145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

2025. urterako lan eskaintza publikoa

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91.1 artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoetara Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, toki entitateek enplegu publikoaren eskaintza onartu eta argitaratu behar dute, funtzio publikoari buruzko legeriarekin bat etorriz.

Proposamena sindikatuekin negoziatu da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onartzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea Alkatetza honi dagokio, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Hortaz,

EBATZI DUT:

1.–Baztango Udalaren 2025. urterako lan eskaintza publikoa onartzea, bertan, honako plaza hauek beteko dira:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. 1.8 zenbakiko lanpostua. Hirigintzako administrari-ofiziala. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. 1.15 zenbakiko lanpostua. Alkatetzako administrari-ofiziala. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sartzeko sistema: maila-igoera (251/1993 LFAren 15. artikulua). Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. 3.11 zenbakiko lanpostua. Zerbitzu anitzetako ofizial koordinatzailea. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara B2 idatzia C1 mintzatua. Sartzeko sistema: maila-igoera (251/1993 LFAren 15. artikulua). Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. 3.12 zenbakiko lanpostua. Instalazioen mantentze-lanetako ofiziala. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara B2 idatzia C1 mintzatua. Sartzeko sistema: maila-igoera (251/1993 LFAren 15. artikulua). Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. 9.11 zenbakiko lanpostua. Etxeko arretako zerbitzuko langilea. D. maila Hizkuntza eskakizuna: euskara B2 idatzia C1 mintzatua. Sartzeko sistema: maila-igoera (251/1993 LFAren 15. artikulua). Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. 9.12 zenbakiko lanpostua. Etxeko arretako zerbitzuko langilea. D. maila Hizkuntza eskakizuna: euskara B2 idatzia C1 mintzatua. Sartzeko sistema: maila-igoera (251/1993 LFAren 15. artikulua). Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. 9.13 zenbakiko lanpostua. Etxeko arretako zerbitzuko langilea. D. maila Hizkuntza eskakizuna: euskara B2 idatzia C1 mintzatua. Sartzeko sistema: maila-igoera (251/1993 LFAren 15. artikulua). Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. 9.14 zenbakiko lanpostua. Etxeko arretako zerbitzuko langilea. D. maila Hizkuntza eskakizuna: euskara B2 idatzia C1 mintzatua. Sartzeko sistema: maila-igoera (251/1993 LFAren 15. artikulua). Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026.

Lan-arlokoa. Plaza kopurua: 1. 10.1 zenbakiko lanpostua. Zuzenbidean lizentziaduna. A maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026. Txanda irekia.

Lan-arlokoa. Plaza kopurua: 1. 9.3 zenbakiko lanpostua. Gizarte-hezitzailea. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026. Txanda irekia.

Lan-arlokoa. Plaza kopurua: 1. 13.3 lanpostua. Musika Eskola. Musika Hizkuntzako eta Abesbatzako irakaslea. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sartzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025-2026. Txanda irekia.

2.–Enplegu publikoaren eskaintza udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.

3.–Ebazpen hau jakinaraztea lan-eskaintza publikoaren eraginpeko lanpostuak betetzen dituzten udaleko aldi baterako langileei.

Baztanen, 2025eko uztailaren 3an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2509459