eta Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko ikastaroaren erregulazioa).
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/208/4
–Urtez urteko ebazpenak, heziketa zikloetako mailetarako onarpenari buruzkoak.
40.5. Ebaluazioa.
–21/2019 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa (Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako heziketa zikloen ebaluazioa).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=51451
–49/2013 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa (ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).
http://www.leunavarra.navarra.es/detalle.asp?r=32119
–121/2020 Ebazpena, azaroaren 2koa (LHko online modalitatearen ebaluazioaren garapena).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=53266
40.6. LP (Lantokiko Prestakuntza) eta Proiektua.
–45/2009 Foru Agindua, zeina aldatu baitzuen 34/2013 Foru Aginduak (Lantokiko prestakuntza). 2025-2026 ikasturtean lantokiko prestakuntzako modulua gainditu gabe duten ikasleendako.
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=29823
–191/2018 Ebazpena, apirilaren 27koa (Proiektu modulua arautzen duena). 2025-2026 ikasturtean proiektuaren modulua gainditu gabe duten ikasleendako.
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=50273
40.7. Lanbide Heziketako eskaintzak beste modalitate batzuetan.
–122/2010 Foru Agindua, uztailaren 19koa (On line Lanbide Heziketaren erregulazioa).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=8695
–Urtez urteko ebazpenak, LHko online modalitaterako, LH erdipresentzialerako eta LHko eskaintza modularrerako onarpenari buruzkoak.
40.8. Tituluak lortzeko bideak. Proba libreak.
–76/2016 Foru Agindua, ekainaren 27koa (LHko tituluak eskuratzeko proba libreak).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=37691
–Proba libreen deialdietako urtez urteko ebazpenak.
–598/2014 Ebazpena, azaroaren 18koa (Berariazko proba libreak, LHI-eko eta LHII-ko ikasketak osatu gabe dituztenentzat, azaroaren 26ko 614/2018 Ebazpenak aldatua).
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2014/254/9
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2019/14/3
40.9. Gaitasun profesionalen ebaluazioa eta egiaztapena. Profesionaltasun ziurtagirien eta egiaztapen partzial metagarrien eskaera.
–66/2014 Foru Dekretua, abuztuaren 27koa (Lanbide gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozedura ezartzeko arauak).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=34497
–29/2021 Ebazpena, apirilaren 12koa (Lanbide gaitasunak aitortzeko eta egiaztatzeko modu iraunkorrean irekitako prozedura), urriaren 13ko 124/2021 Ebazpenak zuzendua.
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/116/8
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/248/6
–13/2021 Ebazpena, martxoaren 3koa (Aholkulariak eta ebaluatzaileak gaitzeko ikastaroak).
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/60/13
–2/2017 Foru Agindua, urtarrilaren 12koa (Profesionaltasun ziurtagiria eta egiaztapen partzial metagarria eskatzeko prozedura arautzen du LHko ikasleentzat).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=38452
40.10. Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila egiaztatzea.
–27/2017 Foru Agindua, martxoaren 6koa (arautzen duena laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko mailako prestakuntza egiaztatzeko prozedura Nafarroan LOEko EMko edo GMo zikloak egiten dituzten ikasleentzat).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=38726
40.11. Lanbide Heziketako berariazko beste programa batzuk.
–31/2012 Foru Agindua, apirilaren 3koa (Prestakuntza egonaldiak atzerrian: LHko ikasleak eta irakasleak).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=26101
–324/2018 Ebazpena, ekainaren 27koa (KIMUA programaren onespena). Urriaren 10eko 519/2018 Ebazpenaren bidez garatua.
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2018/165/7
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2018/209/12
40.12. Bestelako araudi interesgarria.
–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2004-21760
–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarriari buruzkoa.
https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-2007-6115
–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitekoa.
https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=35670
–8/2017 Foru Legea, ekainaren 19koa, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzkoa.
https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=38999
–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.
https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=51447
–47/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 23koa, ikasleen eskubideei eta betebeharrei eta bizikidetzari buruzkoa.
https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=8957
–72/2021 Foru Dekretua, abuztuaren 18koa (hezkidetza).
https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=54103
–204/2010 Foru Agindua, abenduaren 16koa (bizikidetza).
https://www.leunavarra.navarra.es/detalle.asp?r=9755
–112/2013 Foru Agindua, abenduaren 13koa (banatze, dibortzio edo desadostasun egoeran dauden guraso edo tutoreei buruzko jarraibideak).
https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=33035
–35/2022 Foru Agindua, maiatzaren 11koa (eskola garraioaren antolaketa eta funtzionamendua).
https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=54854
–69/2023 Foru Agindua, abuztuaren 21ekoa (Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako hezkuntza inklusioa arautzen du).
http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=56347
–113/2024 Foru Agindua, abenduaren 12koa (irakasle erretiratuen borondatezko lankidetza).
https://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=57561
40.13. Estatuko eta erkidegoko araudia Lanbide Heziketari buruz.
Ondoko helbidean kontsulta daiteke:
https://www.todofp.es/comunidad-docente/normativa.html
40.14. Europako araudia Lanbide Heziketari buruz.
Helbide hauetan kontsulta daiteke:
a) Hezkuntza, Lanbide Heziketa, Erasmus+.
https://eur-lex.europa.eu/summary/chapter/15.html?expand=1501#arrow–1501
b) Lanbide orientazioa.
https://euroguidance-spain.educacionfpydeportes.gob.es/publicaciones/documentos-referencia-ue.html
c) Laneko arriskuen prebentzioa.
https://www.insst.es/normativa/europea
Iragarkiaren kodea: F2508449
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
