145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

9. araua, haur-eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuarengatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituena, aldatzea. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, arauzko quoruma izanik, honako hau erabaki zuen 2025eko uztailaren 3an:

"Tokiko Gobernu Batzarrak 9. araua aldatzeko proiektua onetsi zuen 2025eko maiatzaren 27an. Arau horrek, hain zuzen, erregulatzen ditu Udaleko haur-eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuarengatik ordaindu beharreko prezio publikoak. Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki hori eta espedientean jasotako agiriak, eta bat etorrita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean eta Nafarroako Toki Administrazioko 6/1990 Foru Legean ezarritakoarekin, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batez onestea 9. arauaren indarreko testua aldatzea; arau horrek erregulatzen baititu Udaleko haur-eskoletako hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuarengatik ordaindu beharreko prezio publikoak. Aldaketen edukia proposamenari erantsitako dokumentuetan dago.

2.–Onetsitako aldaketak jendaurrean jartzeko epea abiaraztea, bat etorrita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin. Iragarkia jarriko da, aldez aurretik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan 30 egun baliodunez. Epe horretan erreklamazioak eta eragozpenak aurkezten ahal dira, baita oharrak egin ere. Alegaziorik ez bada, erabakia behin betikoa bihurtuko da. Alegaziorik baldin bada, Osoko Bilkuran onetsi beharko da, behin betikoz, Prezio Publikoari buruzko Arauaren aldaketa. Behin aldaketa behin betikoz onetsita, NAOn argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Indarrean dauden xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Zuzendaritzan (Udaletxe plaza zk. g., 1. solairua, 948 420 206 telefono-zenbakia).

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2509517