1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
160/2025 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Kontsumo Zerbitzuak kudeatzen dituen dokumentu sail batzuen gaineko ebaluazio erabakiak, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatuak ekainaren 2an horretarako bildu ondoren.
Kontuan hartuta Nafarroako Artxibo Garaikidearen Ataleko buruak egin eta Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendariak ikus-onetsitako txostenean azaldutakoa, non igortzen baitira Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak hartu dituen 1237.etik 1247.era bitarteko erabakiak, Kontsumo Zerbitzuak kudeatzen dituen dokumentu sail batzuen gainekoak.
Horrenbestez, erabiliz azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak (foru dekretu horrek ezartzen du Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa),
EBAZTEN DUT:
1. Onestea 1232.etik 1247.era bitarteko ebaluazio erabakiak, Kontsumo Zerbitzuak kudeatzen dituen dokumentu sail batzuen gainekoak. Ebazpen honen I. eranskinean daude erabaki horiek.
2. Erabakien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura, eta Kontsumo Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 10ean.–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía Morentin.
1232.etik 1247.era bitarteko ebaluazio erabakiak, Kontsumo Zerbitzuak kudeatzen dituen dokumentu sail batzuen gainekoak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F2508423