145. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez, jakinarazten da Josu Etxarri Sueskunek, Erriberriko alkateak, ebazpen bat eman duela, alkatetzaren berezko eginkizunak uzteko lehen alkateorde Jorge Bacaicoa Berueteren esku, 2025eko ekainaren 17tik 25era, biak barne, kanpoan egoteagatik.

Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua. Nolanahi ere, aipatutako ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.

Erriberrin, 2025eko ekainaren 17an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2509058