145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aldaketa egitea 2025eko plantilla organikoan, eranskinean zehazten baita. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an.

ALDAKETAREN XEHETASUNA

Funtzionarioak.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Osagarriak: mailakoa: %12, lanpostukoa: %40. Egoera: jardueran.

Lan-kontratudunak.

Lanpostua: kontzejuetako teknikaria. Maila: B. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Kopurua: 1. Osagarriak: mailakoa: %15, lanpostukoa: %20. Lanaldiaren luzapena: %10. Egoera: hutsik.

Amillaon, 2025eko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2509020