2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IGANTZI
Akats zuzenketa, honako honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza huts bat
2025eko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 19an, argitaratu zen deialdi bat, bete dadin, oposizio-lehiaketa bidez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza huts bat, Igantziko Udalean. Hartan akatsa atzeman da. Hortaz, bidezkoa da hura zuzentzea.
Euskarazko bertsioan, 1,1. oinarrian,
Honela dioen tokian: "Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea plantilla organikoan hutsik dagoen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, Igantziko Udalen aritzeko. D mailakoa da, funtzionarioen araubidekoa, eta lanaldi osokoa. Hartan aritzeko nahitaezkoa da euskaraz jakitea, hizkuntza-eskakizun hau du eta: B1 ahoz eta B1 idatziz. Plaza jasota dago Igantziko Udalaren 2025eko lan publikoaren eskaintzan (argitaratu zen 2025eko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29an)".
Honela behar du: "Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea plantilla organikoan hutsik dagoen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, Igantziko Udalen aritzeko. D mailakoa da, funtzionarioen araubidekoa, eta lanaldi osokoa. Hartan aritzeko nahitaezkoa da euskaraz jakitea, hizkuntza-eskakizun hau du eta: B2 ahoz eta B1 idatziz. Plaza jasota dago Igantziko Udalaren 2025eko lan publikoaren eskaintzan (argitaratu zen 2025eko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29an)".
Iruñean, 2025eko uztailaren 16an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: L2509740