2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Sesmako Udalak, 2025eko ekainaren 11n egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoa aldatzea.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu den jendaurreko aldia iragandakoan.
Sesman, 2025eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2509090