145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

230E/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez irizpen bat ematen baita, adierazten duena aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela proiektu bat, helburu duena berritzea 1. nabeko bainu-putzuak, elikagaietarako bilgarri artifizialak fabrikatzen dituen instalazio batean, zeinaren titularra baita Viscofan España SLU, Kasedako udal-mugartean. Hori dena, jarraikiz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluari (17/2020 Foru Legeak arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak, eta aipatutako erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Instalazio horrek badu ingurumen-baimen integratua, eman baitzen Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 402E/2019 Ebazpenaren bidez, gero aldatu baitzen Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 15eko 145E/2025 Ebazpenaren bidez.

2025eko maiatzaren 21ean, titularrak jakinarazi zuen proiektu bat, helburu duena aldatzea bere instalazioa, berritu daitezen 1. nabeko bainu-putzuak, horretarako ezarriz 50 metro kubikoko bi ur-biltegi eta dagozkien ponpa lagungarriak.

Ikusirik industria-instalazioa aldatzeko proiektuari buruz aurkeztutako jakinarazpenak eta frogagiriak, zerbitzu honen iritziz aldaketa hori da ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena, bat etorriz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluarekin (17/2020 Foru Legearen bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak, eta aipatutako erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Izan ere, ez dakar berekin aipatutako erregelamenduaren artikulu horretan ezarritako inguruabarretatik bat ere, ez eta uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta Industriako isuriei buruzko Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritako inguruabarretatik bat ere (16/2002 Legeak hizpide du kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratua, eta aipatutako erregelamendua onetsi zen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez).

Nolanahi ere, aldaketa ez-funtsezko eta ez-nabarmen hori egiteko proiektuaren ondorioz, ingurumen-baimen integratuaren testua aldatu egin behar da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, aplikatuz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikulua (17/2020 Foru Legeak arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak, eta aipatutako erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Beste alde batetik, aplikatuz abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7. artikulua (lege horrek hizpide du ingurumen ebaluazioa), aldaketa-proiektuak ez du behar ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta edo sinplifikatua, ez baita proiektu independente bat, baizik jada egina dagoen jatorrizko proiektu baten aldaketa, eta ulertzen baita proiektuak ez duela eragin kaltegarri nabarmenik izanen ingurumenean, ez baitakar aipatutako 7. artikuluaren 2. puntuko c) letran zehaztutako handitzerik ez ukipenik.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean. Titularrak aurkeztutako alegazioak ohartarazpen batzuk izan dira, eta baliagarriak izan dira ebazpen honen eranskinetako testua egokitzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak (foru dekretu horren bidez ezarri zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Irizpen bat ematea, adierazten duena aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela proiektu bat, helburu duena berritzea 1. nabeko bainu-putzuak, elikagaietarako bilgarri artifizialak fabrikatzen dituen instalazio batean, zeinaren titularra baita Viscofan España SLU, Kasedako udal-mugartean; hori dena, jarraikiz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikuluari (17/2020 Foru Legeak arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak, eta aipatutako erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Bigarrena.–Horrenbestez, jarraikiz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 29. artikuluari (17/2020 Foru Legeak arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak, eta aipatutako erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez), titularrak gauzatzen ahalko du aurreikusitako proiektua, galarazi gabe tramitatzea dagokion obra-lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk.

Hirugarrena.–Irizpen honek hamar hilabeteko balioa du, ebazpen hau ematen denetik, jarraikiz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 36. artikuluari.

Laugarrena.–Aldatzea instalazioaren ingurumen-baimen integratuaren testua, bertan sartuz ebazpen honen eranskinean zehaztutako aldaketak.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aplikatuz abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 34. artikulua (17/2020 Foru Legeak arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak, eta aipatutako erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, zeina zuzendu behar baitzaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea Nafarroako Gobernuari, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa). Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Viscofan España SLUri, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 12an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2508550