1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Nahitaezko fasea, prozedura honetan: Ingurumen-baimen bateratua ematea eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea. Ganados Jiménez Cambra SLk sustatu du.
Aditzera ematen da eskura dagoen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan. Hori dena, bat etorriz abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin (Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legea) eta abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12. artikuluarekin (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak).
Espediente mota | Jendaurreko informazioa eta kontsultak (ingurumen-baimen bateratua eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa) |
Espedientearen kodea | 0001-0060-2024-000001 | Hasiera eguna | 2025/01/09 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | I. eranskina / 10.17 |
1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | Sartu gabeko zentroa |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / 1.a) taldea |
Instalazioa | Gizentzeko behi-azienda |
Titularra | GANADOS JIMENEZ CAMBRA SL. |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia (NIMA) | 3106409057 |
Tokia | 4. poligonoa; 1557., 1558., 1559. eta 1560. lurzatiak |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 610.361 eta Y: 4.675.593 |
Udalerria | CADREITA |
Proiektua | Gizentzeko behien instalazioa (1.910 animalia/849,5 AzLU –azienda larriko unitate–) |
Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuko Erregistroaren bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Erabiliz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako bideetako edozein (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). |
Ikusgai dagoen dokumentazioa | –Ingurumen-baimen integratuari/bateratuari buruzko proiektua –Ingurumen-inpaktuaren azterketa |
Interneteko esteka, kontsulta daitezen jendaurreko informazioaren fasean dagoen dokumentazioa | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos |
Iruñean, 2025eko maiatzaren 30ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2508575