145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Osoko Bilkuraren eskumenak alkatearen esku uztea, "Eguzki parking fotovoltaikoa paratzea Tafallako Abaco errekako aparkalekuan" deritzon proiektua eta dokumentazio tekniko osagarria onesteko, bai eta dagozkion obrak gauzatzeko kontratuaren lizitazioa eta adjudikazioa aurrera eramateko ere

Tafallako Udalak, 2025eko maiatzaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen eskumen bat uztea alkatearen esku, "Eguzki parking fotovoltaikoa paratzea Tafallako Abaco errekako aparkalekuan" deritzon proiektua eta dokumentazio tekniko osagarria onesteko, bai eta dagozkion obrak gauzatzeko kontratuaren lizitazioa eta adjudikazioa aurrera eramateko ere.

Aditzera ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9,3. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluan.

Tafallan, 2025eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2509064