145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

97E/2025 FORU AGINDUA, ekainaren 13koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez Valtierrako Udal Planeko akats zuzenketa onesten baita. Zuzenketa Valtierrako Udalak sustatu du, eta haren bidez berresten da 9. poligonoko 657. lurzatia ez dagoela A-1 hiri-lurzoruko arearen barnean, baizik eta A-2 hiri-lurzoruko arean.

Valtierrako Udalak bidali du 2025eko martxoaren 31ko osoko bilkuran hartutako erabakia, zeinaren bidez onesten baita dagokion dokumentazioa Valtierrako Udal Planean atzemandako akatsa zuzentzeko (planaren behin betiko onespena 1999ko uztailaren 30ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean). Zuzenketa horrek 9. poligonoko 657. lurzatiari eragiten dio; izan ere A-2 area homogeneoan dago, eta ez A-1 arean, nahiz eta planean horrela jasota egon.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da akats zuzenketa onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea Valtierrako Udal Planeko akats zuzenketa. Zuzenketa Valtierrako Udalak sustatu du, eta haren bidez berresten da 9. poligonoko 657. lurzatia ez dagoela A-1 hiri-lurzoruko arearen barnean, baizik eta A-2 hiri-lurzoruko arean.

2. Foru agindu hau Valtierrako Udalari jakinaraztea, espedientearen sustatzailea baita, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako zuzenketak indarra har dezan.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 13an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2508935